Elkarrizketak… Amelia Barquínekin: Generoa eta kulturartekotasuna
03/10/2016
Gure gorputzak esnatu dantzaren eta mugimenduaren bidez
10/10/2016
Ikusi guztiak

Berariazko enplegu-coachinga emakumeentzat?

Post-aren izenburuak hiru hitz gako bildu ditu, eta ´Langabetu geldiezinentzako adimen kolektiboa` edo lana aurkitzeko coaching programa zertan datzan azaltzeko erabiliko ditut.

Lehena coaching hitza da. Zer da coachinga? Hitz gutxitan azaltzen saiatuko naiz. Xede bateranzko bidean laguntzen duen tresna da, eta pertsonaren baliabide guztiak aktibatzen ditu, helburu hori lor dezan. Pertsonok gaitasun-erreserba infinitua daukagu; askotan, ordea, krisi uneetan batez ere, ez gara erabat jakitun izaten. Eta langabezia, zalantzarik gabe, krisi egoera da.

Bigarrena enplegua da, baina hobe enpleagarritasun hitza erabiltzea. Lana aurkitzeko aukerei egiten die erreferentzia, eta hainbat eragile hartzen ditu bere baitan; hala nola, eskuragarri egotea, prestakuntza eta abar. Oso elementu garrantzitsua da gure xedeari dagokionean, garai guztietan egoten baita lana, baina enpleagarrienek lortzen dute.

 

mujeres-creativas

Hirugarrena emakumeak hitza da. Emakumeok, jaso dugun sozializazio mota dela-eta, bizitza pribatuari eta familiakoari lehentasuna emateko joera izaten dugu, eta gure interes laboralak eta profesionalak alboratzekoa. Horrek ez gaitu hain enpleagarri egiten. Bestetik, kultura patriarkalak, gizonei ez bezala, ez gaitu lorpenera, boterera edo arrakastara begira pizten, eta beharrezko eragileak dira horiek bizitza publikoan eta lan munduan arrakasta izan dezagun. Hala ere, eremu horietan oso beharrezkoak diren ezaugarriez hornitu gaitu; adibidez, harremanetarako trebetasunak, ardura, lan egiteko zein egokitzeko gaitasuna eta abar eman dizkigu. Kulturak tratu ezberdina ematen digunez emakumeoi eta gizonoi, alderdi ezberdinak landu behar ditugu. Horregatik da beharrezkoa emakumeentzako ikastaro espezifikoa egitea.

Hurbiltzen direnek giro bero hori aurkituko dute, laguntzazkoa, elkarlanezkoa; elkarrekin lan egiteari ekiten diogun bakoitzean sortzen dakigun horixe. Hau da, adimen kolektibo emozionala, elkarlanezkoa eta sortzailea irakite egoeran.

Mertxe Arratibel

Anima zaitez izena emateko: Adimen kolektiboa langabetu egonenzinentzat

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin