“Nire historia beste askorena izan liteke. “
13/02/2017
“10 emakume, 10 bizitza, 10 udalerri”: Añanako Emakumeak
12/04/2017
Ikusi guztiak

M8: Emakume errefuxiatuak munduari aurre eginez

Emakume errefuxiatuak izango dira foru aldundiak martxoaren 8rako antolatu dituen ekimenen protagonistak

“Emakume errefuxiatuak munduari aurre eginez” da Arabako Foru Aldundiak aurten hautatu duen izenburua datorren asteazkenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, iragarri du Ramiro González diputatu nagusiak.

Egun hori ospatzeko, foru erakundeak hainbat ekimen burutuko ditu Arabako gizarteari emakume eta neskato errefuxiatuen egoera zein den ezagutzera emateko eta Arabak haien harrera eta babesarekin duen konpromisoa berresteko.
Esloganak aipamena egitendio Arabako Foru Aldundiak oraingoan arreta jarri duen gai bati. ACNUR (Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisioak) erakundeak kalkulatutakoaren arabera, 2015 urtearen amaieran ia 64 milioi lagun izan ziren nahitatez lekualdatuak, errefuxiatuen, asilo eskatzaileen eta barne lekualdatuen artean. Horien erdiak emakumeak eta adingabeak ziren.
Nahiz eta gizonek eta emakumeek migrazioaren etapetan hainbat arrisku eta zaurgarritasun mota dituzten, bereziki emakumeak eta neskatxoak dira diskriminazioaren eta sexu eta genero indarkeriaren biktimak. Horiek arreta eta babes behar zehatzak dituzte, hala nola, osasuna, pribatutasuna, higienea eta segurtasuna.
Giza eskubideen nazioarteko babes sistemak ez die behar bezala erantzuten emakumeen giza eskubideei, eta ihesaldietan emakumeen, neskatoen eta mutikoen zaurgarritasuna agerian jartzen da, bai jatorrizko herrialdeetan, bai iragaite herrialdeetan, bai helmugako herrialdeetan. Emakumeen eskubide urraketak ez dira gelditzen, ezta errefuxiatu estatutuak ematen zaizkienean ere.
Arabako Foru Aldundiak datorren larunbatean, martxoak 4, 12:00etatik aurrera Artium Museoan egingo duen harrera izango da Martxoaren 8a dela-eta egingo den ekitaldirik esanguratsuena. Ekitaldian Araban bizi diren emakume errefuxiatuak, Alma Saavedra Medicos sin Fronterasek Euskadin duen ordezkariak eta Joxerramon Bengoetxea EHUko irakasleak esku hartuko dute, eta azken horrek errefuxiatuen egoeraren azterketa bat egingo du Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspuntutik. Horrez gain, bideo emanaldi bat izango da, zeinetan emakume errefuxiatuek beren esperientziak kontatuko dituzten. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak emango dio amaiera ekitaldiari.

Foru erakundeak ospakizun honekin daukan konpromisoa beste era batera ere gauzatuko da, erakundeak kanpaina bat egingo du-eta aurtengo kartelean oinarritua; hain zuzen ere, “Mujeres refugiadas plantando cara al mundo-Emakume errefuxiatuak munduari aurre eginez” izenburupean ateratako kartelean oinarritua. Kartelean emakume errefuxiatuekin lotuta dauden kontzeptu batzuk daude, hala nola, indarra, ausardia, itxaropena, elkartasuna, ahalegina, pertseberantzia edo kemena. Ekintza horiez gain, bideo bat jarriko da hainbat ekitaldi publikotan eta foru aldundiaren web orrian eta sare sozialetan.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin