Jarraiguzu:
Arabako gazteen genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-programa hau Gazteriaren Foru Erakundearen eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zerbitzuaren ekimen bateratua da, eta aurten Gasteizko Udalak ere parte hartu du Herritarrekiko Harremanetarako Saileko Berdintasun Zerbitzutik.
Arabako ikasgeletan lau urtez antzerkia egin ondoren, 2019an “Hitz Kolpez – A Golpe de Palabra” programaren bosgarren edizioak proposamena aldatu du, eta Ibaiondoko Félix Petite antzokira igotzeko eskatu die ikasleei.
Proposamen eszeniko horrek desberdintasunaren eta indarkeriaren bizipenezko ibilbidea eskaintzen du, zenbait egoeraren bidez. Egoera horiek, bere adierazpen nabarmenenak jasotzeaz gain, hain identifikagarriak ez diren bereizkeria-moduak legitimatzen eta naturalizatzen dituzten mezuak eta diskurtsoak ere jasotzen dituzte. Ikasleek aktoreei eszenatokian laguntzen diete, eta eszenatoki hori aldatu egiten da desberdintasunari eta indarkeriari buruzko eszenetan barneratzeko. Egoera eta sentimendu horiek bizitako egoerekin nola
identifikatzen ziren eztabaidatzen eta hausnartzen laguntzen dien hezitzaile batek dinamizatu zituen gero.
Sarrerak azaroaren 20an hasi ziren eta abenduaren 12ra arte luzatzen dira, goizez, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleen parte-hartzearekin.
Informazio guztia Instagramen: https://www.instagram.com/agolpedepalabra/?hl=es