Agurain – Memoria Eraikiz: biziraun duten emakumeen bizipenetatik esperientzia sentsorial bat

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Agurain – Memoria Eraikiz: biziraun duten emakumeen bizipenetatik esperientzia sentsorial bat

Martxoaren 30(e)an @ 17:00 - 20:00

MEMORIA ERAIKIZ Mugarik Gabek Hortzmuga Teatroarekin batera martxan jarri duen proposamen artistikoa da, bertan zentzumen esperientzia berezi bat bizitzeko gonbita egiten zaigu. Jakintza-alor anitzetako instalazio artistiko baten laguntzaz, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten zaigu, indarkeria matxistaren biktima jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeren ahots eta kontakizunen bitartez.

Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

Arabakako Foru Aldundiaren laguntzaz, Aguraingo Udaleren eta Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako eskola den  LAIA eskolaren lankidetzaarekin, Memoria Eraikiz Agurainen egongo da martxoaren 30ean. Erakusketa 16 urtetik gorako publikoari begira dago eginda, eta indarkeria matxisten aurrean dugun jokaeraz hausnartzera eta jabetzera gonbidatzen gaitu. Goizean batxilergoko ikasleekin egingo ditugu paseak eta arratsaldean publikoari zabalduko zaio ekimena.

Memoria Eraikiz emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, gure memorian gorde nahi ditugu, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin.

Memoria Eraikizek, “Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eragina biziraun duten emakume biktimen bizitzetan” ikerketan jasotako bizitza-istorioak batzen ditu. El Salvador, Kolonbia, Guatemala, Euskal Herria eta espainiar Estatuko 28 emakume ausartek, justizia eta bizitakoa berriz ez errepikatzea bilatzeko, euren denbora, testigantza, historiaren parte bat elkarbanatu zutenak.

Testigantzak entzuteak indarkeria matxisten laztasunera gerturatzea dakar, eta euren bizitzan izandako inpaktua ikustera; emakumeen gorputzen kontra talka egiten duten askotariko indarkeriak. Era berean, emakume borrokalari eta ausart horiek martxan jartzen dituzten estrategiak irakurtzea dakar; emakume aktibo nola bihurtzen diren ezagutzea da; bai beraien historia gainditzeko, bai eta sorreratik indarkeriazkoa den, eta kapitalismoarekin, erlijio-fundamentalismoarekin nahiz arrazakeriarekin bat egitean adierazpen zehatzak dituen sistema heteropatriarkalean arrakalak sortzeko beraien ahotsa altxatzeko emakume aktibo nola bihurtzen diren ikustea da.

Gure helburua jendarteak ahots hauek entzutea, eurenganako elkartasuna adieraztea eta indarkeria matxisten aurrean duen erantzukizuna ulertzea da. Jendarteak hurbildu, ezagutu eta emakume hauek “gutariko bat” bezala atzeman behar ditu eta justizia exijitzeko ibilbidea eurekin egin. Euren istorioei sinesgarritasuna eman, haiekin enpatia izan eta euren ahotsak gure historia sozial hurbilaren barne atzeman, gure memoria kolektiboan; ez da “batzuei” edo “besteei” gertatzen zaiena, emakume guztioi gertatzen zaiguna da, beraz, jendarte osoari. Eta pentsatzera gelditu, nik zer egiten dut maila indibidualean zein kolektiboan indarkeria matxisten kontra?

Martxoak 30, astelehena, Aguraingo Musika Eskolan (Zapatari Kalea 33)

Paseen ordutegia: 17:00, 18:00, 19:00

Izena emateko:

leire@mugarikgabe.org

www.laiaeskola.eus

Informazio gehiagorako:

https://www.mugarikgabe.org/violenciasmachistas/

 

Partekatu:

Xehetasunak

Data:
Martxoaren 30(e)an
Ordua:
17:00 - 20:00
Kategoria:

Egoitza

Agurain
Agurain, Araba 01200 España + Google Map

Informazio gehiago

Kuadrilla
Arabako Lautadako Kuadrilla
Zuzenduta
Herritarrak
Laguntzailea
Ayuntamiento de Agurain
Izen emateak
WEB formularioa / leire@mugarikgabe.org
Partekatu:
Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin