LAIAeskolak ostiralean ekin zion bere ibilbideari Trebiñun, Argantzun egin zen ekitaldiaren bide
24/09/2018
AZAROAK 25 – EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ARABAN
29/11/2018
Ikusi guztiak

2018ko A25 Kanpaina Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Gasteiz, 2018ko azaroaren 12a. Azaroaren 25a

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bat egin dute Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta mezu bera helarazteko lurraldeko txoko guztietara ‘Aske bizi nahi dugu. Emakumeok argi dugu. Eta zuk?’ lema duen sentsibilizazio- eta kontzientziazio- programa aurkeztu dute bi erakundeek

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Udalak sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat aurkeztu dute. Programazio anitza izango da herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, zuzenduta. Aurtengo programak berrikuntza bat dakar, izan ere bi erakundeek elkarren artean antolatutako kanpaina instituzionala da, lurraldeko txoko guztietara mezu bera irisaraztea xede. ‘Aske bizi(raun) nahi dugu. Queremos (sobre)vivir libres’ hitz jokoa lagun, emakumeen jabetze indibiduala eta kolektiboa erakutsi, eta emakumeek beren eskubideak eta askatasunak gauzatzeko duten gaitasuna erakusten duen mezua igorri nahi dute erakundeek.

“Emakumeengan maiz proiektatu ohi den re-biktimizatze, beldur eta gehiegizko babesetik harantzago doan mezua, ‘biziraun’ ideia ‘emakumeek aske bizitzeko duten eskubiderantz’ garatu. Mezu positiboa, argia eta gogorra da, gizarte osoaren erantzukizuna bilatzen du, irakurtzen duten guztiei egiten die dei eta emakumeek indarkeria matxistarik gabe aske bizitzeko duten eskubidea azpimarratzen du” nabarmendu du Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirrek.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin