Gaur, irailak 15, Arespalditzan aurkeztu da Laia Eskola Aiaraldean ikasturtea, emakumeen eta berdintasunerako Arabako Eskola. Bertan egon dira Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña, Aiarako Kuadrilla eta Aldundiko ordezkariak. Izan ere elkarrekin prestatu dute urteko programazioa, indarrak batu eta desberdintasunari erantzun bateratua emateko. Ikasturtearen liburuxka buzoneatu egingo da, eta bertan dator informazio guztia.
Animatu eta parte hartu Laia Eskolan!