Homosexualitatea? Seme-alabak edukitzea? Bikotekidea? “Normaltasuna”? Oionen: eztabaida eta hausnarketak
03/05/2017
Amelia Barquinekin hizketan: Generoa eta kulturartekotasuna
06/07/2017
Ikusi guztiak

Berdintasunezko jaiak. Emaiezu buelta Arabako jaiei!

U

darekin jaiak etorriak dira berriro ere. Gure jaiek emozioekin eta identitate kolektibo nahiz indibidualarekin lotura estua daukate. Gainera, sakon errotutako praktika kulturalak dira eta askotan, geure gizarte ereduen isla dira.

Baina, jarrera sexistarik eskutatzen al dituzte? Gure jaietan genero-rol tradizionalak errepikatzen direla uste duzu? Zer deritzozu jaietan emakumeen parte-hartzeari ekiteari? Komunikaziorako euskarriek (kartelek, adierazpenek…) berdintasun-irizpideak betetzen dituztela uste duzu? Jaietan badago ekintzarik eraso sexistei aurre egitekotan? Tradizioen nahiz errituen ikuspegi kritiko eta eraldatzailerik barneratu ahal dugu berdintasunerako jaiak bultzatzeko?

Eraso sexistez haratago, LAIAeskolak genero ikuspuntutik gure jaien inguruko hausnarketa nahiz azterketa orokorra egitea proposatu nahi dizue zenbait lantegi nahiz hitzaldiren bidez. Horretaz gain, proposamen hau beste erronka batzuei ere erantzuteko baliagarria izan daitekeela uste dugu: kulturartkotasuna, gazte eta nagusien parte-hartzea, euskararen erabilera…

.

Nork bere herriko jaietako antolakuntzan parte hartzen duen orori edo interesa dakiokeenari zuzenduta daude ekintza hauek. Uda honetan hitzaldi bat eta lantegi batekin Agurainen hasi dugu prozesua. Ez galdu datozen hitzorduak: ekainak 30, Zanbranan; eta uztailak 1, Oionen. Etorri zaitez!

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin