
- ekitaldia hau amaitu da.

“Ordu bioleta” Irakurle-Klub feminista Lautadako Kuadrillan
Otsailaren 18(e)an @ 18:00 - 20:00
Ekitaldi nabigazioa
Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz, iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartu egiten gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko. Emakumeen kontzientzia kolektiboan sakontzeko aukera emango diguten nobelak, saiakerak, iritzi artikuluak deskubrituko ditugu.
Testu hauek modu pertsonalean eta intimoan irakurriz ikastean datza, baina baita gure hasierako inpresioa besteen ekarpenekin osatzean ere. Halaber, feminismoaren gaineko prestakuntza ere jasoko dugu, eta feminismoak gure bizitzak aberasteko moduak ikusiko ditugu.
Tailerra betea dago
Tailer birakaria:
Lehen saioa urriaren 15an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Aguraingo liburutegian. Eta hurrengo saioak hileko 3. astelehenetan Kuadrillako hainbat udaletan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren arabera.
Liburuak udal liburutegietan utziko dira.
Ezagutzak eta jakintzak blog honetan partekatuko dira: www.lahoravioleta2.com
Koodinatzailea:
Begoña Etayo Ereña
Espezialista genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan. María de Maeztu Forum Feministako kidea da.