
- ekitaldia hau amaitu da.

Ozaeta – Lantegia: Barre egin zure buruarekin, zure pailazoarekin
2020ko Urriaren 18(e)an @ 10:00 - 14:00
Ekitaldi nabigazioa
Zure umorea sustatu nahi duzu? Zeure alde jostagarria, eroa, xaloa eta kartsua ezagutu nahi duzu? Esperientzia liluragarri bat bizi nahi duzu? Zeure pertsonaiarik onena ezagutu nahi duzu? Zugandik onena atera nahi duzu: barne-bulkada, sentiberatasuna, konplizitatea?
Hau da zure ikastaroa… Barre egin! Libre sentitzeko gune bat, aurrejuzguetatik aske. Han nahi duzun moduan agertu zaitezen, eta geure komikotasuna elkarrekin deskubritu dezagun. Clown dinamikak landuko dira, jolasen bidez geure gorputzarekin konektatuko dugu, geure emozioekin, geure ametsekin… eta besteak entzuten erakutsiko digute. Eszenako jolasak eta inprobisazioak egingo ditugu, objektuak eta musika erabiliz.
Hezitzailea:
Bea Larrañaga, Intujai TeatroHizkuntza:
BilingueIndarrean dagoen COVID-19 araudia betearaziko da:
1. Segurtasun distantzia
2. Maskarila eta hidrogela