80 emakume baino gehiago Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen XXIII. Topaketan
05/06/2018
Gasteizek Gorroto-delituak: orientazio-sexuala eta genero-identitateak, begirada orokorra erakusketa jasoko du
18/06/2018
Ikusi guztiak

Araba guztiko Irakurle-Klub Feministen I. Topaketa

Aurreko larunbatean, Ekainak 2, ospatu zen Laguardian, Arabako Errioxa, Arabako Irakurle-klub Feministen I. Topaketa. Festa giroa izan zuten topaketa honetan, Araba guztian zehar sortzen joan diren irakurle-klub desberdinetako 80 emakume baino gehiagok parte hartu zuten.

Urteak pasa ahala, “Ordu Bioleta” Irakurle-Klub Feministak handituz eta sendotuz joan dira, eta literatura zaleak diren emakumeentzako espazio berriak eta berrituak sortu dira, ikuspuntu feminista erantsita dutelarik. 2016an Arabako Lautadan lehenengo taldea hasi zenetik, Arabako Errioxa, Gorbeialdea, Mendialdea eta Lautada gehitu dira ekimenera. Azken urte honetan, 2018an alegia, Aiara eta Añanako Kuadrilletan Klub berriak sortu dira.

Lehenengo topaketa honen helburua urte osoan zehar eman diren eztabaida, bilera, sakontze ariketa eta prozesuei itxiera ematea izan zen. Oroitarazi zen moduan, gizatalde kontzientzia landu dute feminismoaren historia igaro duten heinean.

Nekane Zeberiok, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Zuzendariak, eman zion ongi etorria jardunaldiari eta topaketa hau LAIAeskolak Araba guztian zehar egiten duen lanaren barruan kokatu zuen. Ondoren, LAIAeskolako Arabako Irakurle-Kluben Koordinatzaileari eman zion hitza. Bego Etayok, hunkituta, prozesu honetan parte hartu duten emakume guztiei eskertu nahi izan zien beraien partaidetza eta irakurketa feministan emandako ordu guztiak

Jardunaldiaren momentu borobilenetako bat Josune Muñoz-en eskutik izan zen. Euskal filologa, literatura-kritikoa feminista eta Skolastikako zuzendaria denak, Ba al dakizu zergatik irakurtzen duzun irakurtzen duzun hori? Irakur itzazu beste gauza batzuk… hitzaldiarekin liluratu gintuen.

Josunek gogorarazi zigun, beste gauza batzuen artean, “kritika tradizionalak oso gogor epaitu du emakumeok eleberri erromantikoak beti gustuko izana, hausnartu dezagun gure gogoak literaturan haiek epaitu gabe”.

Behin programa irekia bukatua zegoela, irakurle-klub feministen partaideak haientzat prestaturiko programarekin jarraitu zuten. Horren barne, ardo-dastatze goxo batez gozatu zuten, bazkari batez jarraituta eta, bukatzeko, gidatutako ibilaldia urmaeletan

Dena hain ondo atera zen, hurrengo datari buruz ere ibili zirela hizketan. Esan zutenez, 2019ko Ekainean izango da hurrengo topaketa.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin