Ongi Etorri LAIA eskola!
29/09/2016
Berariazko enplegu-coachinga emakumeentzat?
06/10/2016
Ikusi guztiak

Elkarrizketak… Amelia Barquínekin: Generoa eta kulturartekotasuna

Asteazkenean, urriaren 5ean, 19:00etan, Asparrenako Udaleko (Araia) osoko bilkuren aretoan.

Batzuetan uste dugu “gure” gizartea, “gure kultura”, are “gure” balioak ere, oso zehatzak direla, erraz identifikatzekoak, oso “gureak”. Baina badakigu benetan ez dela horrela. Gizarteak ez dira “gauzak”, prozesuak baizik, eta ideiak ez dira beti “gureak” izaten, partekatuak baizik. Eragile mordo bati (ekonomiari, mugimendu politikoei, migrazioei…) erantzunez nola aldatzen eta eraldatzen garen ikusteko etena egiten dugunean ikusten dugu nola gertatzen diren aurrera eginarazten diguten aldaketa historikoak.

Azkenaldian, immigrazioa izan da eragile horietako bat, eta, berrikiago, emigrazioa izan da berriro ere. Azken batean, pertsonen mugimenduez ari gara; atzean utzitakoarekin batetik, eta topatzen dugunarekin bestetik, bizitzak garatzen ditugun pertsonen mugimenduak.

Erantzun batzuk ikusten hasi gara, bai tentsio negatiboak, bai ahalegin positiboak. Zergatik nahasten dira, hainbestetan, genero kontuak debate horietan? Zer zerikusi dauka genero desberdintasunak honekin guztiarekin?

chica_bocadillo

“Azkeneko hamabost urteotan gertatutako etorkinen etorrerak ezin ukatuzko eragina izan du tokiko gizartean, baita beste herrialdeetatik heldu direnen bizitzetan ere. Haien presentziarekin batera egoera berriak sortzen dira, besteak beste genero gaiekin lotutakoak, hain zuzen; horiek izaten dira, zenbaitetan, gatazka eta elkarrekiko mesfidantzen iturria.

Nola hurbildu egoera horietara? Hitzaldian, begiradak eta irizpideak bilatuko ditugu, jatorri eta ezaugarri desberdinak ditugun pertsonen artean bizikidetza eta komunikazioa bultzatzeko xedez.”  — Amelia Barquin.

 

Amelia Barquinekin hitz egingo dugu, eta migrazioak, giza eskubideak, gizarte eta eskola inklusioa, gizarte kohesioa eta aniztasunaren balioa izango ditugu hizpide, immigrazioak gure gizartean eragindakoa, sorrarazi dituen gatazkak eta onurak landuz. Eta denok batera egingo dugu hausnarketa, kulturartekotasunak ekartzen dizkigun erronkei eusteko moduen inguruan, generoaren ikuspuntua baliatuz gure herrian, auzoan zein ikasgeletan.

Uste dugu jarduerak interes berezia izan dezakeela Lautadako hezkuntza-komunitatearentzat eta gure lurraldean bizikidetzaren eta kulturartekotasunaren alde lan egiten duten talde eta pertsona guztientzat.

Animatu zaitez LAIA Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako eskolako “Elkarrizketak…” saioaren lehenengo ediziora etortzera!

Informazio gehiago hemen: http://www.laiaeskola.eus/es/ekitaldia/genero-e-interculturalidad/

 

.