Mendialdea Press – Berdintasunearen bidean
18/02/2019
Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta harrera ekitaldi bat egin zuen
12/03/2019
Ikusi guztiak

Emakumeek kontzejuetan duten parte hartzea izango da gai nagusia Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8a dela eta egingo duen kanpainan

Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.

“Emakume gehiagorekin, gure kontzejuak irabazle” da Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8an izango den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta aurten aukeratu duen leloa. Efemeridea gogorarazteko, foru erakundeak hainbat ekimen jarri ditu abian, lurraldeko kontzejuetan eta administrazio batzarretan “aktiboki parte hartzen duten emakumeen lana aitortzeko eta ikusarazteko”.

“Halaber, gure helburua da, kanpainaren bidez, emakumeak kontzejuetako erabaki eremuetan parte hartzera bultzatzea”, adierazi du María Pilar García de Salazar Olano diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak gainerako emakumezko foru diputatuekin batera eman duen prentsaurrekoan: Marian Olabarrieta, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua, eta Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua. Arabako Kontzeju Elkarteko (AKE) presidente Joseba Terreros eta Gasteizko Kontzeju Elkarteko (GKE) presidente Miren Fernández de Landa ere izan dira prentsaurrekoan.

Diputatu nagusiordeak nabarmendu duenez, “kontzejuak Arabako tokiko lurralde antolamenduko eremu berezia dira. Mendetan emakumeak izan dira gure herrien euskarria eta oraindik ere hala dira. Baina haien lana ezkutatuta eta isilean gordeta egon da eta ezin izan dute parte hartzeko, erabakiak hartzeko eta gauzak kudeatzeko eremuetan egon. Azken hamarkadetan gure herrietako emakumeek aurrerapauso handia eman dute eta, egun, herriak bizirik iraunarazteko eragile aktibo eta ezinbestekoak dira. Hala ere, desoreka nabarmena da oraindik ere”, erantsi du.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

 

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin