Programazioa

Laia Eskolak jarduera ugari eskaintzen ditu, denak ere Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako IV. Planeko lerro nagusietan oinarrituak.

Zenbait lantegi, ikastaro, hitzaldi, irakurketa klub, zineforum eta gehiago. Denak izango dira LAIAK jorratu eta, feminismoa eta genero ikuspegia tarteko, ikasteko, eskubideak eta ahalduntzea zutoin direla.

Urtean zehar gai asko landuko ditugu, hala pertsonalak eta subjektiboak (nortasuna, emozioak, gorputza, maitasuna, sexualitatea…) nola denoi eragiten diguten eta garrantzi soziopolitiko eta ekonomiko handia dutenak (indarkeria matxista, erabakimena, zaintza lanetako erantzunkidetasuna, kultura-artekotasuna, elkartasuna, ekonomia feminista…).

Denak landuko ditugu oinak lurrean ditugula, zuen kezkak eta eskariak kontuan hartuta. Iradokizunik egiteko bai? Ez egin zalantza, jarri harremanetanhemen.