Jarraiguzu:
Arraia-Maeztuko “Txoko feminista” aurkeztu nahi dizuegu. Duela aste batzuk martxan jarri zen liburutegiko txoko berri hau; ikasteko, gozatzeko eta feminismoan irakurtzeko espazioa. Adin guztietako irakurleentzat da; izan ere, zuek guztiok animatu nahi zaituztegu eskuragarri dauden liburuak ikusteko
Espazio honetan eleberriak, poesiak, saiakerak.. aurkitu ditzakezue; eta hala, feminismoan hausnartzeko aukera izango dugu. Emakume idazle ezagunak ezagutuko ditugu: Simone de Beauvoir, Silvia Federici edo Nuria Varela , besteak beste. Txoko feministan hainbat liburu ditugu, esate baterako; “Lisipe, pentsamendu heterozuzena”, “Emakumeak arraza eta klasea” eta “Amonatxoak”.
Umeentzako eta gazteentzako literatura ere aurkituko duzue, estereotipo sexistarik gabekoak.
Zuen zain gaude TXOKO FEMINISTAN!
Simone de Beauvoir
Caliban y la Bruja, de Silvia Federici