Araba guztiko Irakurle-Klub Feministen I. Topaketa
06/06/2018
#TowandaRebels Gorbeialdean
03/07/2018
Ikusi guztiak

Gasteizek Gorroto-delituak: orientazio-sexuala eta genero-identitateak, begirada orokorra erakusketa jasoko du

LAIAESKOLAK ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAK, ALDARTE ARRETA ZENTROAREN ESKUTIK, SEXU-ORIENTAZIO EDO GENERO-IDENTITATEARENGATIK EMATEN DIREN GORROTO-DELITUAK: BEGIRADA OROKORRA ERAKUSKETA INAUGURATUKO DUTE BIHAR, KOLEKTIBOAK JASOTZEN DITUEN INDARKERIAK IKUSTARAZTEKO

Gaurtik eta hurrengo ekainak 27rarte, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, ‘Gorroto-delituak. Orientazio sexuala eta genero identitateak (OSGI). Begirada orokorra’ erakusketa ikusgarri egongo da interesa daukaten pertsona guztiek ikus dezaketen. Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuak antolatuta eta Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzua laguntzaz, orientazio sexuala edota genero identitatearen ondorioz ematen diren biolentziak, erasoak eta gorroto-delituak ikustarazi nahi dituzte, begirada orokor batetatik. Ekintza hau hurrengo ekainak 28aren inguruan ematen diren ekimenen barruan dago, egun horretan ospatzen baita LGTB+ Askatasunaren Nazioarteko Eguna.

ALDARTE Arreta Zentroak bihar, ekainak 19, arratsaldeko 7tan, bisita gidatu egingo du interesa duten pertsona guztientzako, Kultur Etxean (Floridako Liburutegian, alegia). Bertan, hilabete bukaeraraino hor egongo den erakusketa azaldu egingo dute eta gai honen inguruan hausnartzeko aukera ere izango dugu.

Orientazio sexuala edota genero identitatearen ondorioz ematen diren gorroto-delituak, mundu guztian ematen diren giza-eskubideen bortxakerietariko bat da, eta aniztasunaren ezeztapenean eta intolerantzian oinarritzen dira. Gizaki guztiek daukagun berdintasuna eta aniztasun politiko, soziala eta kulturala ere ukatzen dute.

Gorroto-delituen egoera hiru mailetan erakutsi nahi izan da —tokikoa (Euskadi), nazionala (estatu espainiarra) eta Erdialdeko Amerika eta Mexiko— herrialde bakoitzaren errealitate konkretuaren analisia egiten laguntzeko eta horrela, egiturazko ezaugarrien identifikazioa ahalbidetu eta hauek daukaten izaera transistemikoa ikustarazteko.
Era berean, OSGI gorroto-delituekin amaitzeko helburua duten estrategiak sortzeko klabeak jaso nahi izan dira.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin