Santikurutze Kanpezu – Memoria Eraikiz

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Santikurutze Kanpezu – Memoria Eraikiz

Irailaren 22(e)an

MEMORIA ERAIKIZ Mugarik Gabek Hortzmuga Teatroarekin batera martxan jarri duen proposamen artistikoa da, bertan zentzumen esperientzia berezi bat bizitzeko gonbita egiten zaigu. Jakintza-alor anitzetako instalazio artistiko baten laguntzaz, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten zaigu, indarkeria matxistaren biktima jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeren ahots eta kontakizunen bitartez.

Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

Memoria Eraikiz emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, gure memorian gorde nahi ditugu, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin. Askotariko indarkeria matxistak aztertzen dira, ez kasu bakan gisa, baizik eta elkarren artean lotutako kausa sistemiko eta estrukturalen esparruan.

Data eta paseak

2020ko irailak 22
asteartea, paseak: 11:00, 12:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan

Izena emateko

igualdad@montanaalavesa.com / 945 405 424 / Kanpezuko Udalean 9:00 – 14:00 bitartean

Aurrez aurreko jarduerak COVID-19aren aurkako jarduera -protokoloak gomendatutako prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurriak betez egingo dira beti.

Partekatu:

Xehetasunak

Data:
Irailaren 22(e)an
Kategoria:

Egoitza

Santikurutze Kanpezu
Santa Cruz de Campezo, Araba 01110 España + Google Map

Informazio gehiago

Kuadrilla
Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Zuzenduta
Herritarrak
Hizkuntza
Gaztelania
Izen emateak
WEB Formularioa / igualdad@montanaalavesa.com / 945 405 424
Izen-emateko formularioa
Partekatu:
Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin