Ongi etorri!

Ongi etorri Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolara.

Helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.

LAIA Eskola proiektu giltzarri bat da Arabako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako IV. Foru Planean (2016-2020); izan ere, asmo du aurrera egitea berdintasunean, gizarte garapenean, kultur arteko elkarrizketan eta lurraldearen eratze eta orekan. Arabarrengandik hurbil ibiliko da, gure herri eta udalerrien aniztasuna izango du oinarri eta begi bistan izango ditu haien guztien berezitasunak.

Laia Eskolak espazio propioa bereganatu du Euskal Autonomia Erkidegoan banatutako hogei jabekuntza eskola ingururen artean, eta bereziki Gasteizko Jabekuntza Eskolari oso lotuta jaio da, eskola horrekin koordinatu eta zenbait jarduera partekatzen baititu. Horrez gain, udalerri mailako irismena gaindituko duen lehen eskola izango da honako hau, probintzia osoa hartuko baitu.

Kuadrilla eta toki erakundeen, gizarte elkarteen, mugimendu feministaren, emakume talde eta elkarteen konpromisoari eta parte hartzeari esker gauzatu ahal izango da ekimen hori eta, halere, asmo du eskolan parte hartu nahi duten eragile guztiak nahastea.

Prozesu kolektiboak bultzatu nahi ditugu, gizarte parekideagoa, elkarrizketarako, hausnarketarako eta hezkuntzarako espazioak lortzeko, betiere eskubideen ikuspegian oinarrituta.

Zergatik Laia Eskola?

Eskolaren izena, "Laia", nekazarien tresna horrena bera da, lurra iraultzeko edo goldatzeko baliatzen denarena. Zeren irauli egin nahi baititugu gizarte bidegabe, diskriminatzaile eta desberdintasunezko baten arloan diren zimentarri eta eragozpen guztiak. Laia eskuekin erabiltzen da, makinak iristen ez diren lekuetan. Beharrezkoa dugu lurra prestatzeko, egurasteko eta harrotzeko, erein aurretik. Hartara, sustrai berriek elikagaia aurkituko dute, eta sendoago haziko dira.

Horregatik, tresna hau, “laia”, zuen esku artean hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu, lanean hasteko lurra berritzeko inolako beldurrik gabe. Halaxe bakarrik ereingo dugu zerbait, ernatuko da zerbait, eta haziko gara berdintasunean.

Ekitaldiak eta berriak Actividades y noticias
Eguneratu! ¡Manente al día!
Ez, ezkerrik asko - No gracias
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin