

Mendialdea – Irakurle-Klub feminista euskaraz
Apirilaren 15(e)an @ 17:30 - 19:30
Ekitaldi nabigazioa
Literatura ona partekatu eta gozatuko dugu, eta bide batez, feminismoaren historia ezagutzeko begirada zabaldu. Izan ere, eleberriek eta iritzi artikuluek inspirazioa eta pentsamendua pizten digute jabekuntzarako bidean, literaturan adituek koordinatzen dituztenean.
Hilean behin batuko gara irakurgaiak partekatzeko, eta hala erabakiz gero, inguruko herrien artean txandaka eginez. Herri batean hasi eta izena ematen duzuen emakumeen arabera Kuadrillako herri ezberdinetan hurrengo saioak egiten segituko dugu. Elkar ezagutzeko eta hurbiltzeko modu bat.
Lehen saioa urriaren 15an izango da, osteguna, 17:30 eta 19:30 bitartean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunetan.
Irakurriko dugun lehenengo liburua izena ematean emango zaizu
Lekua
Arraia-Maeztuko ludotekanKoordinatzailea
Ainhoa Aldazábal Gallastegui, euskal filologoa, literatura feministan aditua eta Skolastika taldeko kidea