Gloria
23/11/2016
“Nire historia beste askorena izan liteke. “
13/02/2017
Ikusi guztiak

Izena eta izana ezbaian: Gida praktikoa

Asteazkenean, abenduaren 14ean, 19:00etan, Aguraingo Udalan

Izena eta izana ezbaian. Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizketa gida praktikoa udaberrian aurkeztu zuten Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dute.

Apirilaren 26ko aurkezpenean gidaren egileek adierazi zutenez, izenak gure izaeran eragiten duenez, gure izana eraikitzeko elementu bat gehiago da. Lorea izena duela esaten badigute iruditeria bat etortzen zaigu burura, besteak beste neska dela, eta Harkaitz dela esaten badigute berriz, bestelako iruditeria. Sexuaren araberako izenak ezartzea gainditzea proposatzen dute gidaren egileek, binarismoa azpimarratzeko modu bat gehiago baita. Hala esan zuen Libe Eizagirrek: “Mundua geldituko al da Hodei esan eta neska batek eta mutil batek bihurtzen badute aurpegia?”.

Gidan estrategiak proposatu dituzte sexuaren araberako izendegia gainditu eta jaioberriari gustuko izena jarri ahal izateko, hala nola, ospitaleetako inskripzioak baliatzea, ustez erregistroan baino errazago onartuko dituztelakoan Euskaltzaindiaren araua betetzen ez duten aukerak; froga gisa izen abstraktuak, fikziozkoak edo toponimoak erabiltzea; Espainiako Estatistika Institutu Nazionalean begiratuta froga daiteke lehendik neskarentzat eta mutilarentzat erabili direla Maren, Aratz eta Amaiur, adibidez; kontuan hartu erregistro batetik bestera aldeak daudela, alegia, erregistroko langilearen zorroztasunaren edo malgutasunaren arabera Euskaltzaindiaren araudiari men egingo dio edo ez; genero markarik gabeko izenak ere asma daitezke, gidan jaso dituzte batzuk: Ulia, Haika, Aske, Sen, Iraun…

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2518/izena-eta-izana-ezbaian-gida-praktikoa

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin