
- ekitaldia hau amaitu da.

“Ordu Bioleta” Irakurle Feministen Kluba – Arabako Errioxa
2018ko Otsailaren 15(e)an @ 18:00 - 20:00
Ekitaldi nabigazioa
Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz, iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartu egiten gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko. Emakumeen kontzientzia kolektiboan sakontzeko aukera emago diguten nobelak, saiakerak, iritzi deskubrituko ditugu.
Testu hauek modu pertsonalean eta intimoan irakurriz ikastean datza, baina baita gure hasierako inpresioa besteen ekarpenekin osatzean ere. Halaber, feminismoaren gaineko prestakuntza ere jasoko dugu, eta feminismoak gure bizitzak aberasteko moduak ikusiko ditugu.
Izen ematea irekita plazak bete arte!
Tailer birakaria:
Lehen saioa irailaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Lantziegoko Gizarte-etxean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunean otsailera arte, hainbat herritan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren.
SAIOAK
+ Urriak 19 Lantziegoko Liburutegian
+ Azaroak 16 Bilarko Liburutegian
+ Abenduak 14 Moretako Udaletxean
+ Urtarrilak 18 Eskuernagako Kultura-Etxean
+ Otsailak 15 Bilarko liburutegian
Liburuak udal liburutegietan utziko dira.
Ezagutzak eta jakintzak blog honetan partekatuko dira: www.lahoravioleta.com
Koodinatzailea:
Begoña Etayo Ereña.
Espezialista genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan. María de Maeztu Forum Feministako kidea da.