Emakumeen Gela Inaugurazioa Aiaran
02/10/2017
Bortizkeria matxistak geruza asko ditu Moztu dezagun errotik! Har ezazu parte
19/11/2017
Ikusi guztiak

Amatasun hitza birdefinitu nahi dugu

Urriaren 15ean, lantegi berri bat hasiko da ARAIAN, eta, LAIA eskolaren beste hainbat gunek bezalaxe, estereotipoak apurtzeko eta egintzat jotzen ditugun ideiak deseraikitzeko xedea edukiko du. Besteak beste, amatasuna oso kontzeptu boteretsu eta funtsezkoa da gure artean, eta berori ulertzeko moduak zuzeneko ondorioak edukitzen ditu gure bizitzetan.

Simone de Beauvoirren “Ez gara emakume jaiotzen: emakume bihurtzen gara” ideia sonatua hartuz, amatasunaren gaineko continuum argia egin dezakegu: “Ez gara ama jaiotzen: ama bihurtzen gara”. Zentzu horretan, amatasuna esperientziarekin eraikitzen da, emakumeok zaintzeko eta ama izateko dauzkagun gaitasun “naturalen” inguruko feminitate-mistikaren kontrara. Bat ez da ama bihurtzen lehenengo semea edo alaba jaiotzearekin bakarrik; gizaki berri horrekiko harremana sortzen eta eraikitzen duen neurrian joango da bat ama izaten, izan amatasun biologikoa, izan adopzio bidezkoa edo izan harrerakoa.

Amaren rola gauzatzeak denborarekin eskuratzen diren hainbat gaitasun, trebetasun eta ezagutzaz baliatzea dakar, bizitzako beste alderdi batzuetan gertatzen den bezalaxe. Bestalde, irakatsi digutenetik, ikusi dugunetik eta beste ama batzuekin partekatu dugunetik ikasten dugu ama izateko orduan, eta, batez ere, jaio garen testuinguru historiko eta kulturalaren eragina edukitzen dugu. Gizartearentzat ezinbestekoa den zaintzen munduari eusten dio amatasunak.

Sistemak makinaria ideologiko indartsua erabiltzen du amatasunaren eredu jakin bat nahiz ama garela egin beharreko jarduera onen iruditeria sortzeko, eta eredu edo iruditeria horrexek ezartzen digu nolakoa izan behar duen ama idealak. Nekez eskuratu daitekeen eta frustrazio handia sorrarazten digun jomuga da hori.

Amatasunari eta ahalduntzeari buruzko gune horretan, makinaria horrek gure eguneroko bizitzetan dituen ondorioen inguruan hausnartu nahi dugu, pertsonala den horretatik kolektiboa deneranzko bidaian barreiatuta; giza-harremanen muga eta inperfekzio osasuntsu zein beharrezkoak onartuz, guztion artean askatu ahal izan gaitezen gizarte honek ezartzen dizkigun presio eta eskakizunetatik.

 

.

Tailer: Amatasuna eta ahalduntzerako txokoa

Trebatzaileak:

Paloma Gutiérrez López– Berdintasun teknikaria eta terapeuta Analisi Bioenergetikoetan

Cira Crespo Cabillo – Historiadora eta amatasun historian aditua

 

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin