Berariazko enplegu-coachinga emakumeentzat?
06/10/2016
‘La belle saison’ ez da lesbianentzako beste film frantses bat
03/11/2016
Ikusi guztiak

Gure gorputzak esnatu dantzaren eta mugimenduaren bidez

Etor zaitez tailer berri honetara lehenengo egunean, urriaren 13an, 17:30etik 19:00etara, Zalduondoko gizarte-etxean. Oraindik tokia dago! Ziur ezingo duzula utzi!

Gorputza izango da gure lan-tresna nagusia:

Gaurko gizartean, eta aurrez aurre ditugun beharrei eta betebeharrei erantzunez, banaketa gertatzen da gorputzaren alderdi fisikoen eta alderdi emozionalen zein kognitiboen artean. Lehentasuna mentala den orori ematen zaion gizartean bizi gara, eta gorputzari dagokion oro ahazten da hor, gorputza bizitzaren edo emozionala denaren funtsezko zatia, ontzia dela ahazteraino. Min fisikoa dugunean baino ez gara konturatzen gorputza hor dagoela.

Emakumeak izanik, gainera, sistema patriarkalaren ondorioak jasaten ditugu, gure gorputzerako eta osasunerako kaltegarriak diren mezuak botatzen baititu. Askotariko zapalketak bizi ditugu, eta, besteren artean, enpleguan dagoen berdintasun gabezian, indarkeria mota ezberdinetan edo zaintzetan eta etxeko lanetan dagoen banaketa gabezian egiten dira horiek ikusgarri. Besteei zuzendutako erantzukizun eta lan mordo bat geure gain hartzeko betebeharra sentitzen dugu, eta interes patriarkalen mende uzten dugu gorputza. Askotan, ez gara gure gaitasunen eta indarren jakitun ere izaten, eta are kontzientzia txikiagoa izaten dugu gizarteak kokatzen gaituen berdintasunik gabeko tokiaren gainean, eta berdintasun gabezia horiek onartzen ditugu.

Aldaketa oro igaro behar da gorputzetik:

Sentipen fisikoak integratzeko eta horiekin harreman jarraitua izateko esperientzia eskaintzen du tailer honek; ahaztutako gorputzaren eta buruaren, edo mugimenduaren eta emozioaren arteko konexioa egiteko bizipena, eta esperientzia horixe jotzen da norberaren bizitzaren gaineko kontrola lortzeko tresna nagusitzat, bizitzako esfera ezberdinetan konkistatuz autonomia, gorputza eramanez eta gorputzetik igaroz.

Mugimenduaren eta dantzaren bidez, norberaren mugen eta ahalmenen gaineko kontzientzia hartzeko espazioa eskaintzen da, aldaketarako eta botere-kotak eskuratzeko lehen urrats gisa.

Espazio segurua eskaintzen da, emakume bakoitzak bere gorputza entzun ahal izan dezan, eta gorputzaren bidez bizi ahal izan ditzan emozioak, beldurrak, ahalmenak, izatea bera, munduan okupatzen duen tokia eta harremanak.

Mugimenduen errepertorioa areagotuz, aukera kognitiboen eta emozioen errepertorioa areagotzen da, eta, horrela, bizitzan egokitzeko aukerak areagotzen dira, eta norbere buruarekin zein inguruarekin harremanak egiteko modu berriak ahalbidetzen.

Harremanetan gertatzen diren aldaketa horiek eragin zuzena izaten dute zapaltzen ditugun espazio publiko nahiz pribatuetan. Banakako ahalduntze-prozesua indartzen du lan horrek, mugimenduaren eta gorputzaren gaineko kontzientziaren bitartez, eta genero-desberdintasunen gaineko kontzientzia hartzea ahalbidetzen da horrela. Aldi berean, emozioak jorratzeko tresnak ematen dizkigu mugimenduak; hala nola, emakumeok parez pare ditugun eta pentsamenduarekin edo hitzekin lantzeko zailak diren askotariko zapalketekin (indarkeriak, beldurrak, otzantasuna, berdintasun eza…) lotutako emozioak jorratzeko tresnak.

Taldeko lanak ahalduntze kolektiboa ahalbidetzen du:

despertando2Komunikatzeko, jokatzeko eta harremanak egiteko modu berriak ikasteko aukera ematen du taldeko lanak, behaketaren, sormenaren eta beste emakume batzuekiko elkarreraginaren bidez, onarpenean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako testuinguruan ikus eta beha gaitzaten. Taldeak, era berean, edukiontzi eta sozializazio eginkizuna betetzen du, genero-baldintzatzaileen gaineko kontzientzia hartzea eta gure beharrekiko errespetua sustatuz, norbanako eta emakumeen talde garen heinean.

Horrekin, norberaren gorputza eta taldearen gorputza entzutea ahalbidetzen da, gure lurralde hori berkonkistatuz, ekintzara iritsi ahal izan gaitezen horrela; emakume gisa iristeko aldaketara, banaka eta taldean, eta gure harremanen aldaketara iristeko.

Era berean, emakumeen menderakuntza iraunarazten duten egituretan aldaketaren bat egitera iritsi ahal izango gara. Aukera eta estereotipo sexistak hautsi ahal izango ditugu, eta, berdintasunezkoak izateaz gain, pertsonen osotasuna onartuko duten eredu eta balio berriak sortu. Ikusgarri egin nahi dugu emakumeon gorputza; ez zapalketen toki gisa bakarrik, eraldaketarako nahitaezko zati gisa baizik.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin