Jarraiguzu:
Añanako Kuadrillak eta berau osatzen duten Udalek kanpaina berri bat jarri dute martxan indarkeria matxistari aurre egiteko. “Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka, gehiago gara, kuadrilla gara. #EginBat” lelopean, gazteek sarean jardun dezaten sustatu nahi dute ekintzek, pertsona guztiek askatasunez agertzeko eta adierazteko duten eskubidearen alde. Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Ituneko Funtsekin finantzatuta, Kuadrillak berak eta Arabako Foru Aldundiak ere lagundu dute bere antolakuntzan, Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren eta Laia sarearen bidez.
Ekimen honekin, Kuadrillak eta bertako udalek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakutsi nahi izan dute. Aldi berean, herritarrak eta, bereziki, gazteak kontzientziatu nahi dituzte, indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria da eta. Horrez gain, emakumeen eta LGTBI kolektiboko pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duen lehen mailako gizarte-arazo bat da baita ere.
Indarkeria matxista ez da gertakari isolatu bat, sinesmen-sistema batean oinarritutako balio- eta jokabide-sare baten parte da, erroak emakumeak gizonen mende egotean hondoratzen dituena, eta, horrez gain, pertsonek gizarte honetan dituzten beste adierazpide eta portaera batzuk zigortzen dituena.
Sarean aritu, koadrila bat bezala
Kanpaina hau kaleko ekintza ibiltari batean gauzatzen da, eta Añanako biztanle guztien arteko interakzioa bilatzen du, batez ere gazteenan, indarkeria matxista identifikatu, prebenitu eta horri aurre egin diezaioten. Helburua da gazteenek sare eta koadrila moduan parte hartzea eta jardutea pertsona guztiek askatasunean agertzeko eta adierazteko duten eskubidea defendatzeko, eta, aldi berean, beren betebeharren eta erasoen aurrean erantzuteko duten beharraz kontziente izatea.
Kaleko ekintza honako hauek osatzen dute: