Jarraiguzu:
Oiongo San Prudentzio jaietako egitarauaren baitan, apirilaren 29an, Oiongo Gazteak elkartearekin batera, Guardia-Arabako Errioxako Berdintasun Zerbitzuak, Bideo-foruma saioa antolatu zuen inaguratu berri den Bazterra Aretoan
Hainbat laburmetrairen emanaldiaren ostean: homosexualitatearen ikusgarritasun eta onarpen sozialaz, haurrak izateko edo ez izateko erabakiaz, bikotearen baitako zintzotasunaz eta noreberaren espazioez, eta “normaltasunaz”, genero ikuspegitik hausnartzeko eta eztabaidatzekko aukera izan genuen
Amaitzeko, Kalendulak eta Muxutrukak klownek beren ondorioak aurkeztu zizkiguten