Arenas de silencio: olas de valor

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Arenas de silencio: olas de valor

2017ko Otsailaren 18(e)an @ 20:00 - 22:00

Zinera goaz! Ondo pasatu nahi dugu, zinemak errealitatea nola irudikatzen duen eta batzuetan errealitatea bera nola eraikitzen duen ikustearekin batera.

Pelikula on bat aukeratzea baino gehiago da. Film hori gure auzokideekin batera partekatzea eta komentatzea da. Hausnartu egingo dugu, ikertu, eztabaidatu eta begirada ezberdinak partekatu, genero-ikuspegitik.

Gurekin izango dugu:

Chelo Álvarez-Stehle, Dokumentalista eta filmaren zuzendaria

Sinopsia:

“Arenas de silencio” laburmetrai dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia, Chelo Alvarez egilearen eskutik. Alvarez sari asko jasotzen ari da azken aldian nazioarteko zenbait zinemalditan, besteak beste, Malagakoan, Malibukoan, edota Bartzelonako FADA 2017 Sarian. Logroñoko zinemagilea da, baina gaur egun Kalifornian bizi da, eta harreman handia dauka Euskadirekin.

Filma sexu trafikotik bizirik ateratako bi emakumeren bilakaeran dago inspiratuta, eta bertan emakume horien bizitzak dokumentatzen dira. Lan horren harira, egileak, ezinbestean, bere bizitzan pairatutako sexu jazarpenaren inguruko isiltasuna ere urratu du.

Filmaren gai-ardatza emakumeen salerosketa da, munduan zehar nahita ezkutatu nahi izan den eta bortizkeria matxistaren baitan kokatzen den gaia, gure gizarteko gaitz handienetakoa.

Zuzendaria: Chelo Álvarez-Stehle Urtea: 2016  Iraupena: 86 minutu  Zineforumeko hizkuntza:  gaztelania

Generoa: dokumentala

Arenas de Silencio (Sands of Silence) – Trailer Oficial Español 2:30 min. from Chelo Alvarez-Stehle on Vimeo.

Partekatu:

Xehetasunak

Data:
2017ko Otsailaren 18(e)an
Ordua:
20:00 - 22:00
Kategoria:

Egoitza

Andra Mari aretoa
Andra Mari, 6
Araia, Araba 01250 Spain
+ Google Map

Informazio gehiago

Kuadrilla
Arabako Lautadako Kuadrilla
Zuzenduta
Herritar guztientzat
Hizkuntza
Gaztelania
Laguntzailea
Cultural de Cine "Andra-Mari"
Partekatu:
Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin