Uda 2020

---
---

Arabako kontzejuetako emakumeentzako coaching eta lidergo-lantegiak

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kontzejuen Elkarteak (AKE) Arabako kontzejuetan emakumeen presentzia handitzeko eta indartzeko ekimenen alde egiten jarraitzen dugu, emakumeen parte-hartze politikoak gure herrietako baldintzak hobetzen dituela jakinda.

Horregatik, aurten, coaching eta lidergoko bi tailer antolatu ditugu, emakumeen lidergo-, komunikazio- eta ahalduntze-estrategiak garatzeko.

Tailerrak zabalik daude Arabako emakume guztientzat, eta haietako edozeinetan eman daiteke izena, berdin diolarik zein kuadrillatan bizi diren.

Zuen lehentasunen edo beharren arabera, tailer horiek on line edo modu presentzialean egin ahal izango dira, baldin eta modu bakoitzerako gutxieneko inskripzio talde bat lortzen badugu. Ez ahaztu zein modu nahiago duzun adieraztea izena ematean!

---

SENTIPENAK ASKATUZ jaialdia amaitu da. ESKERRIK ASKO parte hartu duzuen guztioi!

#LGTBIfobia prebenitzeko eta aniztasuna sustatzeko ekimena.

Bideo-jaialdi bat, LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan errealitate anizkoitza ikusaraztea sustatzeko, askatasunean bizitzeagatik eta beren sexu-orientazioa eta genero-identitatea erakusteagatik jasan dezaketen edozein bereizkeria saihesteko.

Horretarako, Yogurinha Borova artistaren eta Sentipenak Askatu abestiaren laguntza izango dugu.

HEMEN IKUSTENAL DITUZU BIDEO GUZTIAK >

YOGURINHA BOROVAREN AGUR ETA ESKER EMATEKO BIDEOA

LABURPEN-KLIPA. ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUTEN GUZTIEI!

---

LAIAeskola Irakurle.klub feministak eta poesia

Maiatzean, emakumeek idatzitako poesia ikusgai jartzeko eta partekatzeko, Elisa Ruedak koordinatutako “Poetas en Mayo” ekimenean parte hartzera animatu zaituztegu.

Arabako emakumeengandik 32 bideo jaso ditugu. Gehienak irakurle-klub feministetako partaideak dira, bai “Ordu Bioleta”-koak, Bego Etayok koordinatuak, bai eta Josune Múñozek eta Ainhoa Aldazabalek koordinatutako euskara-klubetakoak ere, non Arabako 200 emakumek baino gehiagok parte hartzen duzuen.

HEMEN IKUS DITZAKEZU BIDEO GUZTIAK  >

---

PERLA FEMINISTAK - Laudioko Udalaren ekimen bat

Laudioko Udalak, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren bidez, “Perla Feministak” izeneko sormen-kanpaina bat aurkeztuko du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko alarma-egoeran, COVID-19 pandemiaren hedapena geldiarazteko.

Maitena Monroy autodefentsa feministako adituaren eta Susanna Martín ilustratzailearen laguntza izango du.

PERLA FEMINISTA GUZTIAK IKUSI >

---

Gune publiko honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu 

Testigantza, ekarpen eta gogoeta asko jaso ditugu. Hauek dira horietako batzuk. Denak ikusteko, sartu estekan.

SARTU >

---

SARTUNDEKO OIHANEren OMENALDIA (BERANTEVILLA)

Larunbat honetan, Sartundeko herriak eskerrak eman izan dizkie emakumeei garbitegian egindako omenaldi publiko batean, galdaldiaren lan neketsuagatik; betidanik egin duten eta inoiz kobratu ez duten lan horrengatik, kotizatu edo behar bezalako esker ona jaso ez izanagatik.

Omenaldirako antzerki bat antzeztu zen. Protagonisten eskuak xaboitzen ikusten dira argazkietan, aurretik haien amonek egin zuten bezala.

IRAKURRI GEHIAGO >

---

“Emakumea izatea Erdi Aroan. Sexua, generoa eta boterea” jardunaldi birtualak 

Ekainean egin dira jardunaldi interesgarri hauek, Erdi Aroko Araba / Álava Medieval |k antolatuta. Hainbat hizlari eta espezialista, Erdi Aroko emakumeen munduan sartu dira, haien genero-rolak eta jendartean zuten boterea.

