#Todaloca — Feminismoa, sexualitatea, maitasuna, sare sozialak, gazteria eta aktibismoa. Tabuak hausten Araban Psico Woman-ekin
17/01/2020
Martxoak 8, Arabako herri eta kuadriletan
13/03/2020
Ikusi guztiak

Arabako landa eremuko adineko emakumeak protagonista, Arabako Foru Aldundiak Martxoaren 8a dela eta egingo duen kanpainan

‘Bizi guztiko jakinduria’ lema aukeratu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Elkartegintzaren arloan ibilbide luzea egin duten zazpi kuadrilletako emakumeei omenaldia egingo diete datorren ostiraleko ekitaldi instituzionalean.

Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a. ‘Bizi guztiko jakinduria’ da Arabako Foru Aldundiak Martxoaren 8an izango den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta aurten aukeratu duen lema. Efemeride hori ospatzeko, foru erakundeak hainbat ekimen jarri ditu abian “lurraldeko landa eremuko adineko emakumeen bizitza, borrokak, lorpenak eta lana agerian jartzeko”, bereziki Arabako elkartegintzari lotuta dauden edo lotuta egon diren emakumeenak.

Halaxe azaldu dute, gaur goizean, Nerea Melgosa Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Arantza Cañamares Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren buruak.

Aurtengo kanpainarako kartelean emakume heldu baten aurpegia ageri da eta, harekin batera, kanpainaren lema, non nabarmentzen baita Arabako herriak eraldatzeko ‘urteetako konpromisoa’. Horrekin batera, Arabako landa eremuko emakume batek azken 25 urteetan lan egindako orduen gutxi gorabeherako kalkulua ageri da. Zehazki, kalkuluen arabera, emakume horietako bakoitzak 30.000 ordu eman ditu bere erkidegoa zaintzen, 100.000 ordu soroak lantzen, 22.000 ordu emakumeen artean elkartasuna ehuntzen eta 200.000 ordu beren inguruneko errealitatea eraldatzen.

Bizi guztian egin duten lana da, baina ez zaie beti hala aitortu; lan horri esker, beren bizitza, beren familiena eta erkidegoena hobetu dute. Isil-isilik lan eginez, ‘egin behar zena’ eginez, beren bizitzak eta beren herrienak eraldatu dituzte. Eta landako adineko emakumeek beren herriak hobetzen zenbat denbora eman duten zenbatzen badugu? Ikusaraz dezagun haien lana eta ahalegina”, esan du Nerea Melgosak.

Erakunde ekitaldia ostiralean

Foru erakundeak urteurren honekin duen konpromisoak, halaber, erakunde kanpaina bat izango du, komunikabideetan ere proiektatuko dena, bai eta foru autobusetan ere. Eta Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, biharko Foru Gobernu Kontseiluak erakunde adierazpen bat onetsiko du.

Eta ekimen sorta horri amaiera emateko, ostiralean, hilak 6, 18:30etik aurrera, ekitaldi bat egingo da Gasteizko Artium Museoan, zeinean omenaldia egingo baitzaie Arabako kuadrilla guztietako zazpi emakumeri, hainbat elkarteta ibilbide luzea egin baitute.

Hauek izango dira omenduak: Edurne Ibarrola eta Leonor Sastre, Gorbeialdeko eta Aiarako kuadrilletakoak eta Arabako Emakumeen Sareko kideak; Antonia Martínez, Arabako Lautadakoa eta Sallurtegi elkarteko kidea; Carmen Dovale, Añanakoa eta Lantartea eta Gure Soroa elkarteetako kidea; Marian Urrechu, Arabako Errioxakoa eta El Pilagar elkarteko kidea; Agustina Echagoyen, Antoñanako Aguaké elkarteko kidea eta Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillakoa; eta Judith González de Matauco, Gasteizkoa eta Gure Soroa elkarteko kidea.

Ekitaldian, gainera, Mónica Ramos Toro antropologo eta ikertzaileak parte hartuko du; zahartzearen, generoaren eta giza eskubideen arloan aditua da, eta hitzaldia emango du. Bestalde, LAIA Eskolak, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolak, jarduera ugari egingo ditu lurralde osoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Argibide gehiagorako, jo web orri honetara: LAIAeskola/agenda.

.

Ekitaldiak eta berriak
Eguneratu!
Ez, ezkerrik asko
We respect your privacy. Your information is safe and will never be shared.
Don't miss out. Subscribe today.
×
×
WordPress Popup Plugin