Apirilaren 23 honetan, Liburuaren Nazioarteko Egun berezi bat ospatuko dugu, COVID19 konfinamendua dela eta.
23/04/2020
LAIAeskola Aiaraldea 2020-2021 ikasturtearen aurkezpenerako prentsaurrekoa
15/09/2020
Ikusi guztiak

Arabako emakumeen berdintasunerako eskola Covid-19aren egoerara egokitzen da, LAIAplazara espazio digitala sendotuz

Pentsamendu eta ikerkuntza feministaren arloko pertsonaia nabarmenek parte hartuko dute LAIAeskolaren ikasturte berriko jardueretan. Ekimen presentzialak eta formatu birtuala bateratuko dituzte

8.000 pertsona baino gehiagok (aurreko urtean baino % 18 gehiagok) parte hartu zuten eskolaren jardueretan 2019an

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 9a. Arabako Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskola – LAIAeskolak bere ikasturte berria hasi du. Hartan, 154 jarduera egingo dira eta pentsamendu eta ikerkuntza feministaren arloko pertsonaia nabarmenek parte hartuko dute eta Covid-19ak eragindako konfinamendu aldian sortutako LAIAplazara partaidetzazko espazio digitala sendotuko da.

2020-2021 ikasturtean zehar, eskolak bere ohiko jarduerak bateratu egingo ditu bere edukiak streaming bidez eta partaidetzazko formatuaz zabaltzearekin. Azken hau joan zen apirilean martxan jarritako LAIA plazara tresnaren barruan biltzen da.

Hala iragarri dute Nerea Melgosa Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Arantza Cañamares Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren buruak, eskolaren programazio berriaren aurkezpenean.

“Covid-19aren pandemiak behartu egin gaitu, LAIAeskolaren egitura eta operatibotasuna ez ezik, haren edukiak ere berriz pentsatzera. Izan ere, pandemiak okerragotu egin ditu lehendik ere mundu guztian emakumeei eta neskatoei eragiten dieten desberdintasun egoerak”, ziurtatu du Nerea Melgosak. Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrilletako eta udaletako berdintasun teknikarien sareak bultzaturik, LAIAplazara martxan ipintzeak ahalbideratu egin du “elkargune berri bat, ‘plaza’ birtual bat, non elkar ukitu gabe kontaktatu, juntatu gabe bildu eta urrutitik elkar babestu eta zaindu ahal izan dugun”, gaineratu du.

Iaz LAIAeskolak 367 ekintza antolatu zituen, 51 herritan, aurreko urtean baino % 15 gehiago. Parte hartu zutenen kopurua ere modu nabarmenean handitu zen. Izan ere, 8.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte jardueretan, aurreko ikasturtean baino % 18 gehiago. Parte hartu zutenen % 67 emakumeak izan ziren, eta gainerako % 33, gizonak. Horrez gainera, 2020ko urtarriletik martxora arte, 101 jarduera burutu dira, eta 1.600 pertsona baino gehiagok hartu dute parte haietan.

Jabekuntza teknologikoa

Datorren ikasturtean (bosgarrena, dagoeneko), helburu orokorrak hauxe izaten jarraitzen du: “Araban emakumeak prestatzea eta haien partaidetza publikoa handitu eta indartzea, gizarte eraldaketaren eragile aktiboak izan daitezen”. “Pandemiak eragozpen asko sortu ditu, baina desafio garrantzitsuak ere planteatu dizkigu komunikatzen eta prestatzen jarrai dezagun”, adierazi du Nerea Melgosak. Arrazoi horrengatik, ikasturte honetan berdintasunari buruzko eskualdeko topaketetako batean azpimarratu egingo da emakumeen jabekuntza teknologikoa, hainbat jarduera direla medio.

Irakurketa klubak, autodefentsa feministako ikastaroak edo zine-forumak bezalako ohiko jarduerez gainera, ikasturte honetarako antolatutako hitzaldiak eta elkarrizketak nabarmentzen dira. Hizlarien artean, hauek nabarmentzen dira: Maria Angeles Durán, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Emakume Ikasketetako Institutuaren eta ‘Berdintasun Politikak’ Unesco katedraren sortzailea eta zuzendaria; Col·lectiu Punt 6-ko arkitektura eta hirigintzako adituak; Angela Nzambi, Afrikako literaturen nazioarteko sariduna eta Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiar Batzordeko  boluntariotza eta intzidentzia arduraduna; Anna Freixas, idazle feminista eta emakumeen zahartzea ikertzen duen psikologoa, eta Carmen Castro García ekonomista eta ekintzaile soziala.

Laudioko Udalarekin elkarlanean, honako hauek ere parte hartuko dute LAIAeskolan: Miguel Lorente, Espainiako Gobernuaren genero indarkeriarako ordezkari ohia; Yayo Herrero, Ecologistas en Acción taldeko kidea; eta Lucía Asué Mbomio, TVEko berriemailea eta Afroféminas afrikar jatorriko emakumeentzako online komunitatearen lankidea.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin