Irrati-uhin bioletak 04 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podkast-a: EKOFEMINISMOA
30/04/2019
Añanako Eskualdeko 10 udalerrik osasun arloko langileei zuzendutako genero indarkeriaren aurkako ikastaroa abiarazi dute
17/05/2019
Ikusi guztiak

Arabako Foru Aldundiaren Erakunde Adierazpena Maiatzaren 17a dela eta

Maiatzaren 17a Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Data horretan, duela soilik 29 urte, kendu zuen homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik OMEren batzar orokorrak.

Eta gizartean dibertsitate sexualari eta genero identitateari buruz zegoen ikuspegia aldatuz joan den arren, oraindik asko falta zaigu desira eta genero orientazioari buruzko aurreiritzietan oinarritutako gizarte jarrerak aldatzeko. Gaur egun, munduko 70 herrialdek baino gehiagok homosexualitatea eta transexualitatea kriminalizatzen dituzte oraindik ere, eta kartzela zigorrak eta are heriotza zigorrak ere ezartzen dituzte.

Gure lurraldean ere LGTBQIfobiaren adierazpen zuzenak, kulturalak eta sinbolikoak ditugu oraindik, eta Arabako Foru Aldundiak horien aurka borrokatzeko konpromiso sendoa du.

Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planean adierazten da homofobia, lesbofobia, bifobia, transfobia edo genero barruko indarkeria ere harreman heteronormatiboen testuinguruan gertatzen diren indarkeria matxistak direla. Horiek horrela, emakumeen aurkako indarkerien eta beste indarkeria batzuen aurkako lan ildoan, gizartea LGTBQIen eskubideen inguruan sentsibilizatzeko neurri bat dago jasota.

Deskargatu hemen deklarazioa.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin