Arabako Errioxa – Berdintasuna – Berberana aldizkaria 2021eko ekaina
14/06/2021
Arraia-Maeztuko udala tratu onen aldeko kanpainarekin jarraitzen du
02/07/2021
Ikusi guztiak

Erakunde adierazpena, ekainaren 28a, sexuaskapenaren nazioarteko Eguna

Foru Gobernu Kontseiluak, sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela-eta, hurrengo Erakunde Adierazpen hau onesten du:

Ekainaren 28an, beste urte batez, Arabako gizartearen aurrean, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu, aniztasuna oinarri hartuta. 1969ko ekainaren 28an Stonewallen New Yorkeko matxinada gertatu zenetik, data hori, urtero, erdietsitako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko eguna bihurtu da, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko data ere izan behar du.

AFAk eskerrak eman nahi dizkie sexuaskapenaren aldeko borrokaren alde beren bizitza eta ahaleginak eman dituzten pertsona guztiei, gaur egun sentsibilizazio, kontzientziazio eta gizarte-eraldaketako lana antolatzen eta gauzatzen jarraitzen dute eta. Era berean, gure mugetatik kanpo eta hemen isilik jasaten duten pertsona guztiak aintzat hartu eta ahaldundu nahi ditu. Eta bereziki, 2021ean egin nahi du, hain ohikoa ez den egoera bizitzea egokitu zaigu eta.

Arabako Foru Aldundian argi daukagu erne jarraitu behar dugula sexu- eta generoaniztasunaren aurkako sektore eta alderdi politiko jakin batzuen diskurtso eta planteamenduen gorakadaren aurrean. Jarrera horiek ondorio zuzenak dituzte eta: Batetik, trans kolektiboaren eskubideak onartzearen aurkako oposizio zuzena, eta, bestetik, erasoen gorakada, duela egun gutxi Euskadiko herri batean ikusi ahal izan dugun bezala. Horregatik, oraindik ere beharrezkoa da LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazten jarraitzea.

Horregatik, beharrezkoa da LGTBI pertsonen bizitzak eta eskubideak babesten dituzten legeesparruak izatea. Oso garrantzitsua da, halaber, LGTBI kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzea, zurrumurru eta hiri-kondairetatik elezaharretatik harago, egiaztatutako eta kuantifikatutako datuekin.

Trans deskatologizazioaren aurkako eta LGTBIfobiaren aurkako ikusgarritasun lesbiko, trans eta biaren egunak gaur egun bat egiten dute, izateko eta desiratzeko harrotasunaren aldarrikapenarekin, bakoitzak bere erara, guztiak ere tankera askotarikoak.

Horregatik guztiagatik, Arabako Foru Aldundiak egun hau aprobetxatzera animatzen du Arabako gizartea, sexu-askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatzeko, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne jarraitzea, horren alde borrokatzea, eta pertsona guztiek askatasunean bizi eta hitz egin ahal izatea bermatzea.

Herritarrak animatzen ditugu, beraz, sentsibilizazio eta aldarrikapen ekitaldiekin bat egin dezaten, eta foro publiko, hedabide eta sare sozialeen bitartez agerian utz dezaten gaur aniztasunaren aldeko borroka-eguna dela.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 22an

JAITSI

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin