2020ko apirila 

---

Orain Instagramen ere jarrai dezakezu!

 

...eta LAIA eskolako jarduera eta albiste guztiak zure postontzian jaso nahi badituzu, egin klik hemen izena emateko!

---

#LAIAeskolabirtuala

Hona hemen on line aurkituko dituzun iradokizun eta baliabide batzuk, #etxeangeratukonaiz egunotan berdintasuna ikasten eta partekatzen jarraitzeko.

Parte hartu! Bidali zure iradokizunak helbide honetara: info@laiaeskola.eus

---

•  EUSKARA-GAZTELANIA: DESKARGATU (PDF) | DESKARGATU (JPG)

• FRANTSESA-ARABIERA: DESKARGATU (PDF) | DESKARGATU (JPG)

• ERRUMANIERA-PORTUGESA: DESKARGATU (PDF) | DESKARGATU (JPG)

---

KORONABIRUSAK SORTUTAKO KRISIAREN AURREAN GUZTION ARTEAN. Elkartasun sare antolatua

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik.

Informazio gehiago

---

LAIAeskolako LIBURUTEGIA

LAIAeskola-ren liburutegia ezagutzen duzu?

Dokumentuez eta argitalpenez gain, bideotekan aurkituko dituzue gure herrietan egindako “Elkarrizketak" hitzaldi batzuk. Guztiak Zeinu Hizkuntzan azpititulatuta daude.

Hona hemen aurrerapen txiki bat:

---

PSICO WOMAN – Z belaunaldia, erronkak eta aukerak, bere kodeak ulertuz

Ikusi hitzaldi osoa hemen

---

Coral Herrera - Erromantikoa politikoa da: maitatzeko beste era batzuk posible dira

Ikusi hitzaldi osoa hemen

---

Hajar Samadi - Ez utzi zurrumurruek eta islamofobiak nahas zaitzaten

 

Ikusi hitzaldi osoa hemen

---

IRAKURLE KLUB FEMINISTA-ren BLOGA "La hora violeta"

---

Irakurtzea gustatzen bazaizue, "La hora violeta" irakurri duten 7 kluben bloga gomendatzen dizuegu. Ikastaroetan klik eginez gero, oso informazio interesgarria aurkituko duzue klub bakoitzean lantzen ari diren liburuei, bideoei, baliabideei eta beste askori buruz!

Bisitatu bloga

---

EUSKADIko JABEKUNTZA ESKOLAK

EZAGUTZEN DITUZUE BESTE EUSKAL HERRI BATZUETAN DAUDEN JABEKUNTZA ESKOLAK? Hemen dituzue esteka hauek, gertutik ezagutzeko:

ARABALAIAeskolaVitoria-Gasteiz
       
BIZKAIAAbadiñoArratiaBasauriBerrizDurangoElorrio
ErandioErmuaGetxoOndarroaSestao
       
GIPUZKOAArrasateAzkoitiaAzpeitiaDonostiaEibarErrenteria
IrunPasaiaTolosaZarautz
---

IRADOKIZUN GEHIAGO!

---

IRAKURTZEKO

“Todos” deberiamos ser feministas - Chimamanda Ngozi Adichie

“Feminista izatea ez da emakumeen kontua soilik. Chimamanda Ngozik frogatzen du hori testu elokuente eta argi honetan. XXI. mendean feminista izateak esan nahi duenaren definizio berezia ematen digu. Estilo argi eta zuzenarekin, eta umorea alde batera utzi gabe, autore karismatiko honek egungo emakumearen rola aztertzen du, eta ideiak ematen ditu mundu hori leku bidezkoagoa bihurtzeko”.

Deskargatu

 

---

El amor romántico perjudica seriamente la igualdad - Coral Herrera Gómez

Maitasun erromantikoko istorioak ezkontza-egunean amaitzen dira beti, baina ez zaigu inoiz kontatzen nola dagoen Edurnezuri bost urtez ezkonduta egon eta gero, eta 7 enanitoekin.

Deskargatu

Coral Herreraren liburuak deskargatzeko lotura.

 

---

Una habitación propia - Virginia Woolf

1928an, Virginia Woolf-i emakumearen eta eleberriaren inguruko hitzaldiak ematea proposatu zioten. Dogmatismo edo presuntziotik urrun, ikuspuntu errealista, ausarta eta oso partikularretik planteatu zuen auzia. Galdera bat: zer behar dute emakumeek eleberri onak idazteko? Erantzun bakarra: independentzia ekonomiko eta pertsonala, hau da, gela propioa. Bederatzi urte besterik ez ziren emakumeari botoa eman zitzaiola eta oraindik bide luzea zegoen egiteko.

Deskargatu

---

 

Calibán y la bruja - Silvia Federici

Sorginen erreketa aztertzean, Federicik, historia modernoaren atalik ikaragarrienetako bat azaltzeaz gain, emakumeen gorputzari, jakintzei eta ugalketari buruzko gizarte-desjabetzearen dinamika ahaltsua ere azaltzen du.

Desgargatu

---

 Eta gogoratu eLiburutegia, Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. 

Sartu hemen

---

IKUSTEKO

Chavela

DokumentalaChavelak bere buruaren onarpenerantz egiten duen bidaia zoriontsu, mingarri, musikal, eta zinez espirituala da dokumental honen taupada eta indarra. Bizitza bakarra eta propioa janztera, hitz egitera, abestera eta amestera ausartu zen emakume baten deskripzio zehatza…

Ikusi

---

 

Go Fish

Pelikula - Lagun-talde batek, lesbianak guztiak, harremanak ikusteko moduak erakusten dizkigu modu atseginean. Hainbat sari jaso zituen.

Ikusi

---

La Sal de la Tierra

AEBetako gobernuak 1954an debekatua, errebindikazio- eta botere-historia feminista bat da: meatzarien greba batean, emakumeek legezko hutsune bat aprobetxatzen dute beren komunitaterako hobekuntzak lortzeko eta senarren lansarietatik haratago, komunitatea zaintzen dutenak emakumeak direla frogatzeko.

Ikusi

---

Miss Escaparate

Dokumental honek zehatz-mehatz deskribatzen du emakumeek botere-postuetan duten parte-hartze eskasa, eta zalantzan jartzen du "komunikabideek ematen duten ikuspegi mugatua eta estigmatizatua". Publizitateak egiten duena, zinemak, telebista-programek eta bideojokoek errepikatzen dute. Informazio-kazetaritza "serioagoa" den horretaraino. "Gizarteak kontzeptu hori integratzen duenean, emakumeen ahotsak ez du axola, politikan sartzea zailtzeaz gain, desberdintasun-egoera hori aldatzen lagun baitezakete".

Ikusi

---

ENTZUTEKO

Ondas Violetas 04 - Podcast radio del Foro de Igualdad de Rioja Alavesa: Ecofeminismo

Ondas Violetas 04 - Arabako Errioxako Berdintasun Foroaren irratiko Podcast-a: Ekofeminismoa

En esta ocasión nos adentramos en el ECOFEMINISMO. Hablaremos de la Ecodependencia y la Interdependencia entre las personas y con el medioambiente. Contamos con la colaboración de Marta Pascual, activista de Ecologistas en Acción y coatuora, entre otros, del libro "La vida en el centro. Voces y relatos ecofeministas". Haremos un repaso a la agenda de los próximos días en …

Oraingoan, EKOFEMINISMOAN murgilduko gara. Ekomendekotasunaz eta pertsonen arteko mendekotasunaz eta ingurumenaz hitz egingo dugu. Marta Pascualen laguntza izango dugu, Ecologistas en Acción taldeko ekintzailea eta "La vida en el centro. Ahots eta kontakizun ekofeministak" liburuaren koordinatzailea, besteak beste...

Irakurri gehiago

---

#del21al21 #etxetikEzUtziEndredatzen KANPAINA

Martxoaren 21etik aurrrera, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren kontrako naizioarteko egunean, Arabako zurrumurruen aurkako saretik #del21al21 #etxetikEzUtziEndredatzen ekimenean parte hartzera animatzen zaituztegu, guztion artean, Aniztasunaren aldeko nazioarteko eguneraino, maiatzak 21, herri, auzo eta hirien aniztasunaren alde transitatzera.

Salaketatik proposamen positibora igarotzeko, arrazakeriatik aniztasunera, hizkera ezkorratik hizkera postibora. Horretarako, astero, saretik, xenofobiaren kontra eta aniztasunaren alde dagoen lurraldea garela harro defendatu nahian, ideiak, mezuak,abeztiak, liburuak eta bururatzen zaizkigun tresna guztiak konpartitzera proposatuko dizuegu.

Astelehenero bisitatu gure sare sozialak!

---

.

GIZONOK ESAN ETA EGIN KANPAINA

Emakunderen Gizonduz ekimenaren proiektu estrategikoa da hori, gizonei zuzenduta dagoena.

Kanpainak honako hau proposatzen dizu:

• Berdintasunaren aldeko ekintza zehatzetan inplikatzea.

• Eskura ditugun baliabideak erabiltzea eta hedatzea, gizonongan eta gure jarreretan aldaketa gertatzea sustatzeko.

• Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin bat egitea.

Gehiago jakiteko, klik hemen

---