Lautada Encuentro 5
LAIAeskolaren programaren aurkezpena eta Arabako Lautadako Berdintasunaren aldeko Eskualde Topaketa
25/10/2019
Gaubeako LAUKIA Emakume Taldea indarkeria matxistaren aurka, flashmob-a
28/11/2019
Ikusi guztiak

Arabako talde nagusiek parte hartuko dute kirolean emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko kanpainan, azaroaren 25a dela-eta

Alavés gizonezkoen taldeak, Alavés emakumezkoen taldeak, Baskoniak, Araskik, Gaztedi Rugby Taldeak eta Zuzenak-ek sentsibilizazio ekintzak egingo dituzte beren zelai eta estadioetan.

Arabako Foru Aldundiaren aurtengo kanpaina kirol arloari buruzkoa da eta hau aldarrikatu nahi du: “Emakumeen aurkako indarkeria gabeko kirola”.

Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko kanpainan, azaroaren 25a dela-eta from Diputación Foral de Álava on Vimeo.

Gasteiz, 2019ko azaroaren 18a. Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Arabako Foru Aldundiak sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat aurkeztu du, bai eta herritar guztiei zuzendutako askotariko egitarau bat ere. Aurtengo kanpainak “emakumeen aurkako indarkeria gabeko kirola” aldarrikatzen du, eta, horretarako, Arabako kirol klub batzuen laguntza izan du Aldundiak.

Aurkezpen ekitaldian izan da Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendaria, kanpainan parte hartu duten klubetako ordezkariekin batera: Jesús Vázquez, Baskonia-Alavés taldeko zuzendari nagusia; Iratxe Rodríguez, Araskiko lehendakaria; Itxaso Carrillo, Zuzenak-eko kudeatzailea; Moisés San Mateos, Gaztedi Rubgy Taldeko lehendakaria, eta Oier Montalbán, haren lehenengo taldeko jokalaria.

Aurten, Arabako Foru Aldundiak eslogan hau aukeratu du kanpainarako: ‘Honek ez du minik ematen– Emakumeen aurkako indarkeria gabeko kirolaren alde’. Emakume kirolariak ageri dira kanpainaren karteletan, eta esloganarekin batera lelo hauek ere irakur daitezke: “Min ematen duena da beste inor nire fisikoaz jardutea ez nire lorpenez”; “Min ematen duena da komunikabideetan agerikotasuna ez izatea”; “Min ematen duena da berdin ez kobratzea”; “Min ematen duena da kirolean gutxiestea emakumea izateagatik”.

Kanpainaren iragarkian, lehen aipatu diren klubetako zenbait kirolarik ahotsa eta irudia jartzen diete aldarrikapen horiei. Hauek dira iragarkian ageri diren emakumeak: Mery Ortiz de Pinedo, Alavés emakumezkoen taldeko kapitaina; Cristina Molinuevo eta Martina Bastida, hurrenez hurren Araskiko kapitaina eta jokalaria, eta Naiara Rodríguez, Zuzenak-eko jokalaria. Gizonezko jokalari batzuek ere hitza hartzen dute iragarkian beren iritzia adierazteko, eta erakusten dute prest daudela kirol zelai eta estadioetan gertatzen diren indarkeria sotilei aurre egiteko. Hauek dira kirolari horiek: Toko Shengelia, Baskoniako kapitaina, Víctor Laguardia, Alavés taldekoa, eta Oier Montalbán, Gaztediko jokalaria.

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariak nabarmendu duenez,
Arabako Foru Aldundiak “hitz eman du agintaldi honetan irmoago jardungo duela giza eskubideen urraketa larri honen aurkako borrokan

Hau erantsi nahi izan du Nerea Melgosak: “kolektibo feministari eta
berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxisten aurkako hainbat mugimenduri esker, lortu dugu herritar gehienek indarkeriaren adierazpen argienak, zuzenekoenak, esplizituenak eta zakarrenak identifikatzea. Kanpaina honen bitartez, pauso bat gehiago eman nahi dugu, herritarrek beste indarkeria mota batzuei antzeman diezaieten; izan ere, sotilagoak izaten dira, baina ondorio larriak izaten dituzte”.

Kirol estadioak eta zelaiak

Ildo beretik, kirol klubek ekintza batzuk prestatu dituzte azaroaren 25eko
inguruan. Partida batzuetan, jokalariek kamiseta morea jantziko dute, eta beste batzuetan besoko morea eramango dute soinean. Horrez gain, minutuko isilunea egingo da, puntu morearen pankarta jarriko da eta bideomarkagailuek kanpainaren iragarkia emango dute.

Kirol esparruetan ez ezik, kanpaina lurraldeko beste leku askotan eta ÁlavaBusen autobusetan ere ikusi ahal izango da. Aurrekoez gain, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzak beste ekimen batzuk antolatu ditu azaroaren 25aren inguruan; besteak beste, indarkeria matxistari aurrea hartzeko Hitz Kolpez eta Beldur Barik programak. Halaber, LAIAeskola, Arabako Emakumeen Ahalduntzerako eta Berdintasunerako Eskola, azaroaren 25arekin lotutako hainbat jarduera antolatzen ari da lurralde osoan. Arrazoi beragatik, Foru Gobernu Kontseiluak Erakunde Adierazpena egingo du bihar, eta herritar guztiei dei egingo die hilaren 25ean, 12:00etan, elkarretaratze isila egitera Aldundiaren Jauregiko harmailetan.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin