

Arabako Lautada – “Ordu Bioleta” Irakurle-Klub Feminista
Martxoaren 15(e)an @ 08:00 - 17:00
Ekitaldi nabigazioa
Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko.
Eleberriak, saiakerak, iritzi artikuluak, poesia… irakurriko dugu eta liburuetako edukiari buruzko norberaren iritzia besteenekin osatuko dugu.
Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.
Eta are gehiago, ondo baino hobeto pasatzen dugu.
Aurkezpena Aguraingo udaletxeko Manu Yanke salan. Hurrengo tokiak lehen saiora hurbiltzen diren emakumeekin batera erabakiko dira.
Datak:
2020: urriak 19, azaroak 16, abenduak 21
2021: urtarrilak 18, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 19
Ordutegia:
18:00-20:00Liburuak udal liburutegietan utziko dira.
Koordinatzailea:
Begoña Etayo Ereña. Genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea da.
.