BASTIDAN JAI BERDINZALEAGOAK EGITEKO TAILERRAK
03/09/2018
LAIAeskola ikasturte honetan ehun jarduera baino gehiagorekin finkatuko da kuadrilla guztietan, eta lehenengoz iritsiko da Trebiñura
17/09/2018
Ikusi guztiak

Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen arteko I berdintasun Plana egiteko prozesuaren hasiera

Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen arteko I berdintasun Plana egiteko prozesuaren hasiera

Irailean zehar, Berdintasun Zerbitzuak hasiera eman die Gorbeialdean dauden tokiko 4 berdintasun Planen ebaluazioei (Aramaio, Legutio, Zigoitia eta Zuia), eta, horrekin batera, Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plan egiteari, Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundeari esker, Red Kuorum-en laguntza teknikoarekin batera.

Plan berri honi esker, Arratzua-Ubarrundiako eta Urkabustaizko udalek berdintasun Plana izango dute, orain arte ez zuten eta.

Plan honen helburua da planifikazioa bateratzea, azken urteotan sortutako baliabide berriak batuz, eta hurrengo lau urteetarako 6 udalen jarduera bateratua bideratzea, ikuspegi estrategiko batetik Kuadrillako eta ALHko errealitate berriari erantzuten diona.

Horrekin lotuta, prozesu parte-hartzaile bat gauzatu nahi dugu, bertan erabakitzeko gizarteak eta Gorbeialdeko emakumeok zer nahi dugun, nola nahi dugun eta berdintasun errealaren bidean zein aukera eta oztopo ikusten ditugun, eta nola jardun dezakegun batzuekin eta besteekin.

Zentzu horretan, parte-hartzera animatu nahi zaituztegu, Berdintasun Plan berri hau zuena, gurea eta guztiona izan dadin. Oso erraza da eta 5 minutuan bukatuko duzu, Kuadrillan eta udalerrietan orain arte egindako lanari buruzko inkesta bat betez:

LINK INKESTA

s://goo.gl/forms/227aR26ckL1ZXGC72

Eskerrik asko

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin