
- ekitaldia hau amaitu da.

Urduña – Zer daki zure gorputzak eta zuk (oraindik) ez?
2020ko Apirilaren 27(e)an @ 17:00 - 19:30
Ekitaldi nabigazioa
Emakumeon gorputz eta osasunaren inguruan hausnartzeko eta praktikatzeko espazioa
Gure gorputza emakumearena dela badakigu… zuretzat honek zer esan nahi duen badakizu? Gure gorputzak jakituria ederra gordetzen duela jakin badakigu… zer dioen badakizu?
Gorputz bakoitzaren formak bakarrak eta errepikaezinak direla badakigu… zureak estimatzen badakizu? Badakigu patriarkatuak gure gorputzerako eta gure osasunerako kaltegarriak diren mezuak botatzen dituela… badakizu antzematen eta horiei sinesgarritasuna kentzen?
Gure osasunerako arreta gehiena begirada maskulinoarekin egina dagoela badakizu… badakizu zure burua zaintzen eta zure neurriko arreta bilatzen?
Baieztapen hauetan eta ditugun galderetan gure osasunaren parte handi bat dago jokoan, gorputz bilakatzen den osasuna, hain zuzen. Espazio honetan, gure gorputzen neurrirako osasun praktikak sortzeko asmoarekin eztabaidatu, esperimentatu eta ikertuko dugu. Horretarako, ezagueretan, praktiketan eta emakumeen osasun mugimenduan hazitako baliabide ez-androzentrikoetan sostengatuko gara.
.
Dinamizatzailea
: Patricia Verdés Giménez, berdintasunerako agentea, psikologoa etasexologian aditua
9 saio
: 2020ko martxoaren 9tik maiatzaren 4ra astelehenak 17:00etaik 19:30eraGarraioa edo haurtzaindegia behar baduzu, gutxienez 3 egun lehenago eskatu behar duzu