LAIA eskola - Ongi etorri!

3. Buletina - 2018ko urtarrila

2017an LAIAeskola erralitate bihurtzea lortu dugu Arabako Lurraldean. Mila esker proiektu amesgarri honetan laguntzeagatik.

Araba hobetzekotan, Berdintasunezko Araba eraikitzen jarraituko dugu 2018an!

Zure Kuadrillan zein gure probintzian antolatutako jarduera guztiak kontsultatu:http://www.laiaeskola.eus/

Gure buletin digitalera harpidetu  eta jarraiguzu sare sozialetan.

---
Erromantikoa politikoa da: maitatzeko beste era batzuk posible dira

LAIAeskolaren LIBURUTEGIA - Elkarrizketa

Erromantikoa politikoa da: maitatzeko beste era batzuk posible dira

Coral Herrera

Giza zientzietan eta ikus-entzunezko komunikazioan doktorea, ikerlaria eta idazle feminista

Irakurri gehiago.

---

AÑANAKO KUADRILLA

Añanako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua:                                                               Zk.  945 355 089 anav@cuadrilladeanana.es / www.cuadrilladeanana.es

Autodefentsa Feminista Tailerra - Lantaron

2108ko 01/27 Autodefentsa Feminista Tailerra - Lantaron

Izen emate irekia! Lantegi honen xedea da indarkeria sexistaren molde oro eta parekidetasun eza sustraitzen duten zutarriak antzematea: eraso sexualen izua, barneratutako babesgabetasuna, maitasun erromantikoa eta generoaren araberako sozializazioa. Teknika kognitibo, fisiko eta emozionalak landuko ditugu, norberaren zein kolektiboaren ahalduntzerako bidean.  Irakurri gehiago.

---

GORBEIALDEKO KUADRILLA

Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua                                                        Zk. 945 43 01 67 berdintasuna@gorbeialdea.eus www.gorbeialdekokuadrilla.eus

Gorbeialdeko berdintasun foroa

Gorbeialdeko berdintasun foroa

Urtarrilaren 22(e)an @ 18:30 - 19:30

Zeri buruz hitz egingo dugu? Etorri ogitartekoa hartzera eta parte-hartu! Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egin nahi duzu? Gorbeialdeko berdintasun foroa sortzen gabiltza, zure ekarpenak eman nahi? Zatoz!   irakurri gehiago.

ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA

Lautadako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua                                                             Zk. 945 3012 00 berdintasunalautada@gmail.com www arabakolautada.eus

"Ordu Bioleta" Irakurle Feministen Kluba - Arabako Lautada

01/15 "Ordu Bioleta" Irakurle Feministen Kluba - Arabako Lautada - Agurain

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz,  iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartu egiten gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko …Irakurri gehiago.

---

KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua                            Zk. 945 40 54 24 igualdad@montanaalavesa.com / www.montanaalavesa.com

Zine foruma - Kanpezu: Chavela

Zine foruma - Kanpezu: Chavela

Urtarrilaren 11(e)an @ 16:30 - 18:30

Chavelak bere buruaren onarpenerantz egiten duen bidaia zoriontsu, mingarri, musikal, eta zinez espirituala da dokumental honen taupada eta indarra. Bizitza bakarra eta propioa janztera, hitz egitera, abestera eta amestera ausartu zen emakume baten deskripzio zehatza...

Irakurri gehiago.

---
Orientazioa Mendian Ikastaroa - Korres

Orientazioa Mendian Ikastaroa - Korres

Urtarrilaren 19(e)an @ 17:00 - 20:30

Tailer trinkoa Mendian orientatzen ikasiko dugu, gure autonomía sustatu eta beldurrak eta mugak gainditzeko. + Ostirala saio teorikoa 17:00-20:30 + Igandea saio praktikoa 09:00 - 13:30 Gomendagarria da ekartzea: + Iparorratza azpitik gardena, arkatza, papera, borragoma, erregela eta eskuadra + Mendian ibiltzeko arropa, erosoa eta eguraldiaren arabera, aldatzeko arropa eta euritakoa + Hamaiketakoa

Irakurri gehiago.

---

01/25 ‘Ordu Bioleta’ Irakurle Feministen Kluba - Mendialdea - Kanpezu

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz,  iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartu egiten gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko.  Emakumeen kontzientzia kolektiboan sakontzeko aukera emago diguten nobelak, saiakerak, iritzi deskubrituko ditugu. Testu hauek modu pertsonalean eta intimoan irakurriz ikastean datza, baina baita gure hasierako inpresioa besteen …

Irakurri gehiago.

---
Perkusio Tailerra

Perkusio Tailerra

Urtarrilaren 27(e)an @ 10:00 - 19:00

Ikastaro honekin instrumentu ezbedinak jotzen ikasiko dugu, helburua ondo pasatzea, emakumeen artean harremana sustatzea, taldean eta gure artean lan egitean ikastea, sormena sustatzea, sortzea, lidergoa gure egitea, musikarekin gozatzea eta gozaraztea. la música. Tailer trinkoa Tailer hau urtarrilaren 27a, larunbata, egingo da, 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Parte-hartu!: +Bazkal orduan nahi baduzue ekarri zeozer guztien artean partekatzeko

Irakurri gehiago.

---

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua                              Zk. 945 60 02 52 berdintasuna@cuadrillariojaalaavesa.com www.riojaalavesa.eus

Zine foruma - Zieko: Chavela

Zine foruma - Zieko: Chavela

Chavelak bere buruaren onarpenerantz egiten duen bidaia zoriontsu, mingarri, musikal, eta zinez espirituala da dokumental honen taupada eta indarra. Bizitza bakarra eta propioa janztera, hitz egitera, abestera eta amestera ausartu zen emakume baten deskripzio zehatza.. Irakurri gehiago.

---

“Ordu Bioleta” Irakurle Feministen Kluba – Arabako Errioxa - Eskuernaga

Urtarrilak 18

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz,  iluntzearen ordua. Ordu horretan, eguna eta gaua elkar besarkatzen diren unean, emakumeen talde bat elkartu egiten gara aldez aurretik irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatzeko.  Emakumeen kontzientzia kolektiboan sakontzeko aukera emago diguten nobelak, saiakerak, iritzi deskubrituko ditugu.  Irakurri gehiago.

---
Krisialdien sendatzeko boterea. Doluak eta galerak

Krisialdien sendatzeko boterea. Doluak eta galerak - Arabako Moreda

Otsailaren 2(e)an @ 16:00 - 20:00

Sendatzeko, zauriak ixteko, bakean bizitzeko, doluak egin behar dira. Dolu bat ongi ixtea bukatu gabeko atalik ez uztean datza, gauzak eta pertsonak dagokien lekuan jartzea, emozioen kontzientzia hartzea eta askatzea, ez daitezen errotu eta gu ez aldatzeko. Bizitako esperientzia eta etapa bakoitzetik energia eta osasuna kentzen dizkiguten errua eta erresumina askatu behar ditugu, eta bizitako maktasuna, osotasuna,  ikasitakoa jaso behar …

Irakurri gehiago.

---
Mikromatxismoak

Mikromatxismoak - Oion

Urtarrilaren 27(e)an @ 17:30 - 19:30

Zeri buruz hitz egingo dugu?: Egunero adierazpen matxistez inguratuta egoten gara, baina askotan hain ditugu naturalizatuta ezen ohartu ere ez baikara egiten. Mikromatxismoak dira eta huskeria gisa agertzen diren arren, jarrera matxistak eta emakume eta gizon arteko botere harreman asimetrikoak iraunarazten dituzte. Tailer honetan mikromatxismo horiek identifikatzen eta aurre egiten ikasiko dugu

Irakurri gehiago.

---

Abenduaren 26ra arte- Itzaletatik argitara: argazki erakusketa ibiltaria -Lantziego

Arabako Errioxako emakumeek egindako lan anitzen ikusaraztea Argazki honetako telefonoko hariek nola, erakusketa honek konexioak eta zubiak sortu nahi ditu geure amonekin, garai bateko emakumeekin, baita gaur egungoekin ere. Halaber, emakume hauekiko memoria kolektiboan eratutako zorra kitatzera dator egitasmo hau.

Irakurri gehiago.

---