Hemen dituzu lau bideoak

---

12NUBES PROIEKTUKO ETA SAREAK JOSTEN EKIMENEKO GAZTEEK HAINBAT HIZKUNTZATARA ITZULITAKO KORONABIRUSARENTZAKO JARRAIBIDEAK

Orain arte, 6 hizkuntzatako itzulpenak egin dira (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, arabieraz, frantsesez eta portugesez) irteera kontrolatuei, eskala-galtzearen faseei, maskarak ondo erabiltzeari eta abarri buruz.

IRAKURRI GEHIAGO >

 

---

HAIZEA – 5 URTE – #LAIAPLAZARA FORORAKO PRESTATUTAKO SAN PRUDENTZIOKO BIDEOA

Haizea Gasteizko 5 urteko neska bat da eta Iker, bere aita. Konfinamenduan, apirilaren 28rako, Prudentzio Deuna eta danborrada zirela eta, otu zitzaigun erretreta prestatzea, jaiegun honetako abestia.

"Etb3 ko Landerren musika klaseak ikusi genituen eta inspirazio iturri bezala, martxan jarri eta bideo hau grabatu genuen.

Badakigu aspaldikoa dela baina guk pipa pasatu genuen abestia prestatzen.

Eta zuekin partekatu nahi izan dugu".

ESKERRIK ASKO! 

IKUSI BIDEOA >

---

Konfinamendurako estekak eta informazio erabilgarria

Eskura ditugun baliabide guztiak eskaintzen dizkizugu, COVID19 bidezko konfinamendu-egun hauetan erabilgarri izan zaitezen

IRAKURRI GEHIAGO >

ZINEFORUM FEMINISTA - «Tódalas mulleres que coñezo»

Ekainaren 4tik, 19:00etan, ekainak 5 arte, ordu berdinean, filma ikusgai egongo da hemen jarriko dugun estekan, pasahitza ere hemen argitaratuko dugu.

Mahai-ingurua Xiana Texeiro filmaren zuzendariarekin eta Nerea Melgosa Arabako Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Giza Eskubideetarako zuzendariarekin.

LAIAeskola Birtualean 2020ko ekainak 5ean, 19:00ean

IKUSI MAHAI-INGURUA HEMEN >

---

Ikusteko, irakurtzeko, entzuteko eta ikasteko

Hemen dituzue online dauden iradokizun eta baliabide batzuk, berdintasunean eta berdintasunaren alde ikasten eta partekatzen jarraitzeko.

SARTU>

 

Miss Escaparate

Dokumental honek zehatz-mehatz deskribatzen du emakumeek botere-postuetan duten parte-hartze eskasa, eta zalantzan jartzen du «komunikabideek haiei buruz duten ikuspegi mugatua eta estigmatizatua». Publizitateak, zinemak, telebista-programek eta bideojokoek errepikatzen dute.

 

---

 

GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA. Chimamanda Ngozi Adichie

«Feminista izatea ez da emakumeen kontua bakarrik. Chimamanda Ngozik testu adierazgarri eta zorrotz honetan erakusten du, non XXI. mendean feminista izateak esan nahi duenaren definizio berezia ematen digun. Estilo argi eta zuzenarekin, eta umorea alde batera utzi gabe, egile karismatiko honek egungo emakumearen papera aztertzen du eta mundu hau justuago bihurtzeko ideiak adierazten ditu»

---

 

CLONAR A UN HOMBRE Dokumentala

Laburpena: ikerketa-prozesu luze baten ondoren, gizon talde bati elkarrizketa egin diogu, gailu bakarrarekin: aulki bat, kamera bat eta hondo neutro bat. Giro soila bilatzen genuen, «gizon izatearen» esanahiari buruz beren lekukotasunen bidez gogoeta egiteko...

---

 

 

Stop gordofobia eta pantza subersiboak. Magdalena Piñeyro

Ezarritako edertasun-kanonekiko liburu kritikoa, gorputz idealen aurka, estetikaren tiraniaren aurka…

---

TEST DE LA VIDA REAL

Queer teoriak dinamitatu egiten ditu jendartean nagusi diren dualismoaren oinarriak; gizona-emakumea, homo-heteroa, normal-arraroa… Gizon eta emakumearen artean, beltzaren eta zuriaren artean adina ñabardura daude. Genero-aniztasunaren erakusgarri, eguneroko bizitza 5 pertsonaiarekin biziko dugu, eguneroko bizitza ez da gizon «normal» batena, ez emakume batena; «normalak» ez direnen normaltasuna.

Zuzendaria: Florencia P. Marano

Zinegoak taldeak emana

Zer moduz daramazue konfinamendua? Zeintzuk dira zuen kezkak? 

Zure ekarpenak, galderak edo kezkak jaso nahi ditugu… Hemen gaude, entzuteko prest.

SARTU >