Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen arteko I berdintasun Plana egiteko prozesuaren hasiera
10/09/2018
LAIAeskolak ostiralean ekin zion bere ibilbideari Trebiñun, Argantzun egin zen ekitaldiaren bide
24/09/2018
Ikusi guztiak

LAIAeskola ikasturte honetan ehun jarduera baino gehiagorekin finkatuko da kuadrilla guztietan, eta lehenengoz iritsiko da Trebiñura

Gasteiz, 2018ko irailaren 17a. LAIAeskola Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola datorren udazkenetik aurrera emakumeek parte hartzeko eta emakumeen jabekuntzarako ekimenak sortzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako tresna gisa finkatuko da ehun ekintza baino gehiagorekin Arabako kuadrilla eta herri guztietan. Horiek horrela, 2016. urtean abian jarri eta bi urte geroago LAIAeskola lehenengoz iritsiko da Trebiñuko enklabera, eta horrela behin betiko esan ahalko da Arabako kuadrilla guztietan ezarri dela.

Nekane Zeberio Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendariak gaur goizean aurkeztu ditu prentsaurrekoan LAIAeskolako ikasturte berriko programazioaren berritasun nagusiak. (www.laiaeskola.eus)

 

Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren arduradunak gogorarazi du ikasturte honetan LAIAeskolak bere xedeetako batekin aurrera jarraituko duela; hau da, “emakumeen jabekuntzarako prozesuetan laguntzea, haien parte hartze soziopolitikoa indartuko duten tresna eta ekimenen bidez, eta era berean, oro har emakumeekin eta gizonekin lan egiten ari gara berdintasunaren alde, eta hori guztia eskubideen ikuspuntuan oinarritua, kultura arteko elkarrizketa prozesuetan lagunduko duena”.

3.000 pertsona inguruk parte hartu zuten iaz Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolan, zeinak aurtengo irailean bere bigarren urteurrena beteko baitu

 

Egitaraua jaitsi ezazu

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin