2020ko iraila

---
---
Arabako emakumeen berdintasunerako eskola Covid-19aren egoerara egokitzen da, LAIAplazara espazio digitala sendotuz

Arabako emakumeen berdintasunerako eskola Covid-19aren egoerara egokitzen da, LAIAplazara espazio digitala sendotuz

Pentsamendu eta ikerkuntza feministaren arloko pertsonaia nabarmenek parte hartuko dute LAIAeskolaren ikasturte berriko jardueretan. Ekimen presentzialak eta formatu birtuala bateratuko dituzte 8.000 pertsona baino gehiagok (aurreko urtean baino % 18 gehiagok) parte hartu zuten eskolaren jardueretan …

Irakurri gehiago.

Deskargatu zure kuadrillaren liburuxka!

• Añana

• Aiaraldea

• Gorbeialdea

• Arabako Lautada

• Kanpezu-Arabako Mendialdea

• Guardia-Arabako Errioxa

• Trebiñuko Enklabea

---

 

Berri onak! Orain, LAIAeskolako solasaldi eta hitzaldietara zuzenean eta online sartu ahal izango gara LAIABirtualan.

---
#LAIABirtuala - Zainketaren aberastasun ikusezina

#LAIABirtuala - Zainketaren aberastasun ikusezina

Arabako Foru Aldundiaren “Pobreziaren feminizazioa: Begirada zabaltzeko diagnostikoa” azterlanaren aurkezpenean, Mendialdean.

2020ko irailak 17, osteguna, 18:30etik 20:30era

Hizlaria: María Ángeles Durán, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Emakumearen Ikerketarako Institutuaren eta “Berdintasunerako politikak” UNESCO Katedraren sortzailea eta zuzendaria.

Irakurri gehiago.

---
#LAIABirtuala - #DeskonfinaChallenge

#LAIABirtuala - #DeskonfinaChallenge

Erronka bat izan da gure artean harremanak izatea konfinamenduan, zein deseskaladan, eta jakin nahi genuke nola egon zareten. Nola izan dira zuen harremanak? Mugikorretik, bideo-deiak? Zein indarkeria edo arazo bizi izan dituzue? Zer ikasi ahal izan dugu?. Gai horiei eta beste askori buruz hitz egiteko, konekta zaitez!.

2020ko irailak 24, osteguna, 19:00etatik 21:00etara

Hizlaria: Ianire Estébanez, psikologo feminista.

Dinamizazioa: Sheila Melcon, Sortzen Aholkularitzako psikologo feminista.

Irakurri gehiago.

---
#LAIABirtuala - "Laudiotik Plazara" BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA

#LAIABirtuala - "Laudiotik Plazara" BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA

“Laudiotik Plazara”  Topaketa feministen ziklo birtuala

Hainbat gaiei buruz hitz egingo dugu: Ekonomia, zaintzak, ekologia, tratu onak, arrazakeriaren aurkako borroka, aniztasunaren aberastasuna... krisi garai honetan goiari eusteko eta aurre egiteko gakoen bila.

Dinamizatzailea: Sonia Vargas Benito, kazetaria. 

BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA

Alternatiba politiko, sozial eta ekonomikoak proposatzeko, ezinbestekoa da zainketa-lanak berrantolatzea… ikusezin bihurtuta, baloratu gabe eta gehienbat emakumeek egindakoak direnak.

2020ko irailak 30, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara

Yayo Herreroekintzaile ekofeminista eta Ecologistas en Acción taldeko kidea.

Irakurri gehiago.

---

Aurrez aurreko jarduerak COVID-19aren aurkako jarduera -protokoloak gomendatutako prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurriak betez egingo dira beti.

---

AÑANAKO KUADRILLA

Añanako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 355 089 igualdad@cuadrilladeanana.es / www.cuadrilladeanana.es

Kuartango - Lantegia: FEMINIMPRO Antzerki inprobisazioa

Kuartango - Lantegia: FEMINIMPRO Antzerki inprobisazioa

Antzerkiko inprobisazioa emozioak lantzeko eta berriz deskubritzeko, aurkitzeko, aztertzeko, zaintzeko eta mimatzeko tresna gisa, horrela, ikaskideekin unea modu osasuntsuan bizi ahal izateko. Dinamika, talde-jolas eta ariketa espezifikoen bidez, gure gorputzaren adierazpen librea, barrearen eraldatzeko ahalmena eta gure sormenarekin konektatzeko gozamena landuko ditugu. 

5 saioko lantegia: 2020ko irailak 18 eta 25; urriak 2; azaroak 6 eta abenduak 4, ostiralak 18:30etik 20:30era, Kuartangoko udaletxeko aretoa.

Hezitzailea: Torbellino Teruelo, antzezlea 

Irakurri gehiago.

---
Ribabellosa - Erakusketa: “Añanako gazteak eta berdintasuna”

Ribabellosa - Erakusketa: “Añanako gazteak eta berdintasuna”

2020ko irailak 18, ostirala, 18:00 20:00 bitartean, Ribabellosako Udaletxeko Plazan.  

Kalean egingo den ekintza.

2019-20an eskualdeko gazteriari buruz egindako azterketaren datuak, generoaren ikuspegitik.

18:00 Inaugurazioa eta bisita gidatua

18:45 DJ Rata Jones-en eskutik musika

Irakurri gehiago.

---
Beranturi - Lantegia: Mugikorra, tableta, Internet, sare sozialak… edozein egoeratan konektatuta egoteko aplikazioak. Animatzen zara?

Beranturi - Lantegia: Mugikorra, tableta, Internet, sare sozialak… edozein egoeratan konektatuta egoteko aplikazioak. Animatzen zara?

Inoiz pentsatu baduzu “mugikorrarekin maneiatu nahi dut, egiten ditudan argazkiak ez galdu, bideokonferentziaz deitu, aplikazio horiek deskargatu nire etxetik online lantegi bat egiteko”. Orain da unea! Jakintza horiek guztiak modu erraz eta praktikoan partekatuko ditugu.

7 saioko lantegia: 2020ko irailak 18 eta 25; urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, ostiralak 19:00etatik 20:30etara, 

Hezitzailea  Leticia de la Torre Aguayokazetaria, komunikatzailea eta prestatzaile teknologikoa. 

Irakurri gehiago.

---
Iruña Oka - Lantegia: Berdintasunaren aldeko sareak ehuntzea

Iruña Oka - Lantegia: Berdintasunaren aldeko sareak ehuntzea

Elkarrekin ehuntzea, udalerriko hainbat eremu eta adinetako emakumeen artean sinergiak konektatzeko eta sortzeko. Gune honen helburua ehungintzako arteari eta genero-pedagogiari buruzko ikaskuntza, hausnarketa eta autoezagutzarako lekua izatea da.

10 saioko lantegia: 2020ko irailak 23 eta 30; urriak 7, 14, 21, eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25ostiralak, 18:00 19:30 bitartean, Langraiz Okako zentro soziokulturalean.

Artileak eta orratzak: Mariluz Elvira, ehule aditua

Genero-gogoetak: Leticia de la Torre, kazetaria

Irakurri gehiago.

---
Lantaron - Elkarlaneko murala indarkeria matxistaren aurka

Lantaron - Elkarlaneko murala indarkeria matxistaren aurka

Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, zirriborroa diseinatuz Lantarongo kiroldegiaren barruko horman gure murala elkarlanean margotuz. 

Muralaren diseinua: 2020ko irailak 23, 25 eta 2818:00etatik 20:00etara, Lantarongo polikiroldegian.

Murala egitea: 2020ko urria

Dinamizazioa: Verónica Werckmeisterartista eta muralista

Irakurri gehiago.

---
Zanbrana - Lantegia: Berriro elkartzeko bidaia

Zanbrana - Lantegia: Berriro elkartzeko bidaia

Krisi-egoera bat bizi ondoren, gure emozio-giroa aldatzen badugu, geure historia berridatz dezakegu. Pertsonek ezbeharren aurrean eraldatuta irteteko gaitasuna dugu. Egoera konplexuak, zailak, kaotikoak… aurkitzen ditugunean, bi jarrera har ditzakegu, edo mentalki blokeatu, edo, bide berriak aurkitzen ditugu, aukera berriak.

6 saioko lantegia: 2020ko irailak 24; urriak 1, 15 eta 22; azaroak 5 eta 12, ostegunak 18:00etatik 19:30eraZanbranako gizartetxean. 

Hezitzailea Yolanda Pastor Tellecheacoaching pertsonala, terapia sistemiko erlazionala, garapen pertsonalera eta osasunera bideratutako pedagogia sistemikoa, mindfulness

Irakurri gehiago. 

---
ONLINE - Lantegia: Biodantza - gorputzetik eta emoziotik ahalduntzea

ONLINE - Lantegia: Biodantza - gorputzetik eta emoziotik ahalduntzea

Biodanza es una técnica corporal que nos ayuda a conocer y desarrollar nuestro potencial elevando la autoestima, la confianza, la determinación. Crearemos un espacio que facilita la sororidad y una red de apoyo y cocreación basada en el respeto y el cuidado hacia una misma, hacia los demás y hacia la vida.

4 saioko lantegia: 2020ko irailak 25, urriak 23, azaroak 20 eta abenduak 4ostiralak, 16:00 18:00, ONLINE

A cargo de Laura Urrutiapsikologoa eta biodantza bideratzailea 

Irakurri gehiago.

---

AIARAKO KUADRILLA

Aiarako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

686 587 889 cayala.miren@ayto.araba.eus

Amurrio - Artearen historiari hackeoa

Amurrio - Artearen historiari hackeoa

Pintura klasikotik hasita, praktika artistiko garaikideetarainoko ibilbide historiografikoa egingo dugu. Jenioaren mitoa, estereotipo femeninoen eraikuntza edo bortxaketaren kultura aztertuko dugu.  

2020ko irailak 17, osteguna, 18:00etan, Amurrioko Kultur Etxean

Hizlaria: Silvia Ayerra Muruzabal, argazkilaria eta artista plastiko feminista.

Irakurri gehiago.

---
Amurrio - Amurrioko emakumeen memoria berreskuratzeko topaketa

Amurrio - Amurrioko emakumeen memoria berreskuratzeko topaketa

Se propone trabajar la memoria de las mujeres de Amurrio junto con las participantes y poner en común sus vidas e historias, plasmando el proceso en una acción fotográfica. 

3 lantegi Amurrioko Kultur Etxean:

• 2020ko irailak 21 eta 28, astelehenak18:00 - 20:00. Irakurri gehiago. 

• 2020ko irailak 23 eta 30, asteazkenak, 18:00 - 20:00. Irakurri gehiago. 

• 2020ko urriak 2, ostirala, 17:30 - 20:00. Irakurri gehiago. 

Dinamizazioa: Silvia Ayerra Muruzabal, argazkilaria eta artista plastiko feminista.

---

KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 40 54 24 igualdad@montanaalavesa.com / www.montanaalavesa.com

Santikurutze Kanpezu - LAIAeskolaren aurkezpena Kanpezuko-Arabako Mendialdean

Arraia Maeztu - LAIAeskolaren aurkezpena Kanpezuko-Arabako Mendialdean

2020ko irailak 17, osteguna, 18:30 - 20:30 bitartean, Arraia-Maeztuko Udalean.

Zuzenean, online bidez, María Ángeles Duránekin “Zainketaren aberastasun ikusezina” hitzaldia

Hizlaria: María Ángeles DuránMadrilgo Unibertsitate Autonomoko Emakumearen Ikerketarako Institutuaren eta “Berdintasunerako politikak” UNESCO Katedraren sortzailea eta zuzendaria 

“Pobreziaren feminizazioa: begirada zabaltzeko diagnostikoa” ikerketaren aurkezpena

Ikerkelanaren aurkezpena: Nerea MelgosaArabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Dominique Saillard, Oreka Sarea

Irakurri gehiago.

---
Arraia Maeztu - Tailerra: Ondo zaintzen eta maitatzen ikasten, zainketa eredu berriak

Arraia Maeztu - Tailerra: Ondo zaintzen eta maitatzen ikasten, zainketa eredu berriak

Tailer honen bidez, emakumeek beren bizi-kalitatea hobetzeko aukera izango dute, beren garapen pertsonala sustatuz. Behar emozionalekin konektatu ahal izatea, hobeto ulertzeko zaintza-lanean batzuetan zergatik sentitzen naizen gaizki. Sentimendu desatseginak aldatzen joatea, geure burua zaintzen eta hobeto sentitzen ikastea. Une honetan arreta jartzea eta hau garatzea.

4 saioko lantegia: 2020ko irailak 18, 19, 25 eta 26Arraia-Maeztuko Zentro Soziokulturalean.

• ostiralak 17:30 - 20:30 bitartean

• larunbatak 10:00 - 13:00 bitartean

Hezitzailea: Kontxi Lopez Soria, gizarte langilea, sexologoa eta berrelkartze-terapian prestatutako profesionala

Irakurri gehiago.

---
Santikurutze Kanpezu - Memoria Eraikiz

Santikurutze Kanpezu - Memoria Eraikiz

MEMORIA ERAIKIZ Mugarik Gabek Hortzmuga Teatroarekin batera martxan jarri duen proposamen artistikoa da, bertan zentzumen esperientzia berezi bat bizitzeko gonbita egiten zaigu. Jakintza-alor anitzetako instalazio artistiko baten laguntzaz, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten zaigu, indarkeria matxistaren biktima jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeren ahots eta kontakizunen bitartez.

2020ko irailak 22, asteartea, paseak: 11:00, 12:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian. 

Dinamizazioa: Mugarik Gabe.

Irakurri gehiago.

---
Santikurutze Kanpezu - Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillako emakumeen ahalduntze-taldea

Santikurutze Kanpezu - Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillako emakumeen ahalduntze-taldea

Emakumeen talde honek emakumezkoen ahalduntzearen bidez, sexu berdineko pertsonen arteko eta beste sexuarekiko harremanak ahalik eta sexismorik gutxienarekin eratu daitezen bilatu nahi dugu. Norberarekiko eta beste pertsonekiko harremanak zintzotasunetik eta patriarkatuaren eraginetatik kanpotik eraikitzera heltzea da helburu nagusia. 

Emakumeekin askapenaren ildotik nork bere eta maila kolektiboan ahalduntzea lor dezan abiatzen da proiektu hau. Gure emakume izatearen errealitatetik abiatzen da proposamen hau, gure arteko sareetatik eta ahizpatasunetik, gure jakinduriaren onarpenetik, ahalduntzerako prozesuetan pausu berriak emanez.

2020ko irailak 24, osteguna 17:30eanSantikurutze Kanpezuko Kultur Etxean

Dinamizazioa: ON:gizgenero ezberdinen artean erabateko armonian eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat 

Irakurri gehiago.

---
Santa Cruz de Campezo – Gizonezkoen maskulinotasunaren dekonstrukzio taldea Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillan

Santikurutze Kanpezu – Gizonezkoen maskulinotasunaren dekonstrukzio taldea Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillan

Gizon talde honek gizonen eraispenaren bidez, sexu berdineko pertsonen arteko eta beste sexuarekiko harremanak ahalik eta sexismorik gutxienarekin eratu daitezen bilatu nahi dugu. Gizonok eta emakumeok jaso dugun baldintzapenari iraulia ematean datza, prestakuntza eta sentsibilizazioaren bidez.

Gizonekin erantzukidetasunaren eta indarkeriaren aurrezaintzatik haratago heldu nahi dugu, berauek efektu biderkatzailerako eragileak izan daitezen. Gizontasunaren ezaugarriak maitasuna, zaintza, ekoizpena eta elkarlana dira.

2020ko irailak 24, osteguna 17:30ean, Euskaltegian. 

Dinamizazioa: ON:gizgenero ezberdinen artean erabateko armonian eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat

Irakurri gehiago.

---

ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA

Lautadako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 3012 00 berdintasunalautada@gmail.com www arabakolautada.eus

Agurain - Berdintasunaren aldeko ipuin laburren V. lehiaketa

Agurain - Berdintasunaren aldeko ipuin laburren V. lehiaketa

Lehiaketak helburu bikoitza du: batetik, sormen literarioa sustatzea, sormena eta irudimena bultzatzea, eta, bestetik, herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde. Estereotipatu gabeko eta rol tradizionaletatik urruntzen diren emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko kontakizunak baloratuko ditugu. Kontakizun irabazleek sari bat jasoko dute eta jendaurrean irakurriko dira, azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz. 

Ipuin laburrak aurkezteko epea: 2020ko irailak 1etik urriak 31 arte

Irakurri gehiago.

---
Donemiliaga - Teresa Meana. Hitzaldia "Porque las palabras no se las lleva el viento, lengua y sexismo"

Donemiliaga - Teresa Meana. Hitzaldia "Hitzak ez baititu haizeak eramaten… Gaztelaniaren erabilera ez-sexistak"

Hizkuntza baztertzailea, balio-galtzailea eta emakumeentzako diskriminatzailea erabiltzeak pertsona guztientzat dituen ondorioei buruz hausnartzeko gune bat ireki nahi dugu. Era berean, jarduera horietan parte hartzen dutenei idatzizko eta ahozko hizkeran erabilera sexistak eta androzentrikoak hautematea ahalbidetuko duten tresnak ematea, batetik, eta, bestetik, modu horiek diskriminatzaileak ez diren beste batzuekin ordezkatzea nahi dugu. Era berean, hizkuntzaren erabilera aldatzeko beharraz sentsibilizatzea, berdintasunezko jendarte integratzaile baterantz aurrera egiteko.

2020ko irailak 23, asteazkena, 18:00etan, Donemiliagako Udaletxean.

Hezitzailea: Teresa Meana, Espainiako aktibista feminista, irakaslea eta hizkuntza inklusiboan eta ez-sexistan aditua den filologoa.

Irakurri gehiago.

---
Agurain - "Memoria eraikiz" Ikuskizuna

Agurain - "Memoria eraikiz" Ikuskizuna

MEMORIA ERAIKIZ Mugarik Gabek Hortzmuga Teatroarekin batera martxan jarri duen proposamen artistikoa da, bertan zentzumen esperientzia berezi bat bizitzeko gonbita egiten zaigu. Jakintza-alor anitzetako instalazio artistiko baten laguntzaz, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten zaigu, indarkeria matxistaren biktima jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeren ahots eta kontakizunen bitartez.

2020ko irailak 25, ostirala, 3 emanaldi: 17:00, 18:00 eta 19:00Musika Eskolan, Zapatari Kalea 33, Agurain. 

Mugarik Gaberen eskutik.

Irakurri gehiago.

---
Dulantzi - Aske nahi gara. Indarkeria matxisten aurkako kanpaina diseinatzea

Dulantzi - Aske nahi gara. Indarkeria matxisten aurkako kanpaina diseinatzea

Dulantziko mugimendu feministak bi lantegi gauzatuko ditu Irantzu Lekue artista gasteiztarrarekin, indarkeria matxisten aurkako kanpaina bat diseinatzeko.

2 saioko lantegia: 2020ko irailak 25 eta urriak 2, ostiralak, 18:30ean, Kultur Etxean. 

Dinamizazioa: Irantzu Lekue, artista feminista eta kulturaekintzailea 

Irakurri gehiago.

---

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 60 02 52 berdintasuna@cuadrillariojaalaavesa.com www.riojaalavesa.eus

Oion - Lantegia: Hiri-artea, graffitia eta muralismoa

Oion - Lantegia: Hiri-artea, graffitia eta muralismoa

Hiri-arteari buruzko eduki teorikoak dituen lantegia, mota guztietan: stencil, paste up, brotxa margoa, spray… Eduki horiekin, jarduera honetan parte hartzen dutenen ideiak, gustuak eta helburuak landuko ditugu, praktikaren bidez. Hori guztia elkarlanean egingo da, azken emaitza adostua eta taldearen premiekin bat datorrena lortzeko, betiere berdintasunaren ikuspegitik. Lantegi honen bidez, bi astetan, izena ematen duzuenok eduki plastikoa sortzeko gai izango zarete. Eduki hori herriko hormetan islatu ahal izango duzue, eta bertako eta guztion parte izango da.

2020 irailak 14, astelehena, 18:00 - 20:00 bitartean, en la Skate eta petanka eremuan. 

Hezitzailea Aleksei Lacalle, diziplina anitzeko artista

Irakurri gehiago.

---
Guardia - Lantegia: Berdintasuna kalean, adinekoentzako berdintasunari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko lantegiak

Guardia - Lantegia: Berdintasuna kalean, adinekoentzako berdintasunari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko lantegiak

Lantegi hauekin adineko pertsonen arteko berdintasunezko eta errespetuzko harreman-eredu bat sustatu nahi dugu, emakumeak eta gizonak desberdintasunean berdinak izan gaitezen. Esperientzia eta bizi-ikaskuntzen iturri diren adineko pertsonak aliatu garrantzitsuak izan daitezke haurren artean aldaketarako balioak transmititzeko orduan.

8 saioko lantegia: 2020ko irailak 16, 23 eta 30; urriak 7, 14, 21 eta 28 eta azaroak 4asteazkenak 17:00etatik 19:00etaraGuardiako etxe komunitarioan.

Zuzenduta: Guardiako komunitate etxean bizi direnak

Dinamizazioa: Kuentame Elkartea.

Irakurri gehiago.

---

TREBIÑUKO ENKLABEA

Informazioa jasotzeko eta harremanetan jartzeko

ceas11ac1@diputaciondeburgos.es / info@laiaeskola.eus

Trebiñu - LAIAeskolaren inaugurazioa eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren egoeraren eta Trebiñun dauden bestelako genero-desberdintasunen diagnosiaren emaitzen aurkezpena

Trebiñu - LAIAeskolaren inaugurazioa eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren egoeraren eta Trebiñun dauden bestelako genero-desberdintasunen diagnosiaren emaitzen aurkezpena

 2020-2021 ikasturterako LAIA eskolaren programazioa aurkeztu ondoren, Sortzen aholkularitza-enpresak Trebiñuko enklabeko emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eta beste genero-desberdintasun batzuen egoeraren diagnostikoaren emaitzak azalduko dira, 2019an egindakoa. Era berean, Berdintasunerako Prestakuntza programa ere azalduko da, Emakundek Trebiñuko enklabean duen lankidetzari esker hasiko dena.

2020ko irailak 25, ostirala, 18:30ean, Trebiñoko Konderriko udal bulegoak, ekitaldi-aretoa.

Parte-hartzaileak: 

Nerea MelgosaArabako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren zuzendaria
Izaskun LandaidaEmakundeko zuzendaria
Norma VázquezSortzen aholkularitzaenpresako zuzendaria

Irakurri gehiago.

---
Trebiñu - Lantegia: Gorputz eta emozio bidezko jabekuntza - Biodantza

Trebiñu - Lantegia: Gorputz eta emozio bidezko jabekuntza - Biodantza

Biodanza es una técnica corporal que nos ayuda a conocer y desarrollar nuestro potencial elevando la autoestima, la confianza, la determinación. Crearemos un espacio que facilita la sororidad y una red de apoyo y cocreación basada en el respeto y el cuidado hacia una misma, hacia los demás y hacia la vida.

4 saioko lantegia: 2020ko irailak 29 eta urriak 6, 20 eta 27, astearteak 18:45etik 20:45era, Franco-ko gelan.

Hezitzailea: Laura Urrutia Jiménezpsikologoa eta biodantza bideratzailea.

Irakurri gehiago.

---