RAEren arabera,
latinezko gloria hitzetik dator
Filmari zein horren protagonistari izena ematen dien hitzaren lehen hiru sarrerek adierazten digute dagoeneko zein bidetatik eramango gaituen komedia dramatiko edo komedia ukitua duen drama (nondik begiratzen duzun) honek. Hain zuzen ere, gauza, bizitza, ez da hain soila, ezta?
Batez ere, konplexua da. Eta, hemen, tranpa txiki bat jarri digu Sebastián Lelio zuzendariak: Gloria, berrogeita hamar bat urteko emakume dibortziatua, bakarrik dago taberna batean, kopa bat edanez, gauak zer ekarriko dion ikusteko zain. Kontuz. Malenkoniaren eta bakardadearen estereotipo gogorraren tranpan eror gaitezke, emakumeen kasuan batez ere. Izan ere, emakumeok harreman konplexua daukagu bakardadearekin; agian, norbaiten inguruan eraikitzen gaituztelako eta eraikitzen dugulako geure burua (norbaiten emazte, ama, alaba, neska-laguna…).
Hortik aurrera, bizitzak aurkezten dizkigun kontraesan guztietan sakontzeko aukera ematen digu Leliok. Modu zintzoan, estereotipatu eta epaitu gabe, konplexurik gabeko gorputzak eta bizitzak erakusten dizkigu. Hau da, zinemak, emakumeak beren adinaren alderantzizko proportzioan baloratzeko joera baitauka, egiten ez duena.
Bizitza loriatsua izan daiteke.