Arraia-Maeztuko liburutegian Txoko Feminista zabaldu da
25/05/2018
Araba guztiko Irakurle-Klub Feministen I. Topaketa
06/06/2018
Ikusi guztiak

80 emakume baino gehiago Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen XXIII. Topaketan

80 emakume baino gehiago bildu ziren, pasaden ekainaren 1ean Legutioko Kultur Etxean. Bertan, Gorbeialdeko Emakumeen XXIII. Topaketa ospatu zen, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lan-gai izanda. Beste batzuen artean, hauek izan ziren aipaturiko gai nagusiak: biolentzia, badiren erronkak, lan-tresnak, biziraupena…

16:45etan hasi ziren programatutako ekintzak. Agurra Nekane Garaigordobil Bengoak egin zuen, Legutioko Alkatea dena, eta ondoren Volar metraje luzeko filma proiektatu zen. Film luze hau Emakundek produzitua da, eta bertan, indarkeria matxista bizi izan duten bederatzi emakumek, lehenengo pertsonan, beraien bizipenak eta esperientziak kontatzen dituzte. Hau eta gero, filmeko protagonistekin hizketaldi bat sortu zen, hausnarketak eta iritziak partekatzeko.

Gaian behin sarturik, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Zuzendaria dena, Nekane Zeberiok,

LAIAeskola Koadrila bakoitzean modu desberdinean ekoizten den eredu hurbil eta deszentralizatua da, berdintasunaren alde herrialde desberdinen artean kohesioa bilatzen duena” azaldu zuen.

 

Horrez gain, LAIAeskolak daukan web gunea ere aurkeztu zuen. Esan zuen bezala, bertan aurkitu dezakezue LAIAeskolaren programazioa, eta eskura dauden materialak, publikazioak, baliabideak, eta udalerri eta Koadrilek berdintasunaren alde egiten duten lanaren adierazgarri guztiak.

Hobeezina bazen ere, Itziar Gandiak, Zahartzaroaz gozatzea hitzaldiarekin, arratsaldea borobildu zuen. Psikologa, taldeko psikoterapeuta eta emakumeen ahalduntze prozesuetan aditua, “emakumeen adintze prozesu berriei” buruz hitz egin zigun eta emakume askok dauzkaten esperientzia desberdinak ere partekatu zizkigun. Berak esan zuenez, emakume hauek, zahartzeko prozesuari buruzko eztabaidek ikuspuntu feminista berri bat izatea aldarrikatzen dute, eredu eta eztabaida berriak sortzeko aukera emanez. Bere hitzaldiaren barne, Gorbeialdeko talde feministen lana eta horrek daukan balioa ere goraipatu zituen.

Ospakizuna ondo baino hobe bukatzeko, Gorbeialdeko mugimendu feministak egindako bideo bat ikusi genuen eta, euria alde batera utzita, Izarrako Batukadaren musika eta erritmoez gozatu genuene.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin