
- ekitaldia hau amaitu da.

Irakurle-Klub feminista euskaraz Aiaraldeko Kuadrillan
2018ko Abenduaren 19(e)an @ 18:00 - 20:00
Ekitaldi nabigazioa
Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina
partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi- artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.
Gure irakurketak partekatzeko elkartuko gara hilabetean behin, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.
Izen ematea irekita plazak bete arte!
Tailer birakaria:
Lehen saioa urriaren 17an izango da, asteazkena 18:00etan, Laudioko liburutegian. Eta hurrengo saioak hileko 3. asteazkenetan.
Liburuak udal liburutegietan utziko dira.
Koodinatzailea:
Josune Muóz San José, euskal filologoa, literatur kritikaria, feminista eta Skolastika Literatur Zerbitzuetako zuzendaria