Irrati-huin bioletak 05 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podkast-a: LGBTQi
27/05/2019
Foru aldundiak 540.000 euroko laguntza emango die berdintasun, lankidetza eta kulturartekotasun jarduerak sustatzen dituzten elkarteei
10/06/2019
Ikusi guztiak

Arabako Foru Aldundiko Berdintasuneko Kontseilu Foralaren saio berri bat

Pasa den maiatzaren 23an, Arabako Foru Aldundiko Berdintasuneko Kontseilu Foralaren saio berri bat egin zen.

Bertan, IV. Berdintasun Planaren betetzearen balantzea egin zen, martxan jarri zenetik (2016) legislatura bukaeran epea amaitu arte. Urte hauetan zehar argi ikus daiteke gauzatze maila oso altua izan dela, ekintzen %45a exekutatuak izan dira, %28a prozesuan daude eta ekintzen %27a betetzeke daude. Balantzea beraz, oso positiboa izan da, Berdintasun plana oraindik 2020 arteko exekuzio denboraldia daukala kontuan hartuta batez ere.

Gobernu Onaren Ardatzean egindako ekintza aipagarrienen artean, kuadrilla guztietan egindako Berdintasun Teknikarien kontratazioa, Berdintasun Planean barne formakuntza eta Foru Aldundian egindako berdintasunerako Egituren birmoldaketa azpimarratu zen.

Jabekuntzari buruzko ardatzean, proiektu estrategiko gisa nabarmentzen da LAIAeskola, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola, baita tokiko eta eskualdeko foroetan parte hartzeko prozesuak ere eta Kontzejuen bitartez egindako emakumeen arteko ahalduntze lana.

Indarkeriaren Ardatzean, eskualdeetan garatutako indarkeriaren inguruko protokoloak eta diagnostikoak azpimarratu ziren, arreta baliabideak handitzea, erakundeen arteko koordinazio mahaiaren sorrera eta Beldur Barik programa instituzionalaren laguntza ere aipatu ziren.

Zaintzen kultura eta antolamendu berriaren ardatzean, langileen diagnostiko bat eta Barne Berdintasun Plana egiten ari dira Arabako Foru Aldundiaren barruan.

Balantze horren ostean, LAIAeskola nabarmendu nahi izan zen, berdintasuna, gizarte garapena, kulturen arteko elkarrizketa, eta arabar lurraldeetan modu orekatuan aurrera egiteko funtsezko proiektu gisa. Proiektu hau posible da Kuadrila eta udalerri, tokiko gizarte erakunde,  mugimendu feminista, emakume talde eta elkarteek, denon konpromisoa eta parte hartzeagatik, eta lankidetza honek, eskolan parte hartu nahi duten gainerako eragile guztiak gehitu nahi ditu.

2018ko ekintzen txostenean bilduta dauden, LAIAeskolak lurraldean izandako jardunaren inguruko datu batzuk partekatu ziren. Koadrilen guztietan 320 jarduera baino gehiago izan dira eta 7.000 pertsona baino gehiagoko partaidetza izan zuten.

Honen adibide gisa, jarduera estrategikoetako batzuk aurkeztu ziren.

Irakurle klub feministak bereziki, jatorria eta trebakuntza feministaren esperientzia bat, dagoeneko errealitatea dena Kuadrilla guztietan, 8 talde gaztelaniaz eta bi euskaraz martxan daudela. Burgeluko, Errioxako eta Kanpezuko emakumeak, Begoña Etayo koordinatzailearekin batera, irakurle klubetan parte-hartzearen ondorio diren esperientzia propioak eta aberasketak partekatu zituzten.

Mendialdeko Perkuneskak taldeak ere haiek musika, perkusioa eta topaketaren bitartez egindako ahalduntze prozesua kontatu zuten.

Esperientzia horien ostean, Berdintasuneko pertsonal teknikoak Kontseiluaren funtzionamendu dekretu berri baten zirriborroa aurkeztu zuen eta epe bat eman zen partaidetza-elkarteek ekarpenak egin ahal izateko.

Nekane Zeberio Ganzarain, Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendaria eta Berdintasun Arloko arduraduna dena, 2015-2019 epeko azken ekitaldian honetan parte hartu zuten pertsona guztien parte-hartzea eta laguntza eskertu zituen.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin