2020ko urria

---
---

Deskargatu zure kuadrillaren liburuxka!

• Añana

• Aiaraldea

• Gorbeialdea

• Arabako Lautada

• Kanpezu-Arabako Mendialdea

• Guardia-Arabako Errioxa

• Trebiñuko Enklabea

---
Arabako Kuadrilletako LGTBI+ pertsonen errealitateen inguruko diagnosia egiteko inkesta

Arabako Kuadrilletako LGTBI+ pertsonen errealitateen inguruko diagnosia egiteko inkesta

Galdetegia modu anonimoan egingo da eta Arabako kuadrilletan —Gasteizkoan izan ezik— eta Trebiñuko enklabean bizi diren LGTBI+ pertsonek erantzutea nahi genuke. Zure ikusgaitasuna alde batera utzita, zure iritzia oso garrantzitsua da eta, horregatik, galderak erantzutera gonbidatu nahi zaitugu. Dituzun arazo, behar eta proposamen ezberdinen bitartez, zure bizipenak azaltzea gustatuko litzaiguke. Gure helburua galdetegi hau ahalik eta pertsona kopuru gehiengora heltzea da, …

Galdetegian parte hartzeko sakatu hurrengo link-a:

PARTE HARU

Irakurri gehiago.

---
Coaching eta Lidergoa Lantegia Arabako Kontzejuetako emakumeentzat - 2. IKASTAROA

Coaching eta Lidergoa Lantegia Arabako Kontzejuetako emakumeentzat - 2. IKASTAROA

6 saioko lantegia:

• Azaroak 16, 23 eta 30

• Abenduak 9, 14 eta 21

Ordutegia: 16:00-19:00 bitartean

Irakurri gehiago. 

---

KULTURARTEKO TAILERRAK «ELKARRI LAGUNTZEA»

«Arabako kontzejuek eta Peruko Andeetako mendilerroko komunitate indigenek ezaugarri komun harrigarriak dituzte. «El apoyo Mutuo» dokumentalak haien eguneroko bizitza eta antolatzeko moduak erakutsiko ditu, bereziki emakumeen ikuspuntutik».

• IZARRA: Urriaren 9an 19:00ean

• ASPARRENA: Urriaren 16an 19:00ean

• KANPEZU: Urriaren 18an 18:00ean

• GASTEIZ: Urriaren 23an 19:00ean

• GAUBEA: Urriaren 24an 18:00ean

• ARESPALDITZA: Urriaren 30ean 18:00ean

---

 

Berri onak! Orain, LAIAeskolako solasaldi eta hitzaldietara zuzenean eta online sartu ahal izango gara LAIABirtualan.

---

#LAIABirtuala -n IZANGO DIREN HURRENGO HITZALDIAK

---
#LAIABirtuala - "Made by Women" Zineforuma «LOS CAMPOS DE LA LIBERTAD» filmarekin

#LAIABirtuala - "Made by Women" Zineforuma «LOS CAMPOS DE LA LIBERTAD» filmarekin

2020ko urriak 6, asteartea, 18:30ean

Aurreko 72 orduetan filma ikusi ahal izango dira hemen erraztuko den estekaren bidez. Manuel Iradier Afrikar Elkarteak, zinemak balioak eta sinesmenak transmititzeko dituen indarraz jabetuta, bi film aurkeztuko ditu saio honetan Cine nómadaren eskutik, afrikako zinemaren dokumentazio- eta hedapen-laborategia. Zinema-ziklo txiki honen helburura emakume afrikarra rol sekundarioetatik eta tradizionaletatik rol horren ikuspegi kritikoa izatera pasatzea da, paper independente, arduratsu eta …

Dinamizazioa: Beatriz LealCine Nómada elkarteko ohiko laguntzailea, irakaslea, ikertzailea, artean aditua eta zinemako programatzailea.

Irakurri gehiago.

---
#LAIABirtuala - Hirigintza feminista: Genero irizpideak eguneroko espazioak diseinatu eta planifikatzeko

#LAIABirtuala - Hirigintza feminista: Genero irizpideak eguneroko espazioak diseinatu eta planifikatzeko

2020ko urriak 17, larunbata, 10:00etatik 12:00etara

Nola birpentsatu espazioen diseinua, kudeaketa eta erabilera modu kolektiboan. Berdintasunaren aldeko Arabako Lautadako Eskualdeko Topaketaren barruan.

Adriana Ciocoletto, Blanca Valdivia, Roser Casanovas eta Marta Fonseca Col·lectiu Punt 6-ko partaideak. Kolektibo horrek arkitektura eta hirigintza lantzen ditu generoaren, intersekzionalitatearen, iraunkortasunaren eta parte-hartzearen ikuspegitik.

Irakurri gehiago.

---
#LAIABirtuala - "Made by Women" Zineforuma «NO SOY UNA BRUJA» filmarekin

#LAIABirtuala - "Made by Women" Zineforuma «NO SOY UNA BRUJA» filmarekin

2020ko urriak 20, asteartea, 18:30ean

Aurreko 72 orduetan filma ikusi ahal izango dira hemen erraztuko den estekaren bidez. Manuel Iradier Afrikar Elkarteak, zinemak balioak eta sinesmenak transmititzeko dituen indarraz jabetuta, bi film aurkeztuko ditu saio honetan Cine nómadaren eskutik, afrikako zinemaren dokumentazio- eta hedapen-laborategia. Zinema-ziklo txiki honen helburura emakume afrikarra rol sekundarioetatik eta tradizionaletatik rol horren ikuspegi kritikoa izatera pasatzea da, paper independente, arduratsu eta …

Dinamizazioa: Beatriz Leal, Cine Nómada elkarteko ohiko laguntzailea, irakaslea, ikertzailea, artean aditua eta zinemako programatzailea. 

Irakurri gehiago.

---
#LAIABirtuala - Las luchas de las mujeres en África

#LAIABirtuala - Emakumeen borrokak Afrikan

2020ko urriak 22, osteguna, 18:00etatik 20:00etara

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillarako LAIAEskolaren aurkezpenaren barruan. Hitzaldiaren helburu nagusia emakumeen arteko topagune bat sustatzea da, Afrikako emakumearen egoeratik abiatuta emakumeak aintzat hartzeko balioko duena. Beren borrokak, estrategiak eta lorpenak erakusten dira; beraiek protagonista diren borrokak, baina ikusezin bihurtzen direnak eta beren ahotsak isiltzen dituztenak. 

Hizlaria: Ángela Nzambi, idazlea. Afrikako Literaturen Nazioarteko Saria, errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko Boluntariotza eta Intzidentzia arduraduna

Irakurri gehiago.

---
#LAIABirtuala - Elkarrizketa eta estrategia feministak. Bizitzaren jasangarritasuna pandemiatik birpentsatzea

#LAIABirtuala - Elkarrizketa eta estrategia feministak. Bizitzaren jasangarritasuna pandemiatik birpentsatzea

2020ko urriak 24, larunbata, 12:00 – 13:30 bitartean

Erronka askori aurre egin behar diegu bizi ditugun krisialdi ugariengatik, COVID-19ak krisi horiek areagotu egin ditu. Ekonomia feminista eta ekologistaren ikuspegitik, aspalditik ari gara gai horiek lantzen, eta orain indar handiz ari dira azaleratzen, beharrezkoa den aldaketa ekonomiko, sozial eta kulturalerako. Askotariko ahotsak eta errealitate desberdinetatik, paradigma ekonomikoa aldatzeko beharrari buruzko kontakizun kolektibo bat ehuntzen ari gara, pandemiaren osteko aro berri honetan bidezko eraldaketa ekosozialak artikulatuz. Nola egin aurre erronka berriei? Zer estrategia feministari ekin behar zaio osasun demokratikotik, zainketaren etikatik eta bizitzaren sostenguarekiko erabateko erantzunkidetasunetik?

Carmen Castro Garcíaekonomialari feminista eta ekintzaile soziala. SinGENEROdeDUDAS.org-ren sustatzailea.

Irakurri gehiago.

---

Ez zenituen ikusi iraileko hitzaldi birtualak? EZ KEZKATU!! Beheko esteketan ikus ditzakezu...

---
#LAIABirtuala - Zainketaren aberastasun ikusezina

#LAIABirtuala - Zainketaren aberastasun ikusezina

Arabako Foru Aldundiaren “Pobreziaren feminizazioa: Begirada zabaltzeko diagnostikoa” azterlanaren aurkezpenean, Mendialdean.

Hizlaria: María Ángeles Durán, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Emakumearen Ikerketarako Institutuaren eta “Berdintasunerako politikak” UNESCO Katedraren sortzailea eta zuzendaria.

Ikusi hemen.

---
#LAIABirtuala - #DeskonfinaChallenge

#LAIABirtuala - #DeskonfinaChallenge

Erronka bat izan da gure artean harremanak izatea konfinamenduan, zein deseskaladan, eta jakin nahi genuke nola egon zareten. Nola izan dira zuen harremanak? Mugikorretik, bideo-deiak? Zein indarkeria edo arazo bizi izan dituzue? Zer ikasi ahal izan dugu?. Gai horiei eta beste askori buruz hitz egiteko, konekta zaitez!.

Hizlaria: Ianire Estébanez, psikologo feminista.

Dinamizazioa: Sheila Melcon, Sortzen Aholkularitzako psikologo feminista.

Ikusi hemen.

---
#LAIABirtuala - "Laudiotik Plazara" BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA

#LAIABirtuala - "Laudiotik Plazara" BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA

“Laudiotik Plazara”  Topaketa feministen ziklo birtuala

Hainbat gaiei buruz hitz egingo dugu: Ekonomia, zaintzak, ekologia, tratu onak, arrazakeriaren aurkako borroka, aniztasunaren aberastasuna... krisi garai honetan goiari eusteko eta aurre egiteko gakoen bila.

Dinamizatzailea: Sonia Vargas Benito, kazetaria. 

BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA

Alternatiba politiko, sozial eta ekonomikoak proposatzeko, ezinbestekoa da zainketa-lanak berrantolatzea… ikusezin bihurtuta, baloratu gabe eta gehienbat emakumeek egindakoak direnak.

Yayo Herreroekintzaile ekofeminista eta Ecologistas en Acción taldeko kidea.

Ikusi hemen.

---

Aurrez aurreko jarduerak COVID-19aren aurkako jarduera -protokoloak gomendatutako prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurriak betez egingo dira beti.

---

AÑANAKO KUADRILLA

Añanako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 355 089 igualdad@cuadrilladeanana.es / www.cuadrilladeanana.es

Iruña de Oca - Presentación de la programación de LAIAeskola y IV Encuentro por la Igualdad de la Cuadrilla de Añana

Iruña de Oca - Presentación de la programación de LAIAeskola y IV Encuentro por la Igualdad de la Cuadrilla de Añana

AÑANAKO KUADRILLAKO BERDINTASUNERAKO IV. TOPAKETAren programa -NORMALTASUN BERRIA. EZBERDINTASUN ZAHARRA-

2020ko urriak 24, larunbata, 12:00 - 14:00 bitartean, Iruña Okako gizarte etxean

• LAIAeskolak Añanan 2020-2021 ikasturtearen programazioaren aurkezpenaNerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren zuzendaria

• Hitzaldia Ekonomia feminista. Bizitzaren jasangarritasuna pandemiatik birpentsatzeaCarmen Castro García, ekonomialari feminista eta ekintzaile soziala. SinGENEROdeDUDAS.org-ren sustatzailea

• 12:45 Eztabaida eta gogoetak

• 13:00 Clownclusioak Oihulari Klown-en eskutik: Raquel Imaz eta Isabel Aisa.

Irakurri gehiago.

---
Beranturi - Lantegia: Mugikorra, tableta, Internet, sare sozialak… edozein egoeratan konektatuta egoteko aplikazioak. Animatzen zara?

Beranturi - Lantegia: Mugikorra, tableta, Internet, sare sozialak… edozein egoeratan konektatuta egoteko aplikazioak. Animatzen zara?

Inoiz pentsatu baduzu “mugikorrarekin maneiatu nahi dut, egiten ditudan argazkiak ez galdu, bideokonferentziaz deitu, aplikazio horiek deskargatu nire etxetik online lantegi bat egiteko”. Orain da unea! Jakintza horiek guztiak modu erraz eta praktikoan partekatuko ditugu.

2020ko urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, ostiralak 19:00etatik 20:30etara, eskolak.

Hezitzailea  Leticia de la Torre Aguayokazetaria, komunikatzailea eta prestatzaile teknologikoa. 

Irakurri gehiago.

---
Zuhatzu Kuartango #AñanaFEMprende - Añanako Kuadrillako emakume ekintzaileak

Zuhatzu Kuartango #AñanaFEMprende - Añanako Kuadrillako emakume ekintzaileak

Añanako Kuadrillako emakume ekintzaileen topagune presentziala eta birtuala, elkarren artean sarea ezagutu, babestu eta sor dezaten. Egin bat taldean eta partekatu zure esperientzia

Lehen saioa: 2020ko urriak 5, astelena, 17:30 - 19:30 (hurrengo saioak bertan adostuko dira) Tokia Zuhatzu Kuartangoko Udaletxean + ONLINE

Hiru esperientzia hauek aurkeztuko dira:

• Oihana Santamaría - Jabonería de la Almendra (Santurde)

• Yolanda Sobrón Larrimbe, Gaubeako Turismo Bulegoa eta Torre de los Varona Museoa (Gaubea)

• Idoia Zabaleta, AZALA Sormen Gunea (Lasierra)

Koordinatzailea: Mentxu Ramilo Araujo, politologoa, Doktorea da Politika eta Administrazio Zientzietan, EHUn eta ekintzaile feminista

Irakurri gehiago.

---
Beranturi – Añanako “Ordu Bioleta” Irakurle Klub Feminista

Beranturi – Añanako “Ordu Bioleta” Irakurle Klub Feminista

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

Aurkezpena: 2020ko urriak 5, astelehena, 18:00 - 20:00 bitartean, Beranturiko liburutegian.

Hurrengo saioak: 

• 2020: azaroak 9, abenduak 14

• 2021: urtarrilak 11, otsailak 8,  martxoak 1, apirilak 12

Koordinatzailea: Begoña Etayo EreñaGenero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea

Irakurri gehiago.

---
Iruña Oka - Lantegia: Berdintasunaren aldeko sareak ehuntzea

Iruña Oka - Lantegia: Berdintasunaren aldeko sareak ehuntzea

Elkarrekin ehuntzea, udalerriko hainbat eremu eta adinetako emakumeen artean sinergiak konektatzeko eta sortzeko. Gune honen helburua ehungintzako arteari eta genero-pedagogiari buruzko ikaskuntza, hausnarketa eta autoezagutzarako lekua izatea da.

2020ko urriak 7, 14, 21, eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25ostiralak, 18:00 19:30 bitartean, Langraiz Okako zentro soziokulturalean.

Artileak eta orratzak: Mariluz Elvira, ehule aditua

Genero-gogoetak: Leticia de la Torre, kazetaria

Irakurri gehiago.

---
Ribabellosa - Antzerkia Kancaneo "+D2 IMPRO"

Ribabellosa - Antzerkia Kancaneo "+D2 IMPRO"

Ikuskizun paregabea eta errepikaezina topaketa bakoitzean. Umorez hausnartzeko gonbidapena. Umore osasuntsua, inklusiboa eta beti ikuspegi feminista eta sozialetik. Impro “Long Form” formatu berri bat, non abiapuntua beti publikoak erabakitzen duen, eta iristea beti da ziurgabetasun zoragarria.

2020ko urriak 11, igandea, 18:30ean, Ribabellosako gizarte etxean. 

Irakurri gehiago.

---
Ribabellosa - Lantegia: Jendaurrean hitz egiteko teknikak

Ribabellosa - Lantegia: Jendaurrean hitz egiteko teknikak

Ikasturtean zehar, komunikazio-prozesua zertan datzan ikusiko dugu, gure beldurrak eta komunikazioan esku hartzen duten elementuak zeintzuk diren identifikatuko ditugu, eta, ezagutu eta trebatu ondoren, jendaurrean hitz egiteko zailtasunak gainditzen lagunduko diguten teknikak ikasiko ditugu, aretoa eta zer egoeratan gauden kontuan hartuta. 

5 saioko lantegia: 2020ko urriak 16, 23 eta 30; azaroak 6 eta 13, ostiralak 17:30etik 20:30era, Ribabellosako gizarte etxean. 

Hezitzailea: Miriam Ocio Saenz de Buruagapsikologoa komunikazioan eta generoan aditua

Irakurri gehiago.

---
Kuartango - Lantegia: Rock-a eta feminismoa

Kuartango - Lantegia: Rock-a eta feminismoa

Rocka gustatzen zaizu? Neska rockeroak ezagutu nahi dituzu? Zatoz dibertitzera! Rockaren historiaren zehar ibilbide bat egingo dugu, musika ospetsuak eta beste batzuk ezagutzera emanez. Estereotipoak eraitsiko ditugu, emakumeak oso esparru maskulinizatuan ikusiko ditugu, erreferenteak erakutsiko ditugu eta jabekuntza, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatuko ditugu.

2020ko urriak 17, larunbata, Kuartangoko udaletxeko aretoan

• Lantegia: 17:00etatik 20:00etara

• DJ: 20:00etatik 21:00etara Lekua Kuartangoko udaletxeko 

Hezitzailea: Dorleta Martinez de Aramaiona- DJ Rata Joneskazetaria, artearen historialaria eta kultura-ekintzailea 

Irakurri gehiago.

---
Kuartango - Emakumeen lidergoa eta ekimena landa-ingurunean. Ikaskuntza praktikoak partekatzen

Kuartango - Emakumeen lidergoa eta ekimena landa-ingurunean. Ikaskuntza praktikoak partekatzen

- Bizipenen asteburua- #AñanaFEMprende -

Añanako Kuadrillako emakume ekintzaileak

Landa-ingurunean bizi diren emakumeak gero eta ikusgarriagoak dira, elkarteetan eta sareetan antolatuta daude, eta erabakiak hartzeko guneetan parte hartzen dute,  haien herrietako bizitzarekin, negozioen garapenarekin eta garapen pertsonalarekin lotuta.

2020ko urriak 17 eta 18, Kuartangoko udaletxean

• larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

• igandea 10:00etatik 14:00etara

Hezitzailea: Miriam Ocio Saenz de Buruagapsikologoa, komunikazioan eta generoan aditua

Irakurri gehiago.

---
Iruña Oka - Antzerkia: “Anarkia relacional”

Iruña Oka - Antzerkia: “Anarkia relacional”

Beste garai bateko bi emakume, artisau-opiletan adituak, betikoak, bizitza osokoak, nahasirik? Joaten dira ‘PURO BOLLO’ Zinemaldira, haien artearen erakustaldi bat egitera, opilak.

Hara iritsitakoan, LGTBI+ terminologia batean murgilduko dira, ulertu nahi duten terminologia batean, baina apur bat lekuz kanpo harrapatu ditu. Gustura sentitzen dira gazteek pikutik ateratzen zaiena egiten duten espazio libertario honetan.

2020ko urriak 24, larunbata, 19:30ean, Langraiz Okako gizarte etxean.

Dinamizazioa Mila Espiga eta Belén Cruzantzezleak

Irakurri gehiago.

---
Lantaron - Elkarlaneko murala indarkeria matxistaren aurka

Lantaron - Elkarlaneko murala indarkeria matxistaren aurka

Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, zirriborroa diseinatuz Lantarongo kiroldegiaren barruko horman gure murala elkarlanean margotuz. 

Murala egitea: 2020ko urria

Dinamizazioa: Verónica Werckmeisterartista eta muralista

Irakurri gehiago.

---

AIARAKO KUADRILLA

Aiarako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

686 587 889 cayala.miren@ayto.araba.eus

LAIAeskola Aiaraldea 2020-2021 ikasturtearen aurkezpenerako prentsaurrekoa

LAIAeskola Aiaraldea 2020-2021 ikasturtearen aurkezpenerako prentsaurrekoa

Irailak 15ean, Arespalditzan aurkeztu da Laia Eskola Aiaraldean ikasturtea, emakumeen eta berdintasunerako Arabako Eskola. Bertan egon dira Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña, Aiarako Kuadrilla eta Aldundiko ordezkariak. Izan ere elkarrekin prestatu dute urteko programazioa, indarrak batu eta desberdintasunari erantzun bateratua emateko. Ikasturtearen liburuxka buzoneatu egingo da, eta bertan dator informazio guztia. Animatu eta parte hartu Laia …

Irakurri gehiago.

---
Amurrio - Amurrioko emakumeen memoria berreskuratzeko topaketa

Amurrio - Amurrioko emakumeen memoria berreskuratzeko topaketa

Se propone trabajar la memoria de las mujeres de Amurrio junto con las participantes y poner en común sus vidas e historias, plasmando el proceso en una acción fotográfica. 

2020ko urriak 2, ostirala, 17:30 - 20:00 bitartean, Amurrioko Kultur Etxean:

Dinamizazioa: Silvia Ayerra Muruzabal, argazkilaria eta artista plastiko feminista.

Irakurri gehiago. 

---
Okondo - Amentzako kafea

Okondo - Amentzako kafea

Aurkezpenaren helburua Amentzako Kafean parte hartzera animatzea da, ama idealaren inguruko mitoak, rolak eta sinesmenak zalantzan jarri eta amatasun justuagoa proposatzeko, zaintzak gehiago eta hobeto banatuz.

2020ko urriak 2, 18:00etan, Okondoko Kultur Etxean.

Hezitzailea Silvia Allende Eslava, psikologa eta komunikazioan aditua 

Irakurri gehiago. 

---
Amurrio - Autodefentsa Feminista

Amurrio - Autodefentsa Feminista

Emakume askorentzat, erasoei aurre egiten ikastea zaila da. Autoestimua eta autodefentsa fisikoko eta psikologikoko teknika da, jabekuntzarako bidean dagoena.

2020ko urriak 3, larunbata 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 19:00 bitartean, Amurrio Kultura Etxean.

Hezitzailea: Maitena Monroy, fisioterapeuta eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aditua 

Irakurri gehiago.

---
ONLINE - Hilekoari buruzko topaketa

ONLINE - Hilekoari buruzko topaketa

Babestuta egoteko eta epairik gabeko lekua izango da. Bertan, irakasleak, bere esperientzia adierazteaz gain, praktikoak diren zenbait tresna partekatuko ditu parte hartzaileekin, hau guztia, norberaren auto behaketa propioaren bitartez, ikuspuntu zikliko honetatik hasteko. Zalantzak eta galderak egiteko tartea ere egongo da, prozesuan konparaezina baita norberaren bizipen pertsonala.

2020ko urriak 14, asteazkena, 19:00 - 21:00 bitartean, ONLINE JITSI plataforman.  

Hezitzailea: Enara Iruretagoiena, autodidakta eta ‘Viviendo en cíclico’ proiektuaren sustatzailea

Irakurri gehiago.

---
Amurrio - Club de Lectura Feminista "La hora violeta" de Aiaraldea

Amurrio - "Ordu bioleta" Irakurle-Klub Feminista Aiaraldean

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

AURKEZPENA: 2020ko urriak 14, asteazkena, 18:00 - 20:00 bitartean, Amurrio Kultura Etxean.

HURRENGO SAIOAK hileko bigarren asteazkenean, ordu berean.

Koordinatzailea: Begoña Etayo Ereña, genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea

Irakurri gehiago.

---
ONLINE - Elikadura zaintzen ekofeminismotik

ONLINE - Elikadura zaintzen ekofeminismotik

LANDA EREMUKO EMAKUMEEN EGUNA

Alternatibak eraikitzen trintxeretatik: kontsumo kritikoa, arduratsua eta eraldatzailea, ikuspegi feministatik. Errealitatea eraldatzeko tresna. 

2020ko urriak 15, osteguna, 17:00 - 18:00 bitartean 

ONLINE ZOOM plataforman https://zoom.us/j/97269795768 

Hizlaria: Amaia Cartio, Lurbeko eta Etxalde

Koordinatzailea: SETEM Hego Haizea

Irakurri gehiago.

---
Amurrio - Afrikako emakumeen zikloa. Hitzaldia. Ángela Nzambi: Emakumeen borrokak Afrikan

Amurrio - Afrikako emakumeen zikloa. Hitzaldia. Ángela Nzambi: Emakumeen borrokak Afrikan

Ziklo honen helburua emakume horien eta haien borroken historian sakontzea da: proposamenak, estrategiak, borrokak, praktikak, Black Feminismoa, feminismo post-koloniala, Feminismoa Afrikan eta emakume arrazializatuen agenda gure herrietan

2020ko urriak 23, ostirala, 18:00 - 20:00 bitartean, Amurrio Kultura Etxean.

Hizlaria: Ángela Nzambi, emakume beltz, afrikar eta ekintzailea, aditua boluntaritzan, sentsibilizazio tailerretan, talde-komunikazioen espazioak dinamizatzen, jendarte aktibismoan

Irakurri gehiago.

---
Amurrio - Afrikako emakumeen zikloa. Lantegia: Feminismoa beltza

Amurrio - Afrikako emakumeen zikloa. Lantegia: Feminismoa beltza

Ziklo honen helburua emakume horien eta haien borroken historian sakontzea da: proposamenak, estrategiak, borrokak, praktikak, Black Feminismoa, feminismo post-koloniala, Feminismoa Afrikan eta emakume arrazializatuen agenda gure herrietan

2020ko urriak 24, larunbata, 11:00 - 13:00 bitartean, Amurrio Kultura Etxean.

Hizlaria: Jeanne-Rolande Dacougna Minkette, ekintzaile feminista, ikerlaria eta formatzailea feminismoetan

Irakurri gehiago.

---
Orozko - Autodefentsa Feminista

Orozko - Autodefentsa Feminista

Emakume askorentzat, erasoei aurre egiten ikastea zaila da. Autoestimua eta autodefentsa fisikoko eta psikologikoko teknika da, jabekuntzarako bidean dagoena.

11 – 16 urteko neskei zuzendua

2020ko urriak 31larunbata, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00 bitartean, Orozkoko Gaztetxokoan. 

Hezitzailea: Maitena Monroyfisioterapeuta eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aditua

Irakurri gehiago.

---

Aiaraldea - Emakumeen jabekuntza teknologikoa. Taller praktikoa, era birtualean konektatzen ikasteko

2020ko urrian, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondon. 

Informazio gehiago eta izen-emateak:

• Aiaraldeko emakume elkarteak

• Aiarako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

• 686 58 78 89

• cayala.miren@ayto.araba.eus

---

KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 40 54 24 berdintasuna@arabakomendialdea.eus / www.montanaalavesa.com

Mendialdea - Lantegia: Zahartze aktiboa ahalduntzeko tresna gisa

Mendialdea - Lantegia: Zahartze aktiboa ahalduntzeko tresna gisa

Taller en el que podremos encontrarnos y compartir nuestras trayectorias vitales personales, pero al mismo tiempo, colectivas. Trabajando el autocuidado y la autoestima, construiremos un espacio de descubrimiento personal y colectivo, tejiendo redes de solidaridad.

Pondremos de manifiesto y reflexionaremos las diferencias y similitudes que tienen las mujeres mayores y los hombres en este proceso de envejecimiento.

2020ko urriak 6, 13, 20 eta 27astearteak 16:00etatik 19:00etara

• 2020ko urriak 6 eta 20 Santikurutze Kanpzeuko Erretiratuen Aretoan

• 2020ko urriak 13 eta 27 Maeztuko zentro soziokulturalean

Inma Merinonorberaren eta taldearen emozioak kudeatzeko hezitzailea

Irakurri gehiago.

---
Santikurutze Kanpezu - Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillako emakumeen ahalduntze-taldea

Santikurutze Kanpezu - Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillako emakumeen ahalduntze-taldea

Emakumeen talde honek emakumezkoen ahalduntzearen bidez, sexu berdineko pertsonen arteko eta beste sexuarekiko harremanak ahalik eta sexismorik gutxienarekin eratu daitezen bilatu nahi dugu. Norberarekiko eta beste pertsonekiko harremanak zintzotasunetik eta patriarkatuaren eraginetatik kanpotik eraikitzera heltzea da helburu nagusia...

2020ko urriak 9, ostirala 17:30 – 19:30Santikurutze Kanpezuko Euskaltegian.

Dinamizazioa: ON:giz genero ezberdinen artean erabateko armonian eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat 

Irakurri gehiago.

---
Santikurutze Kanpezu - Mendialdeko Irakurle-Klub feminista euskaraz

Santikurutze Kanpezu - Mendialdeko Irakurle-Klub feminista euskaraz

Nos reuniremos una vez al mes para compartir las lecturas y, además, lo haremos de forma rotativa entre los pueblos de la zona. Comenzaremos en un pueblo y, dependiendo de las mujeres que os apuntéis al club, iremos haciendo las siguientes sesiones en diferentes pueblos de la Cuadrilla. También es una forma de conocernos y acercarnos más en torno a la literatura en euskera

Hileko lantegia:

AURKEZPENA: 2020ko uriaren 15anosteguna, 17:30 eta 19:30 bitartean, Santikurutze Kanpezuko Kultur Etxean.

HURRENGO SAIOAK: hileko 3. ostegunetan ordu berdinean, herri desberdinetan, izena ematen duten emakumeen arabera.

Koordinatzailea: Ainhoa Aldazábal Gallasteguieuskal filologoa, literatura feministan aditua eta Skolastika taldeko kidea

Irakurri gehiago.

---
Alda - Lantegia: Biobarrea

Alda - Lantegia: Biobarrea

Umoreak besteekin toleranteagoak izaten irakasten digu, eta, aldi berean, geure buruaz eta bizitzaz oro har barre egiteko gaitasuna ematen; izan ere, barreak inguruabarren aurreko jarrera baikorra, onarpena, ulermena eta poza pizten dizkigu. Bestalde, jarraibide mentalak eraldatzen laguntzen digu, tentsioak desblokeatzen ditu, eta norberaren dohain bereziak indartzen ditu.

2020ko urriak 16 eta 17Haranako Udaletxean.

• ostirala 17:00 – 21:00

• larunbata 10:00 – 14:00

Kancaneo Teatroren eskutik

Irakurri gehiago. 

---
Santa Cruz de Campezo – Gizonezkoen maskulinotasunaren dekonstrukzio taldea Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillan

Santikurutze Kanpezu – Gizonezkoen maskulinotasunaren dekonstrukzio taldea Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillan

Gizon talde honek gizonen eraispenaren bidez, sexu berdineko pertsonen arteko eta beste sexuarekiko harremanak ahalik eta sexismorik gutxienarekin eratu daitezen bilatu nahi dugu. Gizonok eta emakumeok jaso dugun baldintzapenari iraulia ematean datza, prestakuntza eta sentsibilizazioaren bidez...

2020ko urriak 20asteartea, 18:00 - 20:00, Euskaltegian. 

Dinamizazioa: ON:gizgenero ezberdinen artean erabateko armonian eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat

Irakurri gehiago.

---
Mendialdea - "Ordu bioleta" irakurle klub feminista

Mendialdea - "Ordu bioleta" irakurle klub feminista

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

Aurkezpena: 2020ko urriak 22, osteguna, 18:00 – 20:00 bitarteanMaeztuko zentro soziokulturalean

Hurrengo saioak hileko laugarren ostegunean, ordu berean

Koordinatzailea: Begoña Etayo Ereña, genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea

Irakurri gehiago. 

---
Arraia Maeztu - Tailerra: Ondo zaintzen eta maitatzen ikasten, zainketa eredu berriak

Arraia Maeztu - Tailerra: Ondo zaintzen eta maitatzen ikasten, zainketa eredu berriak

DATA BERRIAK!!

Tailer honen bidez, emakumeek beren bizi-kalitatea hobetzeko aukera izango dute, beren garapen pertsonala sustatuz. Behar emozionalekin konektatu ahal izatea, hobeto ulertzeko zaintza-lanean batzuetan zergatik sentitzen naizen gaizki. Sentimendu desatseginak aldatzen joatea, geure burua zaintzen eta hobeto sentitzen ikastea. Une honetan arreta jartzea eta hau garatzea.

4 saioko lantegia: 2020ko urriak 23, 24, 30 eta 31Arraia-Maeztuko Zentro Soziokulturalean.

• ostiralak 17:30 - 20:30 bitartean

• larunbatak 10:00 - 13:00 bitartean

Hezitzailea: Kontxi Lopez Soria, gizarte langilea, sexologoa eta berrelkartze-terapian prestatutako profesionala

Irakurri gehiago.

---
Lagran - Lantegia: Feminismoa ez-feministentzat

Lagran - Lantegia: Feminismoa ez-feministentzat

Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna egiteke dagoela uste duzu, baina feminismo terminoa ez duzu gustuko?, feminista gisa identifikatzeak traba egiten dizu?, feministak erradikalak eta gizonen aurkakoak direla uste duzu? Zalantza horiek zure buruari eragiten badiote, eman izena tailer honetan. Feminismoarekin lotutako estereotipoak desegingo ditugu, eta feminismoak askotarikoak direla ikasiko dugu.

2020ko urriak 24 eta 31larunbatak, 10:00 - 14:00 bitartean, Lagrango erabilera anitzeko gelan.

Hezitzailea: María Castejón Leorza, historialaria. Emakumeen Historian eta komunikabideetan indentitateen irudikapenetan …

Irakurri gehiago.

---

Mendialdea - Mendiandreak batukada feminista

Musikaren, danborren soinuaren eta gorputz adierazpenaren bidez ahaldundu nahi bazara, jarri zaitez harremanetan Mendialdeko Mendiandreak batukada feministarekin perkusioaren bidezko jabekuntza proiektu honetara batzeko eta sortuz joan den adierazpen, sorkuntza eta hausnarketa espazio honetan parte hartzeko.

Entseguak hileko bigarren larunbatean dira 11:30etik 13:30era eta hileko laugarren igandeetan 17:30etik 19:30era, 2020ko urritik aurrera, Maeztuko zentro soziokulturala.

Dinamizazioa: Mendiandreak

Informazio gehiago eta izen-emateak:

945 40 54 24 / berdintasuna@arabakomendialdea.eus

---

GORBEIALDEKO KUADRILLA

Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua Zk. 945 43 01 67 berdintasuna@gorbeialdea.eus www.gorbeialdekokuadrilla.eus

Zuia - LAIAeskolaren aurkezpena eta LGTBI diagnostikoa Araban

Zuia - LAIAeskolaren aurkezpena eta LGTBI diagnostikoa Araban

LGTBI+ pertsonek beren orientazio edo identitate sexualaren ondorioz urratutako eskubideak dituzte?, Arabako gainerako herritarrek baino eskubide gutxiago dituzte LGTBI+ izateagatik?, zein dira beren indarkeria- -errealitateak?, zer premia dituzte edo adierazten dituzte?, zer ahultasun dituzte, oro har eta bereziki, beren testuinguruen, bizi-egoeren, gizarte-egoeren eta abarren arabera? galdera hauek eta beste asko oraindik erantzun gabe daude.

2020ko urriak 9, ostirala, 18:00etan, Zuiako Udaletxeko ekitaldi aretoan. 

PARTE-HATZAILEAK:

• Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria

• Lala Mujika, ALDARTE, gay, lesbiana eta trans arreta zentroko eta askatasun sexualen ikasketa eta dokumentazio zentroko zuzendaria

Irakurri gehiago.

---
Aramaio - Gorbeilaldeko Irakurle-Klub feminista euskaraz

Aramaio - Gorbeilaldeko Irakurle-Klub feminista euskaraz

Literatura ona partekatu eta gozatuko dugu, eta bide batez, feminismoaren historia ezagutzeko begirada zabaldu. Izan ere, eleberriek eta iritzi artikuluek inspirazioa eta pentsamendua pizten digute jabekuntzarako bidean, literaturan adituek koordinatzen dituztenean.

AURKEZPENA: 2020ko urriaren 19an izango da, astelehena, 18:00 eta 21:00 bitartean, Aramaioko kultur Etxean.

SAIOAK HILABETERO: hileko 2. astelehenetan, ordu berdinean. 

Koordinatzailea: Ainhoa Aldazábal Gallastegui, euskal filologoa, literatura feministan aditua eta Skolastika taldeko kidea.

Irakurri gehiago.

---
Zuia - Gorbeialdeko “Ordu Bioleta” Irakurle Klub Feminista gaztelaniaz

Zuia - Gorbeialdeko “Ordu Bioleta” Irakurle Klub Feminista gaztelaniaz

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

AURKEZPENA: 2020ko urriak 26, astelehena, 18:00 – 20:00 bitarteanZuiako Udaletxean.

Hurrengo saioak hileko laugarren astelehenean, ordu berean

Koordinatzailea: Begoña Etayo Ereña, genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea 

Irakurri gehiago. 

---

ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA

Lautadako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 3012 00 berdintasunalautada@gmail.com www arabakolautada.eus

Burgelu - LAIAeskolaren programaren aurkezpena eta Arabako Lautadako Berdintasunaren aldeko XXIII Topaketa: Hirigintza genero ikuspegi intersekzionalarekin

Burgelu - LAIAeskolaren programaren aurkezpena eta Arabako Lautadako Berdintasunaren aldeko XXIII Topaketa: Hirigintza genero ikuspegi intersekzionalarekin

Topaketa honetan, genero-ikuspegia duten hirigintzako esperientzietan sakonduko dugu, emakumeek gure hirigintza-espazioaren eraikitzaile gisa duten eginkizuna ikusaraziz. Hori guztia parte-hartze prozesu komunitario baten bidez egingo da, espazioen diseinua, kudeaketa eta erabilera modu kolektiboan birpentsatzeko.

2020ko urriak 17, larunbata, Burgeluko Landederra kiroldegian.

Jardunaldiaren egitaraua:
10:00 – 10:15:

• Udaletxera ongietorria eta bertaratutakoen aurkezpena: Nati López de Munaín, Burgeluko alkatea.

• LAIAeskolaren aurkezpena: Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren zuzendaria.

• Lanaldiaren aurkezpenaRuben Ruiz de Eguino, Kuadrillako presidentea.

• Col·lectiu Punt 6-en aurkezpenaArabako Lautadako emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Kontseilua

10:15 – 12:00:

• Hirigintza feminista: genero-irizpideak eguneroko espazioen diseinuan eta planifikazioanBlanca Valdivia, hiri-soziologoaa eta Adriana Ciocoletto, arkitektoa eta hirigileak, Col·lectiu Punt 6

• Hirigintza feminista baterako praktikak eta esperientziakRoser Casanoves eta Marta Fonseca, arkitektoak eta hirigileak, Col·lectiu Punt 6

12:00 – 12:30: Atsedena

12:30 – 13:00: “Hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko gida. Arabako Foru Aldundia”ren aurkezpena

13:00 – 14.30: Aldibereko lantegi tematikoak: nola aplika dezakegu genero-ikuspegia hirigintzaren eta hiri- eta lurralde-plangintzaren eremu ezberdinetan? Lan egiteko talde banaketa: Mugikortasuna / Eremu publikoak / Ekipamenduak / Etxebizitza

14.30 – 15:00Lantegien ondorioak

15:00  Lehen zatiaren amaiera

17:00 – 19:00Paseoak eguneroko eremuetan generoaren ikuspegitik

Irakurri gehiago.

Burgelu - Paseoak eguneroko eremuetan generoaren ikuspegitik

Burgelu - Paseoak eguneroko eremuetan generoaren ikuspegitik

LAIAeskolaren programaren aurkezpena eta Arabako Lautadako Berdintasunaren aldeko XXIII Topaketa: Hirigintza genero ikuspegi intersekzionalarekin

Ibilbidean lan egiteko 7 mugarri proposatu dira:

  1. Landederra kiroldegia
  2. Komunitate baratzea
  3. Helduen egoitza
  4. Garbitegia
  5. Udal zaharra eta bolatokia
  6. Udal berria eta ARGIA elkartearen egoitza
  7. Landederra kiroldegia eta kanpaiak

Irakurri gehiago.

---
Agurain - Berdintasunaren aldeko ipuin laburren V. lehiaketa

Agurain - Berdintasunaren aldeko ipuin laburren V. lehiaketa

Lehiaketak helburu bikoitza du: batetik, sormen literarioa sustatzea, sormena eta irudimena bultzatzea, eta, bestetik, herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde. Estereotipatu gabeko eta rol tradizionaletatik urruntzen diren emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko kontakizunak baloratuko ditugu. Kontakizun irabazleek sari bat jasoko dute eta jendaurrean irakurriko dira, azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz. 

Ipuin laburrak aurkezteko epea: 2020ko irailak 1etik urriak 31 arte

Irakurri gehiago.

---
Dulantzi - Aske nahi gara. Indarkeria matxisten aurkako kanpaina diseinatzea

Dulantzi - Aske nahi gara. Indarkeria matxisten aurkako kanpaina diseinatzea

Dulantziko mugimendu feministak bi lantegi gauzatuko ditu Irantzu Lekue artista gasteiztarrarekin, indarkeria matxisten aurkako kanpaina bat diseinatzeko.

2020ko urriak 2, ostiralak, 18:30ean, Kultur Etxean. 

Dinamizazioa: Irantzu Lekue, artista feminista eta kulturaekintzailea 

Irakurri gehiago.

---
Burgelu - Lantegia: Autodefentsa Feminista

Burgelu - Lantegia: Autodefentsa Feminista

Autodefentsa Feminista jarrera matxistak identifikatu eta haiei aurre egiteko tresna bat dira. Defentsa pertsonala baino askoz gehiago dira. Eraso egoeretan emakume gisa bizitako esperientziak partekatzeko espazioak dira, elkarri entzuteko eta beldur eta emozioei buruz hitz egiteko, bizi izandako lantzeko eta jabekuntzaren bidez indarkeriari aurre egiteko estrategiez eta teknikez horni gaitezen. 

2020ko urriak 3larunbata, 09:00etatik 12:30etara eta 13:30etatik 16:30etara, Burgeluko udaletxean. 

12:30 eta 13:30 bitartean, pikoteoa 

Irakurri gehiago.

---
Agurain - Lantegia: Feminismoak krisi garaian. Soluzioak baino ez ditugu bistaratzen!

Agurain - Lantegia: Feminismoak krisi garaian. Soluzioak baino ez ditugu bistaratzen!

Mugimendu feministak indartzen jarraitzen du hetero patriarkatuari, androzentrismoari, neoliberalismoari, arrazakeriari, zibilizazio-krisiari eta emakumeen, lesbianen eta transen zapalkuntza eta bazterkeria modu anitzei esker, maila lokalean eta globalean. Baita kritikari eta hausnarketari esker ere, mugimenduaren beraren barruan. Elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko, eztabaidatzeko eta jarduteko gune bat!

2020ko urriak 15osteguna, 18:30ean, Zabalarte aretoan. 

Hezitzailea: Gladys Giraldo, ekintzaile feminista internazionalista 

Irakurri gehiago. 

---
Arabako Lautada - “Ordu Bioleta” Irakurle-Klub Feminista

Arabako Lautada - “Ordu Bioleta” Irakurle-Klub Feminista

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

Aurkezpena: 2020ko urriak 19, astelehena, 18:00 – 20:00 bitarteanAguraingo udaletxeko Manu Yanke salan

Hurrengo saioak:

• 2020: azaroak 16, abenduak 21

• 2021: urtarrilak 18, otsailak 15martxoak 15, apirilak 19

Koordinatzailea: Begoña Etayo Ereña, genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea

Irakurri gehiago.

---
Ozaeta - Lantegia: Barre egin zure buruarekin, zure pailazoarekin

Ozaeta - Lantegia: Barre egin zure buruarekin, zure pailazoarekin

Zure umorea sustatu nahi duzu? Zeure alde jostagarria, eroa, xaloa eta kartsua ezagutu nahi duzu? Esperientzia liluragarri bat bizi nahi duzu? Zeure pertsonaiarik onena ezagutu nahi duzu? Zugandik onena atera nahi duzu: barne-bulkada, sentiberatasuna, konplizitatea?
Hau da zure ikastaroa… Barre egin! 

2020ko urriak 22, osteguna, 10:00 - 14:00 bitartean, Barrundiako Udaletxean. 

Hezitzailea: Bea Larrañaga, Intujai Teatro

Irakurri gehiago. 

---
Burgelu - Lantegia: Hizkuntzaren erabilera ez-sexistak familian

Burgelu - Lantegia: Hizkuntzaren erabilera ez-sexistak familian

Jarduera hau bi zatitan banatzen da. Lehenengo zatian, familiek hartuko dute parte. Hizkuntza eta istorioak jorratzeko modua hartuko dira kontuan, hain bortitzak ez izateko, paper eta rol sexistak kenduz. Lehentasuna emango zaio txikien taldeari parte har dezan. Horrela, oso ondo etorriko zaigu gerora familiak harritu dituen horri buruz hausnartzea.

Bigarren zatian, helduekin bakarrik egingo da lana. Ipuinak aldatzeko esperientziatik abiatuko gara…

2020ko urriak 22, osteguna, 18:15 - 19:15, bitartean Landederra kiroldegiko bilera gela

Hezitzailea: Maite Ortega Zubikarai, ALARA

Irakurri gehiago. 

---
Araia - Lantegia: Non daude zapalketak eta pribilegioak? Gazteen kolektibotik begirada bat

Araia - Lantegia: Non daude zapalketak eta pribilegioak? Gazteen kolektibotik begirada bat

Lantegi hau bertako eta migratzaile/arrazializatutako gazteei zuzenduta dago. Metodologia ludikoen eta parte hartzeko metodologien bidez pentsamendu feminista antirrazistaren eta dekolonistaren pedagogiara hurbiltzen saiatuko gara, elkarrekin eraiki ahal izateko elementuak eta baliabideak, eguneroko bizitzan opresioak nola mantentzen, adierazten eta gauzatzen diren identifikatzeko, eta, hartara, pentsamendua sortu eta afinatzen duten zenbait tresna kritiko izateko

2020ko urriak 23, ostirala, 18:00etan bitartean, Araiako Aintzinako Kontzeju gelan. 

Hezitzailea: Susana Leyton Camardelli, ssoziologoa, aktibista feminista 

Irakurri gehiago.

---
Azilu - Lantegia: Menopausia: nire barrenak entzunez

Azilu - Lantegia: Menopausia: nire barrenak entzunez

Klimaterioa menopausia aurreko eta osteko urteetan ematen den iragate garaia da eta estrogenoen ekoizpenean ematen diren aldaketei loturik dago. Aldaketa hauek maila fisikoan zein emozionalean adieraziko dira. Hauek ezagutu eta gure bizipen eta harremanetan duten eraginaz ohartzeak, gutako bakoitzak garai hau modu positibo eta asegarrian bizitzea baimenduko du.

2020ko urriak 27, asteartea, 17:00 - 19:00 bitartean, Aziluko Lanturri gizarte etxea

Hezitzailea: Maider García de Vicuña, EMAIZE, Sexologia Zentroa

Irakurri gehiago.

---

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

945 60 02 52 berdintasuna@cuadrillariojaalaavesa.com www.riojaalavesa.eus

Oion - LAIAeskolaren aurkezpena eta Ángela Nzambirekin solasean: “Emakumeen borrokak afrikan"

Oion - LAIAeskolaren aurkezpena eta Ángela Nzambirekin solasean: “Emakumeen borrokak afrikan"

Hitzaldiaren helburu nagusia emakumeen arteko topagune bat sustatzea da, Afrikako emakumeen egoeratik abiatuta emakumeak aintzat hartzeko balioko duena. Beren borrokak, estrategiak eta lorpenak erakusten dira; beraiek protagonista diren borrokak, baina ikusezin bihurtzen direnak eta beren ahotsak isiltzen dituztenak. Gainerako emakumeentzat eredugarriak izan daitezkeen estrategiak eta lorpenak, emakume izateko moduak, oro har aipatzen ez direnak. 

2020ko urriak 22osteguna 18:00etatik 20:00etara, Bazterra Aretoan. 

Hizlaria: Ángela Nzambiidazlea. Afrikako Literaturen Nazioarteko Saria, errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko Boluntariotza eta Intzidentzia arduraduna.

Irakurri gehiago. 

---
Eskuernaga - Lantegia: Zaindu, elkar-zainduz

Eskuernaga - Lantegia: Zaindu, elkar-zainduz

Gure burua zaintzeko moduari buruzko hausnarketa sustatzea bilatuko dugu. Nork bere burua zaintzeko leku bat eraikiko dugu, sentimendu desatseginak eraldatzen joateko, geure burua zaintzen eta hobeto sentitzen ikasteko, eta gu gehiago maitatzeko.

2020ko urriak 2 eta 9ostiralak, 16:00 - 20:00 bitartean, Eskuernagako Udaletxeko areto nagusian. 

Hezitzailea: Kontxi López Soriagizarte langilea eta sexologoa Berrelkarketa terapian prestatutako profesionala

Irakurri gehiago. 

---
Lapuebla de Labarca - Bilera: Arabako Errioxako Berdintasun Foroa

Lapuebla de Labarca - Bilera: Arabako Errioxako Berdintasun Foroa

Azaroaren 25era begira, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

2020ko urriaren 6an, asteartean, 18:00etatik 20:00etara, Lapuebla de Labarcako Udalaren etxabeetan.

Irakurri gehiago. 

---
Lapuebla Labarka- Lantegia Biobarrea - Kancaneo

Lapuebla Labarka- Lantegia Biobarrea - Kancaneo

Jolasteko, bihotzetik hitz egiteko, gozatzeko, sormenari ateak irekitzeko eta bat-batekoak izateko esplorazio-gunea da. Gorputz-adierazpeneko teknikak, jolasak, dantza, arnasketa kontzientea, masajea, erlaxazioa eta meditazioa konbinatuko ditugu.

2020ko urriaren 9a eta 10aUdaletxe behealdean

• ostirala 17:00etatik 21:00etara

• larunbata 10:00etatik 14:00etara

Hezitzailea: Elba Ruiz Morales, diziplina anitzeko artista, kale antzerkia, animazioa, performanceak, ospitaleko pailaza, risoterapia irakaslea. Kancaneo Teatro

Irakurri gehiago. 

---
Guardia - Guardia Arabako Errioxako "Ordu bioleta" irakurle-klub feminista

Guardia - Guardia Arabako Errioxako "Ordu bioleta" irakurle-klub feminista

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

AURKEZPENA: 2020ko urriaren 15a, osteguna 18:00etatik  20:00etara, Kuadrillako Egoitzan

HURRENGO SAIOAKHileko hirugarren osteguna, ordu berean

Koordinatzailea: Begoña Etayo Ereña, genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea

Irakurri gehiago.

---
Guardia - Lantegia: LGTBI errealitatea, diskriminaziotik eskubide-berdintasunera

Guardia - Lantegia: LGTBI errealitatea, diskriminaziotik eskubide-berdintasunera

Arabako Errioxaren errealitatean murgilduz, aniztasun sexogenerikoari buruzko gaiak jorratuko ditugu. Mundu guztiari irekitako gunea izango da, sexismoak eta diskriminazio-egiturek nola funtzionatzen duten hobeto ezagutzeko, eta, bestetik, LGTBI kolektiboa deitzen dugunari esanahi sakonagoa emateko. Halaber, heteroaraua eskaintzen dizkigun ibilbide alternatiboak ikusiko ditugu.

2020ko urriak 15, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara, Garcetas etxean

Hezitzailea AldarteLesbiana, Gay eta Transexualen arreta zentroa

Irakurri gehiago. 

---
Guardia-Arabako Errioxako Irakurle-Klub feminista euskaraz - online

Guardia-Arabako Errioxako Irakurle-Klub feminista euskaraz - online

Literatura ona partekatu eta gozatuko dugu, eta bide batez, feminismoaren historia ezagutzeko begirada zabaldu. Izan ere, eleberriek eta iritzi artikuluek inspirazioa eta pentsamendua pizten digute jabekuntzarako bidean, literaturan adituek koordinatzen dituztenean.

Online lantegia:

AURKEZPENA: 2020ko urriak 16, ostirala 17:00etatik 19:00etara

SAIOAK HILABETERO: 2020ko azaroak 20 eta abenduak 11 izango dira, ordu berean. 

Koordinatzailea: Ainhoa Aldazábal Gallasteguieuskal filologoa, literatura feministan aditua eta Skolastika taldeko kidea.

Irakurri gehiago. 

---
Lapuebla Labarka - Lantegia: Gorputz eta emozioen bidezko jabekuntza Biodanza

Lapuebla Labarka - Lantegia: Gorputz eta emozioen bidezko jabekuntza Biodanza

Biodantza gorputz teknika bat da gure indarra ezagutzen eta garatzen lagunduko diguna, autoestimua, konfiantza eta determinazioa garatuz. Ahizpatasuna bultzatuko duen espazio bat sortuko dugu, babes eta errespetuan eta norbere buruaren, besteen eta bizitzaren zaintzan oinarritutako errespetu sarea.

7 saioko lantegia: 2020ko urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16 eta 23; eta abenduak 14astelehenak 17:00etatik 19:00etara, Udaletxearen behealdean.

Hezitzailea: Laura Urrutiapsikologoa eta Biodanza bideratzailea

Irakurri gehiago.

---
Oion - Antzerki Jolasa: “En sus zapatos”

Oion - Antzerki Jolasa: “En sus zapatos”

“En sus zapatos” antzerki- eta esperientzia-joko bat planteatzen du, Palestinako emakume errefuxiatu askok egunero jasaten duten ikusezintasuna eta isiltasuna azpimarratuz. Norbaiten oinetan jartzea norberarena ez den istorio bat esperimentatzea da, pixka bat haratago ulertu ahal izatea eta enpatizatzea. Rolak trukatzeko jokoa da. Kointzidentziarekiko edozein antzekotasun errealitate hutsa den jolasa.

2020ko urriak 16, ostiralean 19:00etan, Bazterra aretoa 

Hortzmuga Teatroaren eskutik

Irakurri gehiago.

---
Guardia - Lantegia: Berdintasuna familian

Guardia - Lantegia: Berdintasuna familian

Gure helburua Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zer den hobeto ulertzea da. “Sistema patriarkala” kulturarteko dimentsio batetik aztertuko dugu, eta esperientzia pertsonalen bidez barneratutako sexismoa birpasatuko dugu. Genero-estereotipoak eta -rolak identifikatzeko gaitasuna handituko dugu, eta gure inguruneetan berdintasunezko harremanak eraikitzeko jarraibideak garatuko ditugu.

2020ko urriak 20, asteartea 18:00etatik 21:00etara, Garcetas etxean.

Hezitzailea: Verónica Delgado, genero eta berdintasun ikuspegia duten hezkuntza proiektuen koordinatzaile eta hezitzailea 

Irakurri gehiago. 

---
Kripan - Antzezlana: "Ver Venir"

Kripan - Antzezlana: "Ver Venir"

Hainbat urte elkar “ikusi” gabe pasa ondoren, bi emakumek bere adizkidetasunari berriz ekitea erabakitzen dute. Berriz elkartzean bere oroitzapenak, bizipenak eta ilusioak partekatzen dituzte. Biek bizitza ikusteko modu desberdina dute. Haien ikusmen-zailtasunek ez diete galarazten eguneroko esperientziak gainditzea eta bizitza umorez hartzea.
Norberaren burua gainditzeko ikasgaia da, eta bizitzako une zailak kontatzen dizkigute, orain anekdota dibertigarri gisa ikusten dituztenak.

2020ko urriak 24, larunbata, 18:00etan, San Martin ermitan. 

Dinamizazioa: Pánico Escénico 

Irakurri gehiago. 

---

TREBIÑUKO ENKLABEA

Informazioa jasotzeko eta harremanetan jartzeko

ceas11ac1@diputaciondeburgos.es / info@laiaeskola.eus

Trebiñu - Lantegia: Gorputz eta emozio bidezko jabekuntza - Biodantza

Trebiñu - Lantegia: Gorputz eta emozio bidezko jabekuntza - Biodantza

Biodantza gorputz teknika bat da gure indarra ezagutzen eta garatzen lagunduko diguna, autoestimua, konfiantza eta determinazioa garatuz. Ahizpatasuna bultzatuko duen espazio bat sortuko dugu, babes eta errespetuan eta norbere buruaren, besteen eta bizitzaren zaintzan oinarritutako errespetu sarea.

2020ko urriak 6, 20 eta 27astearteak, 18:45etik 20:45eraFranco-ko gelan.

Hezitzailea: Laura Urrutia Jiménezpsikologoa eta biodantza bideratzailea.

Irakurri gehiago.

---
Trebiñuko Konderria (Albaina) - Lantegia: Zahartze ederra

Trebiñuko Konderria (Albaina) - Lantegia: Zahartze ederra

Bizi-kalitatez hazten jarraitu nahi duten emakume helduentzako gunea da hau. Emakumeen zahartze prozesuan eraldatzen diren alderdi desberdinak aztertuko ditugu taldean, galerak kontuan hartuta, baina baita irabaziak ere.

Rolak, espazioak eta norberaren denbora eta geratzen zaizkigun erronkak aztertuz, leku “polita” bilatuko dugu gaur egungo jendartean zahartzen diren emakumeentzat: errespetuzko lekua, nork bere burua zaintzea, nork bere burua ezagutzea eta hazkundea.

2020ko urriak 7 eta 14, asteazkenak 17:00etatik 20:00etara Albainako Gizarte zentroan. 

Hezitzailea: Inma Merino, irakaslea, terapeuta eta sexologoa, aditua autoezagutzan eta sexualitatean, eta emakumeen aurkako indarkerian esku hartzen

Irakurri gehiago.

---
Trebiñuko Konderria - "Ordu bioleta" Irakurkle-klub feminista

Trebiñuko Konderria - "Ordu bioleta" Irakurkle-klub feminista

Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.

AURKEZPENA: 2020ko urriak 16, ostirala 18:00etatik 20:00etara, Trebiñuko Konderriko udal bulegoetako ekitaldi aretoan. 

HURRENGO SAIOAKHileko hirugarren ostirala, ordutegi berbera

Koordinatzailea: Begoña Etayo Ereña, genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea

Irakurri gehiago. 

---