

ONLINE – Gorbeialdeko “Ordu Bioleta” Irakurle Klub Feminista gaztelaniaz
Martxoaren 22(e)an @ 18:00 - 20:00
Ekitaldi nabigazioa
Irakurle-Klub Feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko.
Eleberriak, saiakerak, iritzi artikuluak, poesia… irakurriko dugu eta liburuetako edukiari buruzko norberaren iritzia besteenekin osatuko dugu.
Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat.
Eta are gehiago, ondo baino hobeto pasatzen dugu.
Azarotik aurrera saioak ONLINE izango dira.
Datak eta ordutegia
Hileko laugarren astelehenean, ordu berean, 18:00 – 20:00 bitartean
Liburuak udal liburutegietan utziko dira.
Koordinatzailea:
Begoña Etayo Ereña. Begoña Etayo Ereña. Genero berdintasunean eta garapenerako lankitedtzan aditua. María de Maeztu Forum Feministako kidea da.