LAIAeskola ikasturte honetan ehun jarduera baino gehiagorekin finkatuko da kuadrilla guztietan, eta lehenengoz iritsiko da Trebiñura
17/09/2018
2018ko A25 Kanpaina Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna
01/11/2018
Ikusi guztiak

LAIAeskolak ostiralean ekin zion bere ibilbideari Trebiñun, Argantzun egin zen ekitaldiaren bide

LAIAeskolak, Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Eskolak, pasaden ostiralean hasi zuen ikasturte berria Trebiñun eta, horretarako, inaugurazio ekitaldia egin zuen Argantzun. Aurten, LAIAeskola lehen aldiz iritsiko da Trebiñura eta, horrela, Arabako Kuadrilla guztietan izango da hemendik aurrera.

Arabako Foru Aldundiaren eta Burgosko Probintziako Diputazioaren arteko elkarlanari esker dago LAIAeskola Trebiñun, eta helburua berdintasun politika egonkorrak garatu eta finkatzea da, Trebiñuko eta Argantzungo egoerari egokituta. Esan bezala, ikasturtearen inaugurazio ofiziala ostiralean izan zen, 18:00etan, Argantzungo erabilera anitzeko El Silo aretoan.

Hitzordura agertu ziren diputatu nagusiordea eta Garapen Ekonomiko eta Lurralde Oreka Saileko diputatua, Pilar García de Salazar; Argantzungo alkatea, Roberto Ortiz Urbina; Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendaria, Nekane Zeberio, eta Inmaculada Ranedo Gómez, Burgosko Probintziako Diputazioaren menpe dagoen Trebiñuko CEASeko (Gizarte Ekintzarako Zentroa) gizarte eta komunitate animatzailea



Ongietorri instituzionalaren ostean, LAIAeskolaren ildo estrategikoak aurkeztu ziren eta baita Trebiñun ikasturte honetan egingo diren jarduerak ere. Ekitaldiaren amaiera umorez betea egon zen, Virginia Imaz pailazo profesionalaren eskutik. Bere ikuskizunaren bitartez eta umorea bide, emakumeek haien egunerokotasunean bizitzen dituzten desberdintasunak ikusgai egin zituen eta, horrela, agerian jarri zuen emakume eta gizonen berdintasunerako esfortzuak artikulatzen jarraitzeko beharra.

Hurrengo hilabeteetan herri horietan egingo diren ekintzen artean izango dira, besteak beste, Argantzun egingo den autodefentsa feminista tailerra eta zine foruma eta Trebiñun egingo den Ordu Bioleta irakurketa klub feminista eta emakumeak ahalduntzeko biodantza tailerra.

 

 

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin