Jarraiguzu:
Azken aste hauetan Berdintasunerako eta Emakumeen Jabekuntzarako 70 ekintza baino gehiago egin dira LAIAeskolan. Horrez gain, AZAROA azpimarratzekoa, izan ere, azaroaren 25ek Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna markatzen du.
Araba osoan zehar herritarren ahotzak entzun dira, eta bereziki emakumeenak. Herritarrok gero eta kontzienteak gara eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza aldarrikatzen dugu. Kuadrillen eta herri guztien plazak zein kaleak kanpainez, konzentrazioez, hitzaldiez, zineforum feministez, ibilbaldi herrikoiez, musika errezitaldiez bete izan dira: Amurriotik Zigoitiraino, Burgelutik Maezturaino, edota Bastidatik Ribabellosaraino.
Baina genero indarkeria egunero borrokatzen da eta ekintza bakoitzarekin: ikasten, irakurtzen, egiten, jakinduria elkartrukatzen, Berdintasunaren eta Feminismoaren baloreak euskarritzat hartzen. Indarkeria matxistaren geruzak errotik mozten ari gara eta, LAIAeskolaren izenak dioen moduan, berdintasunean zein justizian hazteko lur hau iraultzen eta berritzen ari gara.
Hona hemen Araban zehar azaroaren 25ean egindako jarduerak.