M8: Emakume errefuxiatuak munduari aurre eginez
28/02/2017
Homosexualitatea? Seme-alabak edukitzea? Bikotekidea? “Normaltasuna”? Oionen: eztabaida eta hausnarketak
03/05/2017
Ikusi guztiak

“10 emakume, 10 bizitza, 10 udalerri”: Añanako Emakumeak

Añanan ibilaldi turistikoa egiteko asmoa baduzu, edo, Añanako Kuadrillan bizi eta jaiegunen batez bertan gozatzeko asmoa baduzu, ez ezazu galdu oso gurea den ekimen hau:

10 emakume, 10 bizitza, 10 udalerri”. Argazkigintza-ekimena da, kaleko erakusketa, martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, alegia, auzotarren artean modu parte-hartzailean sortu dena.

 

Añanako Kuadrillan eguneroko lana eta borroka garatu dituzten emakumeei egindako aitortza da, beren ingurune sozialaren alde izandako jarrera aktibo eta nabarmenarengatik. Hain zuzen ere, oztopoen gainetik bizitzaren eremu guztietan benetako berdintasunaren alde borrokan jarraitzen duten emakumeei egin nahi diegu aitortza; gizarte solidario, libre eta berdinzalea ipar harturik, gure haurrentzako ezinbesteko eredua baitira. Izan ere, berdintasuna funtsezko oinarria da gizarte-ongizatea eraikitze bidean.

Hitz batez, hamar udalerrietan aldi berean egindako hamar erakusketa dira, eta herri hauetan aurki ditzakezu: Armiñonen, Gesaltza Añanan, Berantevillan, Langraitzen, Zuhatzu Kuartangon, Komunioin, Pobesen, Ribabellosan, Espejon eta Zambranako kaleetan.

Bila itzazu guztiak!

 

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin