Jarraiguzu:
Indarkeria matxista da emakumeen heriotza-eragile handienetako bat, eta handiena 15 eta 44 urte arteko emakumeetan, NBEren arabera. Indarkeria horri kontra egiteko gero eta baliabide gehiago dagoen arren, matxismoak errotuta jarraitzen du gure kulturan eta harremanetan. Herritarrek ezagutzen dituzte indarkeria matxisten aurpegi agerikoenak.
Ordea, berdintasunezko eta errespetuzko gizarte bat nahi badugu, galga eta baliabideak jarri behar ditugu ezkutuan dauden beste indarkeria batzuen aurrean; izan ere, antzematen zailak dira, baina ondorio izugarriak dituzte. Barneratuta daude bikote harremanetan edo emakumeak mendean dauzkaten beste harreman batzuetan.