Amelia Barquinekin hizketan: Generoa eta kulturartekotasuna
06/07/2017
Amatasun hitza birdefinitu nahi dugu
09/10/2017
Ikusi guztiak

Emakumeen Gela Inaugurazioa Aiaran

Guretzako gunea eta denbora izango da

Inaugurazioan Aiarako Alkatea, Gentza Alamillo, Berdintasun zinegotzia, Susana Martin, Aldundiko Berdintasun Zuzendaria, Nekane Zeberio eta Aiarako Foroko bi kide, Aitziber Alava eta Ana Ugarte, egon dira. LAIAeskolako tailerra hasi da, umorea eta emakumeak.izenekoa, Virginia Imazekin.

Helburua Emakumeentzako gunea izatea da, bertan batu, hausnartu, kontzientziatu eta matxismoari aurre egiteko antolatzeko. Indarrak metatzeko toki izan nahi du Gelak, udalerriko emakume guztien bateragune, elkarteena eta banakakoena.

Emakumeen Gela sortzeko premia Aiarako Berdintasunerako Gunean sarritan aipatutakoa izan da eta horren inguruan proiektua gauzatzen joan da. Asmoa dago Euskal Herriko gainerako Emakumeen Gelak eta Etxeak ezagutzeko, nola antolatzen diren jakin eta esperientziak partekatzeko, haiekin ere koordinatu eta elkarlana sustatu nahi delako, sare lanean oinarrituta.

Beraz, Emakumeen Gela emakumeentzako gunea da, emakumeak dira protagonistak. Hala ere, Gela irekita egongo da berdintasunari lotutako edozein ekintzari, betiere ekintzak genero ikuspegia badu.

Zorionak Aiara!!

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin