
- ekitaldia hau amaitu da.

Trebiñu Konderria- “Ordu Bioleta” Trebiñuko Irakurle-Klub Feminista
2019ko Urriaren 18(e)an @ 18:00 - 20:00
An event every month that begins at 6:00pm on day Third of the month, repeating until 2020ko Mayren 15(e)an
Ekitaldi nabigazioa
Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko.
Eleberriak, saiakerak, iritzi artikuluak, poesia… irakurriko dugu eta liburuetako edukiari buruzko norberaren iritzia besteenekin osatuko dugu.
Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.
Eta are gehiago, ondo baino hobeto pasatzen dugu.
Izen ematea irekita plazak bete arte!
Tailer birakaria:
Lehen saioa urriaren 18an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Trebiñuko Konderriko Udaletxearen azpiko lokalean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostiraletan maiatzera arte, hainbat herritan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren arabera.
2019ko urriak 18 – TREBIÑUKO KONDERRIA
2019ko azaroak 15 – TREBIÑUKO KONDERRIA
2019ko abenduak 20 – ARRIETA
2020ko urtarrilak 17 -ARGOTE
2020ko otsailak 21 – TREBIÑUKO KONDERRIA
2020ko martxoak 20 – ARGANTZUN
2020ko apirilak 17 – ALBAINA
2020ko maiatzak 15 – BAJAURI
Ezagutzak eta jakintzak blog honetan partekatuko dira: www.lahoravioleta2.com
Koodinatzailea:
Begoña Etayo Ereña. Genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea da.